1 resultado para Ordinary Least Squares Method


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honek 2007 eta 2013 urteen bitartean autoen prezioak nola aldatzen diren erakusten digu. Horretarako, autoen hainbat ezaugarri hartu dira kontuan, hala nola, modeloa, mota, zilindrada, zilindroen posizioa, potentzia, luzera, zabalera, altuera, kontsumoa, abiadura maximoa, azelerazioa eta maleteroaren kapazitatea. Gaur egungo egoera dela eta, hasiera batean pentsa genezake kotxeen prezioak jaitsi egin direla, baina dituzten aurrerapenak kontuan izanda, logikoena izango zen zenbat eta aldagai garatuagoak izan orduan eta garestiagoak izatea. Beraz, lanaren helburu izango da, emaitza horiek bete diren edo ez frogatzea, eredu ekonometriko bat zehaztuz. Ereduaren estimazioa egiteko erabilitako metodologia Karratu Txikien Arruntak izan dira, baina heterozedastizitatearen arazoa agertu denez, eredu honek ez du bariantza txikiena izango eta beraz estimatzaile berria erabili beharko da, kasu honetan, Karratu Txikienen Zabalduen metodoa erabili da. Urte bakoitzerako egokiagoa den eredua hautatu ondoren eredu orokorra egin dut, horretarako 2007 eta 2013ko datuak begiraturik, bakoitzari dagokion aldagai azaltzaile bat eratu diot, hau da, ezaugarri bakoitza bere urtearekin elkartu dut. Murriztutako eredura heltzerakoan, lortutako emaitzak ikusirik ondorio batera heldu naiz, ondorio hori hasieran planteatutako hipotesiarekin bat datorrela ikusi da, hau da, autoen prezioak proportzionalki jaitsi egin dira, eta ondorioz, autoen ezaugarriak gutxiago baloratzen dira.