19 resultados para jatorri herrialdea


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan aurkikuntza baten berri ematen dugu: Plentziako armarri batean aurkitutako hiru euskal esaera zahar (1603) aurkezten eta hizkuntzaren eta historiaren ikuspuntutik aztertzen ditugu. Hiru esaerotatik bi «Refranes y sentencias» 1596) lanean agertzen dira, eta hori datu garrantzitsua da; izan ere, Lakarrak 1996) errefrau-bilduma anonimo horren jatorriaz egindako proposamena berresteko argudio berria da. Zehazki, Bizkaiko ipar-mendebala proposatu zuen Lakarrak bildumako errefrauen jatorri gisa. Beste alde batetik, Bizkaiko ipar-mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri baliatuta, Arrasateko erreketari buruzko zenbait kantu eremu horretan sortu zirela proposatzen dugu —zehazki, Butroeko (Gatika) dorretxearen inguruan—, hizkuntzari dagozkion argudioak historiari buruzkoekin osatuta.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honek Erdi Aroko euskararen ezagutzan sakontzeko ekarpena izan nahi du. Horretarako, garai hartako agirietan eta bestelakoetan agertzen diren hainbat lekukotasun bildu ditugu, bereziki leku eta pertsona izenak. Hauetarik batzuk lehendik ezagunak ziren Lacarrak (1957), Arzamendik (1985), Libanok (1995-1999) edo beste ikerlariek egindako lanei esker; guk honakoan guztiak biltzen saiatu gara, argitaragabe batzuk ere ekarri ditugu eta alfabetikoki hurrenkeratu ditugu eta intereseko datuak (urtea, herria, herrialdea, iturria eta bibliografia) eman ditugu. Bestalde, Erdi Aroko hilarrietan lekukotzen diren hilartitzetako euskarazko elementuak ere jaso eta aztertu ditugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan Chimparra Gneisak izeneko milonitak aztertuko dira, gradu eta presio altuko metamorfismoa jasan duten jatorri bolkanosedimentariodun arrokak. Bilatzen den xede nagusia Chimparra Gneisen petrologia eta mikroegiturak deskribatzea da; alde batetik, deformazio faseak ezberdintzeko eta arrokak jasandako presio eta tenperatura baldintzak ezagutzeko, eta bestetik, milonitizazio faseari buruzko informazioa lortzeko: mineralen orientazio preferenteak bilatzea, mineral ezberdinek kristal barneko deformazioan aktibatutako irristatze-mekanismoak ezagutzea eta lineazio eta zizaila motak argitzea. Horretarako, landa eta laborategi lana egin izan da, ikerketa bibliografikoaz gain. Mikroskopio optikoan azterketa petrologikoa burutu, eta EBSD teknika berria erabili da datu petrologiko osagarriak eta datu mikroestrukturalak lortzeko.