17 resultados para eskubidea


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Askatasunez zirkulatu eta erresiditzeko eskubidea europaren integrazio prozesuko lorpen handienetako bat izan da, Europar Batasunean (aurrerantzean EB) egunero milaka pertsonek gauzatzen duten eskubidea izanik. Zertan datza eskubide honek? Pertsona batek nazionala ez den beste estatu batera sartu edo irtetzeko edo bertan bere egoitza finkatzeko duen eskubidea da. Hala ere, eskubide hau oso zabala izan daiteke, hau egikari dezaketen subjektuak anitzak izan daitezkeelako edota eskubidea egikaritu daitekeen espazio geografikoa oso zabala delako, beste zenbaiten artean. Horregatik, beharrezkoa deritzogu atal bat eskubidearen marko guztia aipatu eta horren barnean aztertuko duguna zehaztera eskaintzea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburu nagusia, legediak komunikazioen interbentzioen inguruan izan duen bilakaera aztertzea izango da, batez ere eman den azken aldaketaren ikuspuntutik (hau da, 13/2015 LO), eta horrekin batera, hausnarketa egitea, puntu bateraino behintzat (kontutan izanda erreforma honen berritasuna eta ondorioz, oraingoz izan duen eragin txikia praktikan). Gizakiontzat, elkarren artean komunikatzeak beti izan du oinarrizkoenen diren beharren artean postu garrantzitsu bat. Komunikazio zantzu sinpleenak praktikan jarriak izan zirenetik, beti izan da gure helburua, elkarren arteko komunikazio metodoa erraztea eta azkarragoa egitea, nahiz eta distantzia fisikoak izugarriak izan. Horrela izan da hain zuzen, jatorrizko komunikazio metodo errazenetik, gaur egungo baliabide elektroniko garatuenetaraino.