231 resultados para Guatemalako azterketa
Tolosako Laskorain Ikastolako DBH-ko heziketa fisikoaren 2013/2014 ikasturteko azterketa pedagogikoa
Resumo:
[EU] Gure diputazioetako artxiboetan gordetzen diren eskuizkribu anitzetarik bat ematen dut lan honetan argitara: Nafarroako Artxibo Nagusiko Bonaparte Ondarean B-118 signatura daraman "Doctrina Uscaraz", erronkarieraz idatzitako dotrina osatugabea. Testu honen edizioa paratzeaz gain, iruzkina ere eransten dut, hala testuko puntu ilunak hobeki ulertarazteko nola kontu askotan hain bitxi gertatzen zaigun erronkariera ezagutzeko aurrerapauso txiki bat egiteko asmoz.
Resumo:
329 p.
Resumo:
EUSKARA LABURPENA:Haurrek hizkuntza idatzia nola barneratzen duten eta irakasteko metodorik egokiena zein izan daitekeen inguruko eztabaida egon izan da aspalditik. Gai horri buruz, haurrek idazketaz egiten duten jabekuntza prozesuan irakasleen ikuspegi psikopedagogikoek zer nolako eragina duten haurrengan ikertu dugu. Ikerketaren alde kualitatibo eta kuantitatiboei erreparatuz, metodologia berritzaileen aplikazio ezberdinak egiten dituzten Bizkaiko Avellaneda, Etorkizuna eta Eguzkibegi ikastetxeetan ikerketa sinkroniko bat eraman dugu aurrera. Lanerako lagina HHko etapako 5 urteko gelan dauden 55 ikaslek eta 6 irakaslek osatu dute. Emaitzek adierazten dutenez, ikuspegi tradizionalean heziak dauden haurrek idazkeraren alde figuratiboekiko ziurtasun handiagoa erakusten dute eta eredu eraikitzailean hezitakoek, berriz, komunikazio gaitasun handiagoa dute. Eredu bakoitzak bere indar-guneak eta ahulguneak izateak zaildu egiten du eredu baten egokitasuna nabarmentzea.
Resumo:
[EU]Proiektu honetan bihotz-biriketako berpizte masajearen bular-sakadek elektrokardiograman eta bular-inpedantziaren seinaleetan eragindako interferentziaren azterketa egiten da. Helburu nagusia bi interferentzia hauen arteko erlazioa aztertzea da, horretarako tresna garatuz. Erlazio hau definitzeak interferentziaren eragina txikitzeko modua aurkitzen lagunduko luke, eta honek berpizteko aukerak handituko lituzke. Proiektua gauzatzeko ospitalez kanpoko geldialdien erregistro multzo batetik abiatuta datu-base propioa garatu da ezarritako irizpide batzuk jarraituz. Datu-base berri hau 37 pazienteren 237 mozketak osatzen dute, 10 segundotako luzera minimoarekin non pazienteek asistolia bitarteko kanpoko bular masajea jasotzen duten. Bestalde, interferentzia ezaugarritzeko interfaze grafiko bat garatu da, elektrokardiograma eta bular-inpedantziaren seinaleak denboran eta maiztasunean erakutsi eta hauen parametro esanguratsuak automatikoki zein eskuz ateratzeko aukera ematen duena. Parametroak seinaleen sakada bakoitzeko maximo eta minimoak, beraien kokapenak eta oinarrizko maiztasuna, bere harmonikoak eta hauen anplitudeak dira. Tresna hau erabiliz aipatutako datu-baseko episodioen prozesaketa egin da. Bukatzeko, lortutako emaitzak tratatzeko bigarren interfaze grafiko bat garatu da, non emaitzen banaketa estatistikoa eta hauen arteko erlazio lineala aztertzen diren. Proiektuaren ekarpen nagusia, beraz, bihotz-biriketako berpizte masajeak eragindako interferentzia aztertzeko tresna ahaltsuaren garapena da, jatorri desberdineko bestelako berpizte episodioak aztertzeko ere balio duena.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak: Bizkaiko zenbait kasu lokalen azterketa
Resumo:
kirol ez-profesionalean esponsorizazioak gaur egun duen presentzia handiak eta literaturan dagoen hutsunea kontuan izanda, fenomeno honen nondik norakoak ezagutze aldera sakoneko ikerketa bat egiteko beharra azaltzen da. Horrela, kirol ez-profesionalean dauden patrozinio harreman ezberdinen analisi exploratibo bat gauzatuko da. Horretarako, Bizkaiko zenbait kirol ezberdinetako taldeen patrozinio erlazioak aztertuko dira, hala nola, babesleek esponsorizazioari ekiteko arrazoiak, prozesua bera eta ondorioak ikertuz.
