3 resultados para gobernu ona


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] "Gobernu ona eta gardentasuna. Eusko Jaurlaritzaren kasua" izeneko Gradu Amaierako Lan honetan, Eusko Jaurlaritzak gardentasunera bidean aplikatu dituen printzipio eta helburuak zeintzuk diren aztertu nahi da. Honen aurretik, ordea, mundu maila, Europar Batasuna eta Espainiako egoerei erreparatuko zaio.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Krisi garaian gaude eta ordezkatze-sistemei higadura zantzu nabariak azaleratu zaizkie. Beraz, erakundeen rola birdefinitzeko erronkaren aurrean gaude eta horretan gobernu irekiaren estrategia baliagarria izan daiteke. Testuinguru horren baitan, ikerketa honek gobernu irekiaren nondik norakoak ezagutu eta Euskadiren kasu konkretuko egoera analizatu nahi du, batez ere, parte-hartzearen dimentsioa jorratuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen bidez lortu nahi dudan helburua bikoitza da: alde batetik, Espainian indarrean dauden gazteen enplegu politikak ezagutzea, hau lana eskuratzeko orduan lagungarria izango zaidala uste dudan heinean; eta, bestetik, praktikan botere publikoek harturiko gazteen enplegu politikak nahikoak eta eraginkorrak diren ikustea. Izan ere, nahikoak badira denborarekin egoera hobetu egingo da eta, hortaz, itxaropena izan dezakegu; aldiz, horrela ez bada, gazteen enplegu-egoera momentuz behintzat ez da hobetuko eta, honenbestez, beharrezkoa izango da gobernu espainiarrak enplegu politiken gain orain arte izan duen ikuspegia aldatzea.