2 resultados para MAREL Carnot
Resumo:
Duración (en horas): De 21 a 30 horas Destinatario: Estudiante y Docente
Resumo:
Helburuak. Zentral termikoen funtzionamenduaren analisirako, lurrun bidezko potentzia zikloen ulermena beharrezkoa du ikasleak. Zikloaren oinarrizko prozesuak aztertuz, oinarrizko ziklotik habiatzen gara eta bere etekinaren hobekuntzarako egiten diren aldaketek emaitzat daukaten ziklo konplexuetara joaten gara. Material honen bitartez "lurrun bidezko potentzia-zikloak" gaia irakasteko aurkezpen informatikoak garatu dira, klasean zein sare elektronikoan erabili ahal direnak. Irakaskuntzarako material hau aurkezpen informatikoetan gauzatzen da. Aurkezpen informatikoek gaiaren azalpenerako oso egoki suertatzen den dinamismoa eskaintzeaz gain, fenomeno fisikoaren eta ebazpen matematikoaren ulerpenerako oso lan-tresna boteretsua eskaintzen dute. Norentzat da baliagarria. Material hau, bereziki, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko bi titulaziotan erabiltzen da: Ingeniaritza Mekanikoko "Ingeniaritza Termikoa" ikasgaian eta Ingeniaritza Elektrikoko "Termoteknia eta Sorkuntza Termoelektrikoa" ikasgaian. Oro ohar, Ingeniaritza ikasketetan beroaren transmisiorako kondukzio eta konbekzio mekanismoak aztertzeko baliagarria da.