Resumo:
LABURPENA: Lan honetan Burdinola S.Coop.-ko pertsonen kudeaketa aztertuko da, giza baliabideen zuzendaritzaren ikuspuntutik, alegia. Horrela, organizazioetan giza baliabideek zenbaterainoko garrantzia daukaten erakutsi nahi da. Izan ere, alor horretan ezarritako helburu nahiz estrategiek erakundeko helburu orokorrak lortzea errazten dute. Hasteko lanean murgiltzeko balio duen sarrera labur bat, helburuak eta erabilitako metodologiaren zehaztapena egingo da. Ondoren, Burdinola kooperatiba aurkeztuko da eta segidan giza baliabideen ikuspuntutik kanpo zein barne analisia burutuko dira, azkenean AMIA matrize batean ideiak islatuz. Ildo beretik, giza baliabideen helburuak eta estrategiak diseinatuko dira, estrategien ikuskaritza eta ebaluazioa dakartenak loturik. Amaitzeko ondorio nagusienak planteatuko dira, erreferentzi bibliografiko eta eranskinez gain.
Resumo:
Materia kondentsatuko sikan erronka nagusietako bat naturako materialen izaera eza- gutu eta ezaugarritzea da. Orain dela urte batzuk arte ezagutzen genituen material guztiak, eroale, erdieroale edo isolatzaileak ziren, materialeko balentzia elektroien izae- raren arabera. Azken urteotan sikako arlo honetan burututako lanek eman dute bere fruitua, materiaren egoera berri bat aurkitu baita naturan [1]: isolatzaile topologikoa. Isolatzaile topologikoak material isolatzaileak dira baina ertza eroalea dute. Egoera eroale hauek dira material berri honen berezkotasuna. Egoerok sistemaren topologia dela eta existitzen dira eta sistemaren simetriaren bidez babestuta daudenez, deusez- taezinak dira. Hall isolatzaile kuantikoa izan zen isolatzaile topologikoen gaia teorikoki garatzen hasteko inspirazio iturria eta esperimentalki beranduago aurkitu ziren [2]. Lan ugari egiten ari da materiaren egoera berri honen teoria osatu eta era honetako material berriak aurkitzeko. Gaur egun isolatzaile topologiko ezagunenetarikoak kalogenuro fami- liakoak dira. Talde honetakoa da 2008.urtean estrainekoz aurkitu zen hiru dimentsiotako isolatzaile topologikoa: Bi1
Resumo:
Bihotz gutxiegitasun desorekatu larria duten pazienteetan hilkortasunaren eta NT-pro-BNP parametro klinikoaren arteko erlazioa aztertu nahi da. Helburua NT-pro-BNP-ren mozketa puntua kalkulatzea delarik. Horretarako erregresio logistiko sinpleko eredu estatistiko eraikiko da eta mozketa puntu optimoak kalkulatzeko teknikak aplikatuko zaizkio ereduari. (Hizkuntza:EUSKARA)
Resumo:
Sekula ez dira gaur egun bezain ondo zainduak egon gure haurrak, eta interes handia dagoela haien tratu txarrak errotik erauzteko erakusten saiatzen gara. Halere, babesgabetasun egoeran dauden haurrak asko dira oraindik tamalez. Babes sistemak, horri erantzuteko ardura izanik, arreta instituzionalaren aukera eskaintzen du besteak beste. Egoitza harreretan bizitzeak eta familiatik bananduta egoteak, haurrentzat kaltegarria dela agerian utzi nahi izan dugu. Babesa ematearen asmoa bada ere, eskubideen urraketa gertatzen da, haurrak objektu pasibotzat joz. Beraz, lan honetan proposatutako irtenbide nagusiak honakoak dira: gai honi buruz ikerketa gehiagoren beharrizana, familian mantentzeko esku-hartzeak indartu, eta ondoren zentroetan barneratutako arreta instituzionala murrizteko proposamenak abian jartzea. Hitz-gakoak: babesgabetasuna, eskubideak, familia, haurtzaroa, instituzionalizazioa
