7 resultados para prebentzioa
Resumo:
Lan honetan diru zuritzea eta bere prebentzioa aztertu dira erakunde finantzarioak gidalerro izanik. Diru zuritze kontzeptua jorratu da bere ezaugarri, faktore, historia, marko legala eta ondorioak aztertuta. Prebentzioari dagokionez, GAFIren 40 Gomendioak (2012ko berrikusketa) eta 10/2010 Diru Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko Legea landu dira. Gainera, diru zuritzea murrizten lagunduko lukeen irtenbide posible bat aztertu da: eskudiruaren amaiera.
Resumo:
[eus] Asko dira egungo jendartearen aldaketei buruz idatzi diren ikerketa, liburu eta artikuluak. Asko dira ere egungo jendartearen beharrei erantzuteko asmoz jaio edota eraldatu diren eskola eta proiektuak. Horien artean Ikas Komunitateak informazioaren jendartearen beharrei erantzuteko asmoz Nazioarteko Komunitate Zientifikoak baieztatutako Arrakastazko Hezkuntza Jardueretan oinarritzen dute euren jarduna. Jarduera hauek ikasle guztientzako eskola arrakasta eta elkarbizitzaren hobekuntza eragiten dutela luze eta zabal ikertua izan da. Ikerketa honen bidez, espezifikoki genero indarkeriaren prebentzioari begira jarduera hauek duten eragina aztertu dugu.
Resumo:
Haurren obesitateari aurre egiteko osasun aholku-programa.
Resumo:
Presio ultzerak osasun publikoaren arazo bat dira, asaldura fisiko, psikologiko, ekonomiko eta sozial asko eragiten dituztelako. Ultzerak tratatzeko hainbat modu ezagutzen dira, baina argi dago tratamendu onena prebentzioa dela. Haien agerpena saihesteko ezinbestekoa da ultzera bat pairatzeko arriskua baloratzea. Hau egiteko profesionalek iritzi edo epaiketa klinikoa erabili dezakete (haien esperientziaren bitartez ultzera begi bistaz baloratu) edo eskala protokolizatuak erabili ditzakete. Lan honetan, berrikuspen bibliografiko baten bitartez, gehien erabiltzen diren balorazio eskalei buruzko informazioa lortu da. Beste aldetik, iritzi klinikoaren eta balorazio eskalen eraginkortasun klinikoa konparatu da. Azkenik, eskalak euren artean konparatu dira, bakoitzaren ezaugarriak aztertuz. Eskala asko argitaratu egin dira denboran zehar baina gehien balioztatuak eta erabilienak bost dira: Braden, Norton, EMINA, Waterlow eta Cubbin-Jackson. Eskalen artean Braden eta Norton dira eraginkorrenak (hurrenez hurren), Waterlow postu baxuago batean geratuz. EMINA gutxiago erabiltzen da, baina bere eraginkortasuna Braden-en antzekoa da. Dena den, hau baieztatzeko ikerketa gehiago behar dira. Cubbin-Jackson oso eraginkorra da ere baina bere erabilpena paziente akutuetan bereizita dago. Eskalen harrera profesionalen partetik nahiko ona izan da. Haien erabilpena erraza dela diote gehienek, eta ia erdiek metodo hau erabiltzen dute arriskua baloratzeko. %20ak epaiketa eta eskalak batera erabiltzen dituzte, eskalei garrantzia handiena emanez. Frogatu izan da eskalek epaiketa klinikoarekin konparatuz sentsibilitate altuagoa daukatela, hau da, arriskuan dauden paziente kopuru gehiago detektatuko dituztela, nahiz eta bi metodoen efikazia antzekoa izan. Eskalek beraz, faktore gehiago kontuan hartu eta pazientea modu zehatzago batean aztertzen dute. Orokorrean esan daiteke eskalak eraginkorrak direla baina ikerketa gehiago behar dira balidazio sakonago bat egiteko.
