97 resultados para eredu matematikoa
Resumo:
Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "Plan de atenci??n educativa al alumnado inmigrante en el marco de la escuela inclusiva e intercultural 2012-2015"
Resumo:
Lan honen egilea Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren eta UPV/EHUko Sociología II Sailaren artean antolatzen duten eta Moodle plataforma erabiltzen duen HIZNET on-line graduondokoaren modulu baten irakaslea da. Esperientzia hori abiapuntu, komunikazio honetan hausnarketaren beharra planteatu nahi dugu bereziki bi punturen inguruan: Batetik, unibertsitate alorreko formazioan komunikazio sistema gisa Moodle plataforma bezalako IKT teknologiak erabiltzeak berez hezkuntza praktikaren berrikuntza edota eraldaketa suposatzen ote duen hausnarketa. Bestetik, IKT teknologietan oinarritutako formazio proiektuen eraikuntza sustengatzen dituzten eredu edota paradigmei buruzko hausnarketa.
Resumo:
94 orr
Resumo:
Arau hauste bat gertatzen den garaian, arau hauste hau jasan dutenekiko babestu beharrekoak diren ondasun juridikoak urratzen dira. Hauek babesteko betebeharra estatuak dauka, eta kasuan kasuko zigor prozedura ezberdinen bitartez, gizarte ordena ezarri eta elkarbizitza soziala bermatu ahal izateko erantzunak ematen dituzte arau hausteen aurrean.
Resumo:
383 p. ; P.315-383: "Erauso Kateriñe" antzezlanaren edizioa dago.
Resumo:
131 p.: graf.
Resumo:
582 p.: graf.
Resumo:
Azken urteotan, izugarri hedatu dira gure erakundeetan kalitatearen kudeaketa terminoaren baitan bil daitezkeen kudeaketa eta antolaketarako tresna, metodologia eta ideiak. Aipatzeko modukoak dira, besteak beste, ISO 9000 kalitate-arauek eta EFQM ereduak gurean izan duten oihartzuna. Horrenbestez, gure enpresa asko eta asko buru-belarri murgildu dira kalitatearen higikundean. Gehien erabili izan diren ereduak aipatutako eredu orokor horiek izan dira. Hala ere, badira enpresa zein sektore jakin batzuetako ezaugarriak ontuan izanik horiei hobeto egokitu ahal izateko garaturiko ereduak ere. Horietako baten berri ematea da artikulu honen helburua.
Resumo:
Lan honekin Gizarte Ekonomia sustatzera eta indartzera zuzenduta dauden Euskal Herriko politika publikoen mapa islatu nahi da. Lana Europako ongizate eredu desberdinetan burututako politika publiko nagusien tipologia bat aurkeztuz hasten da. Jarraian, euskal Gizarte Ekonomiaren errealitatea islatzen duen azterketa deskriptiboa egiten da. Hirugarren atalean euskal Gizarte Ekonomiako politika publikoen gaia lantzen da, eta bertan, sektorearen euskarria diren erakunde eta tresna nagusiak aipatzen dira, bakoitzean burututako politikak zehaztuz. Azkenik, ondorio modura, Gizarte Ekonomiari zuzendutako politiken garapenerako ildo nagusiak azpimarratzen dira.
Nahikoa al da erizaintzak hipertentsio arterialaren tratamenduaren atxikidurari jartzen dion arreta?
Resumo:
Idioma: Euskera Helburuak: 1) hipertentsio arterialaren tratamenduarekiko atxikidura baxuaren faktore eragileak identifikatzea eta 2) tratamenduarekiko atxikiduran erizaintza gomendio eta interbentzioen aztertzea Metodologia: PubMed eta Cochrane Library izan dira erabilitako datu base nagusiak. Inklusio kriterioen barne daude HTA pairatzen duten 18 urtetik gorako gizon eta emakumeak Konklusioa: HTAren tratamenduarekiko atxikidura falta magnitude handiko arazoa da. Horren gain eragina duten faktoreei dagokionez, faktore sozioekonomikoak, terapia eta pazientearen baldintzekin erlazionaturiko faktoreekin batera, funtsezko garrantzia izango dute HTAren tratamenduaren atxikiduran. Erizaintza gomendioak funtsezko papera dute atxikiduran. Erizaintza interbentzioei dagokionez, aurrerapen teknologikoekin erlazionaturiko entseguak, auto-zainketak, eredu biopsikosozialaren aplikazioak, pilula kopurua gutxitzeak eta tratamendu indibidualizatuak atxikiduraren gaineko hobekuntza frogatu dute.
Resumo:
288 p. : il.
Resumo:
Mikroekonomiaren bitartez, hizkuntza gutxitu bateko hiztunek egin beharreko aukera, hizkuntzaren erabilerari dagokionean, kontsumitzailearen teorian oinarritutako eredu batez aurkezten da, bertan,euskararen egoera eta bilakaera aztertzeko oso baliagarria izan daitekeen tresna eskaintzen zaigu.
Resumo:
Idazleen nahia, esatariaren lehentasunak eta antolaketa mugaketak kontuan izanik, helburu anitzeko eredu bat zehaztea da, horrela Osakidetzako erietxe konkretu bateko jarduera zehaztu ahal izango dugu eta beraz, baita aurrekontuaren esleipena. Aldi berean, aurrekontu zuzkidura doituz, zentroaren baliabideen erabilpenaren efizientzia azter dezakegu eta orokorrean, zentroaren osasun-laguntzen emaitzak hobetzen lagundu dezakete.
Resumo:
380 p. : il., gráf.
Resumo:
240 p.