Resumo:
1-motako Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB-1) HIESaren erretrobirus eragilea da, sistema Immunearen infekzio kronikoa sortarazten baitu. Birus hau estalki lipidiko batez inguraturik dago, non bertan, zelula ostalaria ezagutzeaz eta berarekin fusionatzeaz arduratzen diren fusio proteinak (env) txertaturik dauden. Baina, env transmintz proteina hauen ingurune lipidikoa ezezaguna da, eta bere ikerketa interes berezikoa da, aipaturiko proteina horien aktibitatea erregulatzen duen osagaietako bat izan baitaiteke. Hori dela eta, proiektu honen helburu orokorra env transmintz proteinaren ingurune lipidikoa aztertzea izango da.
Resumo:
HDAC inhibitzaileek melanoman duten efektua argitzeko asmoz, 5 inhibitzaile testatzen dira A375 eta HT-144 lerro zelularretan. Helburua, teknika desberdinetaz baliatuz, inhibitzaile hauek bideragarritasunean, apoptosian eta morfologian zein efektu duten ikustea izango da.
Resumo:
Urdaibai Biosfera Erreserbari buruzko ezagutzak sakondu dira hidrologia, hidrogeologia eta geomorfologia arloak erabiliz. Horretarako hainbat método desberdin erabili dira.
Resumo:
Bigarren Hezkuntzako Teknologia arloan gai desberdinen azalpena egiten da. Alde batetik DBHn Mekanika, Elektrizitatea, Elektronika eta Automatismo (Elektriko, Elektroniko, Pneumatiko eta Hidraulikoen) eta Programazioaren oinarriak lantzen dira; bestetik Batxilerrean jarraipena ematen zaie gai horiei guztiei. Arlo hauetako edukiak lantzeko era berriak aurkitu beharra dago. Irakaskuntza tradizionala ez da egokia Teknologiaren grina sortzeko ikaslegoaren gehiengo batengan. Aldaketaren beharra ikusten da eta horretarako ezinbestekoa da baliabide digitalen laguntza. Gure ikastetxeetako Hardware baliabide digitalak alde batetik eta gure ikasle guztien smartphone erako sakeleko telefonoak bestetik izango dira aldaketa horren oinarriak. Nolabaiteko sinergia baten beharra dago Hardware baliabide hauen guztien eta Interneten aurki ditzakegun Software baliabideen artean. Hau guztia kontutan edukita, Gradu Amaierako Lan honen helburua, aipatutako gaietara egokitutako, merkatuan aurkitzen diren simulatzaileen azterketa egitea izango da. Baliabide digital hauek sailkatuko dira egun gehien erabiltzen diren sistema eragileak ardatz hartuta. Gaika sailkatuko dira. Gai bakoitzean Kurrikulumean zehaztuta dauden eta erreminta hauen bitartez bete ahalko diren edukiak azalduko dira. Simulatzaile bakoitzari buruzko informazio baliagarria emango da, hala nola, programa nondik deskargatu daitekeen, dohainik den edo ordaindu beharra dagoen eta zenbat, laguntza eskaintzen duen edo ez, eta beste hainbat informazio interesgarri. Azkenik arakatutako simulatzaile guztien artean gai bakoitzerako egokienak direnen aukera egingo da.