172 resultados para Krisiaren eragina soldatengan


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU] Lan honetan epe luzean gobernuak hornitutako zerbitzu publiko produktiboek hazkunde ekonomikoan izan dezaketen eragina aztertzen da. Horretarako metatu daitezkeen faktoreetan eskala etekin konstanteak erakusten dituen produkzio funtzio bat erabili da, hazkundea endogenoa izatea eragingo duena. Zerbitzu publikoak produktiboak izanik, kanpo eragin positiboak sortaraziko dituzte ekoizpenean, eta beraz, hazkunde ekonomikoan. Zerbitzu hauek finantzatzeko, distortsio eraginak sortarazten dituzten produkzioaren gaineko zerga proportzionalak eta zerga tinkoak erabiltzearen eraginak aztertuko dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU] Lan hau iruzurrezko publizitateari buruzko ikerketa lan bat da. Bertan, iruzurraren definizio zehatza aztertzen da, iruzurrarekin erlazionatutako kontzeptuak azaltzen dira eta iruzurrezko publizitate motak esposatzen dira, honen barruan iruzurrezko publizitate berdeari aipu berezia eginez. Azkenik, honek biztanlerian duen eragina aztertzen da segmentu ezberdinak bereziki ikertuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Sagardoaren merkatua Euskal Herrian kulturaren zati da eta lehiakide asko daudenez, saturatzen hasita dago;bestalde,gaur egungo egoera ekonomikoak jendearen kontsumoan eragina du eta gainera, Ola Sagardotegiaren kokapena (Frantziarekin mugan) kanpoko merkatuetara jotzeko interesgarria da. Arrazoi horiek direla eta, lan honen helburua Ola Sagardotegiak kanpoko merkatuetara jotzeko dituen aukerak zein bideak aztertzea da. Etorkizunean, enpresa honek norabide hori hartu nahiko balu, abiarazteko proiektu hau baliagarria dakioke.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

103 p.; 102 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Ikerketa honek Walt Disney konpainiak ekoiztutako hainbat filmetan agertzen den edukia eta pertsonaiak analizatzen ditu. Pelikulak balorez eta aspektu ideologikoez beteta daude eta gizarte-ikaskuntzaren teoriaren arabera, izugarrizko eragina daukate haurren jarduteko moduan. Ideia horiek oso lotuta daude emakumezkoak gizartean hartzen duen irudiarekin, gizartean dagoen familiaren esanahiarekin eta gure gizarteko sistema politiko eta ekonomikoarekin. Beraz, animaziozko filmen aurrean umeen kritikotasuna garatzeko Lehen Hezkuntzako gelarako baliabide metodologikoa proposatzen da, umeek pantaila handian ikusten dutenaz hausnar dezaten.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Burututako ikerketa honen bidez, Ikas Komunitateen proiektuak, Elejabarri eskolan izan duen eragina ikustea bilatu da, eskolan sortu den aldaketa prozesua aztertuz. Horretarako, metodologia kualitatiboa erabili da, elkarrizketa erabiliz, beharrezko datu eta informazio guztiak lortzeko asmoz. Egindako elkarrizketa hauen bidez, ikusi da, Ikas Komunitateen proiektuari esker, aldaketa nabaria egon dela eskolan, aztertutako aspektu edo kategoria guztietan (absentismo maila; ikasle kopurua eta hauen ezaugarriak; ikasleen jarrerak; ikasleen, irakasleen eta familien arteko harremanak eta ikasleek lortutako emaitzak). Hori dela eta, Ikas Komunitateen proiektuak, eskolan eragin handia izan duela ondorioztatu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Balioek eta jarrerek garrantzia handia dute edozein testuingurutan. Hori dela eta, lan hau Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak lantzeko proposamena da, ikasleen balio eta jarreretan aldaketa eta hobekuntza jakina eragiteko asmoz. Oinarri teoriko batetik sortutako esku-hartzeak, 12 jarduera ditu, pre-testa, post-testa eta balioak bizirik irauteko amaierako rol-jokoa, beste batzuen artean. Praktikan jarritako interbentziotik emaitzak eta ondorioak atera dira, proposatutakoak ikasleengan zer-nolako eragina izan duen eta ondorioz, haien ezaugarrietarako egokia izan den azalduz, besteak beste.