Resumo:
Nerabezaroko haurdunaldi (<19 urte) gehienak herrialde azpigaratuetan gertatzen diren arren, herrialde garatuetako osasun arazo publiko garrantzitsua izaten jarraitzen du. Alabaina, munduko erditze guztietatik 680.000 industrializatu deritzen herrialdeetan suertatzen dira, 15-19 urteko nesketan soilik kontuan hartzen badugu, eta haurdunaldien %60-90a ez desiratua dela estimatzen da. Arazoaren garrantzia ikusita, honi aurre egiteko interbentzioaren beharra ikusten da; baita burututako interbentzio horien inpaktua ezagutzeko beharra ere. Osasun-profesionalok funtzio garrantzitsua betetzen dugu prebentzioaren arloan. Hala, erizainaren figura, hezitzaile bezala, eskoletan eta gainontzeko esparruetan egoteaz gain, Lehen Arreta Mailan nerabeen sexu-heziketan parte hartzeko elementu pribilegiatua osatzen du. Beraz, erizainek kontsultatik ere lehen mailako prebentzioa egin dezala animatu behar da. Helburuak.- Nerabezaroko haurdunaldia prebenitzeko programen eraginkortasuna aztertzea. Bigarren mailako helburu bezala: nerabezaroko haurdunaldirako arrisku-faktoreak eta ondorioak aztertzea, prebentzio eraginkorraren gakoak eta ezaugarri orokorrak aztertzea, eta herrialde garatuetan dauden nerabezaroko haurdunaldiaren programa prebentiboak aztertzea. Metodologia.- Errebisio bibliografikoa egiteko, efectividad, evaluación, prevención, embarazo eta adolescencia hitz gakoak erabili dira hurrengo datu-base elektronikoetan: BVS, Pubmed, Scopus, Proquest Central, Cuiden Plus eta Dialnet. Halaber, OMEko web orrian “adolescent pregnancy prevention” esaldia bilatu da. Emaitzak.- 28 artikulu bildu dira: bederatzi errebisio sistematiko, bost kasu eta kontrol, lau ausazko entsegu kliniko, hiru ikerketa kualitatibo, hiru ikerketa kuasi-experimental, bi errebisio narratibo, ikerketa ekologiko bat eta ikerketa pilotu bat. Ondorioak.- Faktore biologiko, psikologiko eta soziokultural anitz ezagutzen dira ez planifikatutako haurdunaldietara eramaten dutenak. Nolanahi ere, eraginkortasun handien frogatu duten programak faktore anitzetan eragiten dituztenak eta osagai anitzeko interbentzioak barneratzen dituztenak izan dira. Nerabezaroko haurdunaldia prebenitzeko programa desberdinek nerabeen zenbait sexu-portaerarengan eragin positiboa dutela frogatu da. Dena dela, zaila da guztiz eraginkorrak diren baieztatzea; hala nola, ikerketen muga estatistiko askorengatik eta gutxitan haurdunaldi tasak ebaluatzeagatik.
Resumo:
[EU]Lan honen helburua, gizartean torturari aurre egiteko dauden mekanismoak eta delitu honen errealitatea ikuspegi kriminologikotik aztertzea da. Hiru zatitan banatu da: alde batetik, torturaren oinarrizko ingurumariak. Bertan torturaren historia, kontzeptua eta lege-teistuingurua aztertzen dira delitu honi buruzko ideia orokorra sortzeko. Beste alde batetik, kriminologiaren teorien bidez torturaren delitua azaltzen da, honen zergatia eta prebentzio metodoak ezartzeko helburuarekin. Azkenik, torturaren errealitatearen azterketa burutu da, “Tortura Ikerketa Proiektua (1960-2013)” lana azalduz. Proiektu horretan oinarrituta, kriminologoak giza eskubide bortxaketen ikerketetan ere burutzen duten funtzioa aztertu da.
Resumo:
OBJETIVOS: 3.1. Analizar los aspectos legales del fisioterapeuta de empresa en España.- 3.2. Analizar la figura del fisioterapeuta de empresa en España, Europa, y en otros países.- 3.3. Establecer las funciones del fisioterapeuta de empresa en el ámbito de la prevención de riesgos laborales.- 3.4. Analizar los posibles beneficios socio-económicos que conlleva la implementación de la fisioterapia de empresa.- 3.5. Estudiar el ámbito laboral actual y el futuro del fisioterapeuta de empresa.-- HELBURUAK: 3.1. Espainian enpresa-fisioterapeutaren aspektu legalak aztertzea.- 3.2. Enpresa-fisioterapeutaren irudia aztertzea Espainia, Europa eta beste herrialde batzuetan.- 3.3. Enpresa-fisioterapeutaren funtzioak ezartzea lan arriskuen prebentzio eremuan.- 3.4. Enpresa-fisioterapeutaren inplementazioak ekar ditzaken onura sozio-ekonomiko posibleak aztertzea.- 3.5. Gaur egungo lan eremua eta enpresa-fisioterapeutaren etorkizuna aztertzea.