231 resultados para Guatemalako azterketa
Resumo:
953 p.
Resumo:
301 p.(eus); 217 (eng)
Resumo:
[EUS]Unibertsitateko irakasleriaren garapenaren(IG) kontzeptu konprentsibotik abiatuta, doktorego tesi honek iraupen luzeko IG programen inpaktua du aztergai, bai maila indibidualean (kontzepzio eta hurbilketan) eta baita maila organizazional zein instituzionalean ere. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko-mentoria taldeen funtzionamenduan oinarrituz, ikerlan enpirikoak IG-ak irakasleriaren ikas-irakaskuntza kontzepzioetan eta hurbilketan izandako inpaktuaz ageriko ebidentziak ematen ditu, baina baita ikas-irakaskuntzaren inguruan ikertzeko (scholarship of teaching and learning) eta irakaskuntza eremuetan liderra izateko gaitasunaz ere. Honako alderdiok aldaketa organizazionalean murgiltzen gaituzte eta curriculum hibridoaren pausokako gauzapenaren alde lan egiten dute.
Resumo:
[EUS] Gradu Amaierako Lan honetan esparru hauek uztartu dira: bertsolaritza, hedabideak eta Genero Ikasketak. Hiru esparru horien bidegurutzean, 2016ko Bertso Egunaren genero-irakurketa bat egitea du helburu ikerlanak. Genero-azterketa egiteko, bertso-emanaldiaren hiru alderdi nagusi aztertu dira: batetik, antolakuntzak hartutako erabakiak aztertu dira; bestetik, bertsolarien bertso-jardunaren inguruko gogoeta egin da; eta azkenik, EITBk eginiko ikus-entzunezko ekoizpena izan da hizpide. Alderdi horien analisia egiteko lau urrats nagusi egin dira: lehenik, Bertso Egunaren inguruko dokumentazio-lana osatu da; bigarrenik, bertso-egoeren, bertso-jardunaren, eta ikus-entzunezkoaren deskripzioa egin da; hirugarrenik, deskripzioan xehaturiko ezaugarrien interpretazioa egin da, atalez atal; eta laugarrenik, atal guztien ezaugarriak kontuan harturik, ondorio orokor zenbait garatu dira.
Resumo:
[EU] Hurrengo lana, Consumer to Consumer merkataritza elektronikoan (hemendik aurrera, C2C) fokatuta dagoen azterketa da. C2C merkatu elektronikoaren esparruan kontsumitzaileak erosketa burutzera bultzatzen duten faktoreak identifikatu nahi dira. Horretarako, lehendabizi C2C merkataritza elektronikoaren ingurunea aztertuko da gainetik, gaia kokatzeko asmotan. Ingurune honetan artikulu zientifikoetan, gero eta nabarmentasun handiagoa hartzen ari den Customer Engagement edo kontsumitzailearen konpromisoa kontzeptuaren azterketa bat burutuko da. Kontzeptu hau hobeto ulertzeko asmotan, autore desberdinek eskainitako definizioak eta beste definizio baliagarri batzuk aurkituko ditugu. Behin kontzeptua definiturik, honek barneratzen duen zikloa identifikatzera pasatuko gara. Horretarako, Sashik 2012 urtean argitaratutako ikerketa lana hartu da oinarri lez. Autore honek egindako zikloari, ekarpen propio gisa, kontsumitzaileen jarrera ulertzen lagunduko diguten beste hainbat kontzeptu gehitu dira. Azkenik, aipatutako eta aztertutako kontzeptuak errealitatean identifikatzeko, azterketa praktiko bat burutu da. Azterketa honetan, teorian azaldutakoa, adibide errealen bidez identifikatzeaz gain, inkesta txiki bat aurkituko dugu. Honen bitartez, lan teorikoari erabilera praktikoago bat eman nahi izan zaio.
Resumo:
Euskera: Gradu Amaierako Lan honetan Proyecto Ondarroa enpresaren kasu azterketa azaltzen da. Proyecto Ondarroa 2008an Ondarroako portuko hainbat armadorek sortu zuten arrain banaketan aritzen den banaketa enpresa da, lehen salmentan erosle, zuzenean itsasontzietatik erosten ditu izakinak gero banakuntzan aritzeko balioa erantsi ondoren. Analisi estrategikoa egin da, gero enpresaren epe luzeko biziraupenaren estrategiak garatzeko. Horrela, ikusiko dugu 2008an arrantza krisi eta ekonomia krisiari Ondarroako portuko hainbat enpresariek erantzun zioten. Ordutik hona portuko egoera eta arrantzaleen egoera aldatu egin da, zirkunstantzia hauetan bizirautea geroz eta zailagoa bihurtuz.