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen helburua Norvegiako haur eskola baten hezkuntza-praktiken proiektu esku-hartzailea egitea izan da. Horretarako, euren metodologia alternatiboaren ezaugarriak aztertu dira, hezkuntzaren alorrean egin litezkeen ekarpenak hedatzeko. Proiektua garatzeko prozesuan, lehenik eta behin, behaketa parte-hartzailea eta jarraia egin da; ondoren, zentroko hainbat profesional desberdinak elkarrizketatu dira; eta azkenik, esku-hartze berritzaile horiengan eragina duten korronte pedagogikoen azterketa sakona gauzatu da. Burututako lanaren emaitza aztertutako hezkuntza praktiken sintesia web orrialde batean jasotzea izan da, horrela, hezkuntza komunitatea erabili ahal izateko eta aberasteko. Era berean, Norvegiako ekintza pedagogikoa eredu hartuta, euskal eskola batera bideratutako proposamen metodologikoa diseinatu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Haur Hezkuntzan zientziaren ikaskuntzarako baliabide aberasgarrienetako bat irteerak dira, hauek beharrezkoak baitira haurraren garapen integralerako. Horretarako, irteerak eskolaren parte izan behar dute eta irakasleek bisitaldiak proposatu behar dituzte. Hainbat toki daude bisitak egiteko HHko haurrekin eta lan honetan Armañongo Interpretazio Zentroaren hezkuntza eskaintza aztertuko da, adin txikiko umeen kasuan bertako baliabideen eragina ikusi ahal izateko. Zentroaren arduradunen iritziak ezagututa eta HHko haurren bisitaldia aztertuta, emaitzak eta ondorioak aterako dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen helburua, Bizkaiko Ikastola batek, bi urte aurrerago jarritako metodologia berritzaile baten diagnostiko partziala burutzea izan da. Metodologiak ezarritako printzipio guztietatik, “Ikastola, familiarekin eta komunitatearekin komunikazioan” printzipioa hartu da. Diagnostikoa burutzeko, elkarrizketa erdi estrukturatuaren bidez informazioa bildu da, eta ondoren, kategoria sistema baten bitartez emaitzak atera. Emaitza hauetatik, ikastolako kideen eta gurasoen esperientziak alderatu dira beharrizanak identifikatuz. Parte hartzaileen artean orokorrean bat etorri badira ere, adina, hizkuntza eta denbora ezak eragina dutela ondorioztatu da komunikazio eta parte hartze egoki bat mantentzerako orduan. Azkenik, beharrizanak esku artean izanda, esku hartze baten diseinua proposatu da behar hauei erantzuteko asmoz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan hau 3 urteko umeen gelan egindako ikerketa bat da, bertan, jolas tradizionalak praktikan jarriko dira eta hauek umeen emozioetan duten eragina aztertuko da. Horretarako ikerketa hau 3 fase desberdinetan planteatu dugu: lehenengo pausua, jolas tradizionalak irudien bidez zer diren azaltzea izan da; ondoren, kontinente desberdinetako jolas tradizional batzuk burutu egin ditugu; eta, jarraian, umeak sentitu dutena marrazki batean adierazi dute. Praktikatutako jardueren barne logika aztertu dugu, espazio, denbora, harremanak eta objektuak eta umeek marraztutako marrazkiekin erlazionatu ditugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu Amaierako Lan honekin hidrogenoaren ekoizpena ikertu nahi da, biomasaren pirolisi eta jarraian buruturiko lurrun bidezko hegazkorren erreformatze bidez. Helburu nagusia biomasaren pirolisiko produktuen erreformatzearen operazio baldintzak optimizatzea da nikelezko katalizatzaile komertzial bat erabiliz, eta horretarako: Tenperaturak erreformatuko produktuetan duen eragina aztertzea; Erreformatze etaparako denbora espazial optimoa zein den aztertzea; eta Ur/biomasa erlazioak erreformatuko produktuetan duen eragina aztertzea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Onddo ektomikorrizikoen erabileraren eraginkortasuna aztertzeko lehenik eta behin espezie antagonista posibleen hautaketa egin behar da. Horretarako ezinbestekoa da in vitro entseiuak egitea, gaitasun antagonista horren ebalukaeta egiteko eta ondoren hautatutako espezieak heuren ostalariarekin batera duten jokabidea ikusi ahal izateko. Horregatik, ondorengo helburuak planteatzen dira: 1) Haibat espezie ektomikorrizikok Fusarium circinatum onddoaren aurrean duten gaitasun antagonista ebaluatzea ko-kultiboan; 2) Onddo ektomikorrizikoek Fusarium circinatum-en esporen hozitzean duten eragina testatzea.