1 resultado para Ko wan Taiwan.
em Repositorio Institucional de la Universidad Pública de Navarra - Espanha
Resumo:
[EUS] Bizitza ohiturak aldatzen ari direla begi bistakoa da, eta horrek hizkuntza baten garapenean eragina izaten du. Proiektu honen bitartez, Goizuetako euskalkiak azken berrogeita hamar urte hauetan, gutxi gorabehera, izan duen garapena frogatzen saiatuko naiz. Horretarako, ikerketa bat egin dut gazte eta adinduen artean, euskalkiaren ezaugarrietan eman diren aldakuntzak zeintzuk izan diren ikusteko. Ikerketa honekin hizkuntzaren transmisioa nolakoa izan den ikusi ahalko da. Lan honen bidez, euskalkiak eman duen beherakada, hein batean, oraingo biztanleriak kanpo harreman gehiago dituelako eta bizi ohitura berriak hartzen ari delako eman dela ikusten da. Etorkizuneko irakasle bezala, proiektu honen bidez eskualde bakoitzeko hizkuntza garapenaren jakitun izatea ezinbestekoa dela ikusten da.