2 resultados para Inclusive child education
Resumo:
LABURPENA: Lan honek, hezkuntzan sormenak eta musikak duen garrantzia aztertuz eta hauek gelan lantzeak duen abantaila adieraziz, Haur Hezkuntzako gela batean praktikan jarri daitekeen lan proiektua sortzea du helburu. Honez gain, herri kantak zer diren eta lantzearen garrantzia aipatuz, mendizaleen orkestra izendatutako proposamena sortu da, musika, artea eta ingurune hurbila ezagutzeko asmoekin.
Resumo:
[eus] Arreta Faltaren Nahastea eta Hiperaktibitatea (AFNHa) gaur egun ikasgela batean aurki dezakegun nahaste ohikoenetariko bat da. Nahastea pairatzen duten umeek haien errendimendu akademikoan negatiboki eragiten duten zailtasun desberdinei aurre egin behar diete. Irakasleen ezagutza edo parte-hartze eza dela eta, ume horiei arrakasta lortzeko ez zaie beti bere esku jartzen gainontzekoei eskaintzen zaizkien aukera berdinak. Hortaz, irakasleak laguntzea eta ume horiei ikasgela baten barruan ahalik eta erantzun egokien ematea ikerketa lan honen helburua da. Horretarako, bilaketa bibliografiko baten bitartez, nahastean sakondu da eta estrategia desberdinak, metodologia egokia eta IKTen (Informazioaren eta komunikazioaren teknologien) erabilera proposatu dira. Inor atzean utzi gabe, guztientzako kalitatezko eta inklusiboa den hezkuntza defendatzen duen eta itxaropenerako bidea irekitzen saiatzen den lana da.