996 resultados para inoren kargura ez dauden
Resumo:
32 p.
Resumo:
Jornada “Educación Intercultural, La Óptica Del Norte. Organiza: Mundubat, Bilbao, 22 de noviembre de 2003
Resumo:
Curso Educación Emancipadora: Acción y Transformación en la Sociedad Global. Hegoa 2013-2014.
Resumo:
Azken urtetan biztanleriaren zahartzearekin batera, dementzia kasuek gora egin dute. Honek, zentro gerontologikoen erabilera handiagoa izatera eraman du eta bertan euste fisikoen erabilera egiten da. Euste fisikoak pertsonen segurtasuna bermatzeko erabiltzen diren arren, ikusi da hainbat ondorio kaltegarri sorrarazten dituztela. Gradu amaierako lan hau egiteko, azken hamar urtetako artikuluak aukeratu dira, zentro gerontologikoetako 65 urtetik gorako dementzia duten pertsonak aztertzen dituztenak. Helburua euste fisikoek zentro gerontologikoetan bizi diren eta dementzia duten zaharretan dituzten ondorioak aztertzea da. Honetarako, aukeratu den metodologia PubMed, Cuiden, Biblioteca Virtual en Salud eta Dialnet datu baseetan errebisio bibliografikoa egitea izan da. Emaitzek erakusten dute euste fisikoen erabilera %20 ingurukoa dela Espainiako zentro gerontologikoetan eta %40ra heltzen dira zifrak dementzia duten pertsonetan. Ikerketa batzuk larrialdi kasuetan, erorketen prebentzioan eta pertsonaren autonomia hobetzerako garaian emaitza onak ematen dituztela erakutsi duten arren, orokorrean pertsonaren alor fisiko naiz psikologikoan ondorio kaltegarriak dituztela ikusi da. Azken urtetan aldaketa ematen ari da eusterik gabeko zainketak lortu nahian eta bestelako hainbat aukera proposatu dira. Hala ere, hainbat dira oraindik aldaketa mugatzen duten faktoreak, haien artean, legedia falta, erizainen heziketa eskasa eta familiaren eta kulturak zainketatan duen eragina. Eusteen inguruan oraindik alor asko lantzeko daude, hauen artean eusteen definizioa, oraindik ez baitago definituta zein gailu diren eusteak eta zein ez. Gainera, eusteen erabiliak izateko oso argumentu positibo gutxi aurkitu dira, ikerketa gehienek eusteen ondorio kaltegarriak azpimarratzen baitituzte. Hau ikusirik ezinbestekoa da aldaketa ematea euste fisikorik gabeko zainketak lortzeko. Ikusirik erizainen heziketak ez dituela beti zifrak jaisten, bestelako faktoreekin ere lanean hasi behar da, hauen artean beste profesionalak, familia eta orokorrean gizartea hezten. Ondorioztatu da euste fisikoak beste aukerarik ez dagoen kasuan erabili behar direla. Ezinbestekoa da hasia den aldaketarekin jarraitzea eta honetarako heziketa eman behar zaie bai profesionalei, bai familiari eta orokorrean gizarte osoari. Zainketa kultura aldaketa honetarako legedia espezifiko bat beharrezkoa da.
Resumo:
Sarreran, gastrostomia-zundaren jatorria eta historia azaltzen da, hau da, noiz erabili zen lehenengo aldiz, zeinek asmatu zuen eta zein aldaketa jasan dituen besteak beste. Halaber, zunda erabiltzen duten gaixoak zein kondiziotan egon behar duten eta zein gaixotasun motatan ipintzen den ere aipatzen da. Lan honen helburua, gastrostomia-zundari buruz eta zunda hau daramaten pertsonei buruz ezaguera handitzea da. Horretarako aztertu dira, gastrostomia-zunda zer den, zein kasutan erabiltzen den, zein konplikazio dituen, zundaren erabileraren aldeko ebidentzia eta gastrostomia-zunda duten pertsonetan erizainaren rola. Lanaren metodologiari dagokionez, hitz gakoak erabiliz gaiari buruzko errebisio narratiboa egin da hainbat datu-base fidagarrietan. Horrez gain, NANDA, NIC eta NOC liburuak ere erabili dira. Bilaketaren irizpide nagusiena, dokumentuak gaiarekin erlazionatutako errebisio bibliografiko, saiakera kliniko, ikerketak eta artikuluak izatea da. Lanaren garapenean, gastrostomia-zundaren definizio eta erabilera azaldu dira. Gastrostomia-zunda urdaila eta abdomena komunikatzen dituen zunda da eta irensketa gutxitua edo galdua geratzen den eta digestio-aparatuak funtzionala izaten jarraitzen duen pertsonetan gomendatzen da erabilera. Bestetik, zundak sor ditzakeen konplikazio posibleak azaldu dira, hauek gehienetan ez dira larriak izaten eta erraz konpon daitezke. Horrez gain, erizainaren rola zundarekiko eta zunda hau daramaten pertsonekiko zein den azaldu da hala nola, zaintzailea eta hezitzailea. Azkenik, gastrostomia-zundaren erabileraren aldeko aurkitu den