5 resultados para balanço energia e nitrogênio
Resumo:
Helburuak: Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira: Beroaren transmisioa irakasteko behar diren taula, abako eta korrelazio batzuk biltzea, ikasleak ikasturtean zehar irakasgaia hobeto jarrai dezan. Horretaz gain energia-teknologiako beste arlo batzuen (errekuntza, aire hezea eta hozte teknologia) taulak eta abakoak biltzea ere. Gai hauekin erlazionaturiko ariketa multzoa ere ageri da testuan emaitzekin. Norentzat: Industria Ingeniaritzako 4. mailako ikasleentzat. Baita Ingeniaritza Kimikoan Beroaren Transmisioa ikasten dabiltzan 2. mailako ikasleentzat, edota Industria Antolakuntzan bigarren zikloko lehenengo mailako ikasleentzat. 2010-11 ikasturtetik aurrera indarrean egongo diren gradu ikasketetan bigarren mailan irakatsiko den Termoteknia izeneko irakasgaian lagungarria ere izango da.
Resumo:
Helburuak: Sektore elektrikoan gaur egun energia elektrikoa sortzeko erabiltzen diren teknologiei buruzko oinarrizko ezagutza bat lortzea. Norentzat: Energia elektrikoaren sorkuntza ikasgai bezala duten ikasleentzat
Resumo:
Lan honen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko energia elektrikoaren etxebizitzen eskaeraren analisia egitea da, eta azterketa honetatik ondorio zehatzak atera eta hauek azaltzea. Azterketa hau egiteko, ekonomiari aplikaturiko metodo estatitistikoak erabiliko ditugu, konkretuki metodo ekonometrikoak.
Resumo:
Indargetze handiko materialek energia barreiatzeko duten gaitasunean parte hartzen duten prozesuak aztertu dira. (Euskera)
Resumo:
Denboraren bidezko dentsitate funtzionalaren aurkezpena eta Wannier ekuazioaren erabilpena energia exzitonioak topatzeko GaAs eta GaN solidoetan.