ebidentzia azaldu da. Eztabaidan, helburuetan aipatutako puntu guztiak aztertu dira eta aurkitutako urritasunetatik proposamenak egin dira. Gainera, zunda honekiko eta zunda hau daramaten pertsonekiko esperientzia propioa ere azaldu da. Ondorio gisa ikusi da, dituen onuren arren, gastrostomia-zundaren erabilerari buruzko ebidentzia garbirik ez dagoela. Gainera, nahiz eta 4-6 astez gutxienez elikadura enterala behar duten eta bizi esperantza 2 hilabetetik gorakoa duten gaixoetan erabiltzen den, ondorioztatu da asaldura neuromuskularrak, endekapeneko gaixotasun neurologikoa eta buru/lepoko minbizian gehien erabiltzen dela. Bestalde, zundak eragiten dituen konplikazio gehienak garrantzi handikoak ez direla eta erraz konpontzen direla ikusi da. Horrez gain, erizainak rol ezberdinak dituela ikusi da, hezitzailearena eta zaintzailera.
Resumo:
Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen bereizgarri izango den ipuin bat idaztea. Metodologia: Haur hemofilikoei zuzendutako osasun heziketa proiektu bat sortu da. Horretarako, oinarrizkoak izan diren zenbait bilaketa bibliografiko egin dira. Bestalde, osasun heziketaren bereizgarri den eta ekoizpen propioa duen ipuineko testu zein ilustrazioak programa informatiko baten bidez moldatu dira. Garapena: Haurtzaroko lehen etapatik euren gaixotasuna ulertu, hemofilia oztopo gisa ikusi ez eta autozainketa landu dezaten osasun heziketa proiektu bat garatu da lau eta zazpi urte bitarteko haur hemofilikoentzat. Bost jardueren bidez lau gaitegi zabal lantzea proposatu da, bi hilabeteko epean aurrera eraman daitezen. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektu honen ebaluazioa hiru zatitan banatu da: hasierako ebaluazioa, ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa. Heziketaren eraginkortasuna aztertzeko, ebaluazio ekonomikoa, asistentzia maila eta asebetetze maila neurtuko dira. Gogoetak eta norberaren ekarpenak: Proiektu hau martxan ipini ez bada ere, etorkizunean ate desberdinak irekitzearen arduraduna izan daitekeela ikusi da. Hemofilia duten pediatriako gaixoek zein biztanleria orokorreko haurrek gaixotasuna ulertu baitezakete beraren bitartez. Bestalde, ipuina bere aldetik ere erabilgarria izan daiteke hemofilia duten haurrek nahiz bere ingurukoek patologiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko.
Resumo:
Zeinu Hizkuntza (ZH) da Gor kulturaren bereizgarri nagusiena, baita mundu entzulearekin komunikatzeko traba handiena suposatzen duena. Gorrek hainbat arazo aurkitzen dituzte Osasun Sisteman entzuleekin komunikatzeko, nahiz eta zerbitzu publikoek komunikazio erraztasunak ahalbidetu behar dizkietela araututa egon. Helburua: Gorren ezaugarri kulturalak ezagutu, Osasun Sisteman dituzten zailtasunak identifikatu eta erizainek Gorren beharrei erantzuteko estrategia eraginkorrak zehaztu. Metodologia: Errebisio bibliografiko honetan, PIO estruktura erabili da. Barneratze eta baztertze irizpideak finkatuta, Biblioteca Virtual de la Salud, PubMed eta Scopus-en burutu da bilaketa, 2005-2010 urte tarteko artikuluak aztertuz. Emaitzak: Gortasuna ikuspuntu medikotik bereizten du Gor kulturak, izan ere, beraien ezaugarri naturaltzat dute. Gorrek komunitate bat eratzen dute, beraien artean elkar identifikatu eta kulturaren garapenean laguntzen dutelarik. Hizkuntza ezberdina darabiltenez, Osasun Sisteman zailtasunak aurkitzen dituzte, honek ezaguera ezera eta gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagora eramanez. Arrazoietako bat, profesionalek kultura hau ezezagun izatea da, heziketa gabeziagatik, batik bat. Gainera, ez dute pazientziarik, honek Gorretan konfiantza eza eta beldurra eraginez. Horrenbestez, funtsezkoa da erizainak Gor kulturaren inguruan heztea, pertsona hauekin eraginkorki komunikatzeko nahiz arreta kalitatea ahalik eta hoberena izateko. Halaber, ezinbestekoa da Gorrentzako informazioa egokitzea. Ondorioak: Osasun Sisteman komunikazio zailtasunak dituzte Gorrek eta ondorioz, osasun gaietan ezaguera baxuagoa dute, gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagoarekin bat. Horregatik, sentikorra den informazioa ahalbidetu behar zaio biztanleria honi. Halaber, profesionalek Gor kulturaren inguruko heziketa jaso behar dute, baita komunikazio eraginkorrerako erraztasunak ahalbidetu ere.
Resumo:
803 p
Resumo:
221 p.
Resumo:
58 p.
Resumo:
Gradu amaierako proiektu hau software produktu-lerroen testuinguruan kokatzen da, GitLine aplikazioan funtzionalitate batzuk gehituz. GitLine, Onekin ikerketa taldean [13] garatua, GitHub-en funtzionalitate gehigarriak eskaintzen dituen Firefox-eko plugin bat da. Plugin honek SPL produktu eraikitzaileari laguntza eskaintzen dio ezaugarri biltegiak eta produktu biltegiak sortu eta beraien arteko sinkronizazioa mantentzeko. Sinkronizazio hori hobetzeko, ikasleak hiru funtzionalitate berri inplementatu ditu. GitLine-en inplementatuta dagoen productFork funtzionalitateari, hau da, ezaugarri biltegi batetik aukeratutako ezaugarriekin produktu biltegia sortzeko funtzionalitateari, hobekuntza nabarmen bat gehitu dio ikasleak: baliozkoak diren produktu biltegiak bakarrik sortzen direla ziurtatzen du (balioztaketa). Hobekuntza honi esker, produktu biltegiak erabat sinkronizatuta daude ezaugarri biltegiarekin. Ezaugarri biltegi baten bizi-zikloa handitzeko, ikasleak ezaugarri biltegian ezaugarri berriak txertatzeko aukera inplementatu du (ezaugarria txertatu). Gainera, hasieran aipatutako ezaugarri biltegi eta produktu biltegien arteko sinkronizazio hori bermatzeko, ezaugarri berriak txertatzerakoan, ezaugarri berri horiek sortuta dauden produktu biltegietara hedatzeko aukera inplementatu du ere (ezaugarria hedatu).
Resumo:
Gaur egun hain erabilia den Twitter aplikazioak badu euskarazko bertsioa, baina bertan idazten diren txioak oraindik ezin dira euskaraz atzitu, ez badira euskaraz itzultzen. Beste hizkuntza nagusietan ordea, Twitter aplikazio berak aukera ematen du hizkuntzaz aldatzeko txioen testua, bere elementu eta propietateak mantenduz. Hori da proiektu honen helburua. Txioetan idatzitako testua euskarara itzultzea, txioen formatua mantenduz. Horretarako Twitterren API-a erabiliko dugu, txio eredu ezberdinak jasotzeko, eta ondoren bertako elementuak desberdindu eta itzultzeko, beharrezkoa den heinean. Besteak beste, traolak, erabiltzaileen aipamenak eta RT-eak (berTxioak) duten eragina testuan eta itzulpenean. Txioen testua normalizatzeko aukera desberdinak inplementatu ditugu programan, Matxin web-zerbitzura bidali aurretik eta ondoren lortzen ditugun emaitzak aztertu. Proiektu honek hasiera batetik erakarri zidan, Twitterren API-a erabiltzeko aukera eskaintzen baitu, eta gaur egun lan mundua ikusirik, honelako API ahaltsu bat erabiltzeak asko balio baitu. Bestalde, Gradu amaierako azken urtean izan nuen itzultzaileen funtzionamenduekin lehenengoz harremana, eta ikasgaia aukerazkoa zenez, ez genuen nahi bezain guztia ikusi. Itzultzaileen munduak ere erakartzen zidanez hartu nuen proiektu hau. Amaitu ondoren, esan dezaket nire kuriositatea asetu dudala eta bai itzulpen automatiko bai Twitter API-ekin aplikazioak sortzeko gai naizela. Nire iritzian erabilera handiko produktu bat lortu dugu proiektu honen bidez. Etorkizunari begira, baliabide gehiago inplementatzeko aukerarekin.
Resumo:
LEGOko NXT plaka eta ROS sistemaren arteko konektagarritasuna landu da proiektu honetan. NXT eta ROSen arteko konektagarritasuna aztertu ez ezik, zabor biltzaile baten portaera inplementatu da.
Resumo:
200 p.
Resumo:
395 p.