5 resultados para Compostos organo-halogenados
Resumo:
Fecha: 2-1975 / Unidad de instalación: Carpeta 48 - Expediente 7-13 / Nº de pág.: 5 (mecanografiadas)
Resumo:
euskera: Lan honetan, Iru??ako auzo batean eskaini egiten den kirol eskaintzaren azterketa eraman da aurrera. Kirol praktika bakoitzak garatzen eta bultzatzen dituen balore eta ahalmenak aztertuz, kirol praktika eskaintzen dituzten organo ezberdinek sustatu egiten dituzten baloreak ezagutu ahal izateko, eta aldi berean, denboran zehar eta gaur egun ematen den kirol praktikaren baloreak alderatu eta uztartu ahal izateko. Horretarako, azterketa prakitka bakoitzaren eskaintza denboran oinarritu dugu, hau da, zenbat minutuko eskaintza ematen den, aste batean zehar. Azterketa aurrera eramateko, informazio bilketa egin eta gero, Excel programaren taula dinamikoak erabiliz datuen arteko erlazioak atera egin dira.Azterketa egiteko baliabide mugak izan ditugularik, soilik eskaintzaren alor publikoa eta eskola kirolarena aztertu dugu, alor pribatua alde batera utziz. Emaitzetan, ikusi izan da nola haurrei bideratutako kirol eskaintza bidebakarrekoa den guztiz, izaera materialistako kirol konpetitiboekin, eta helduentzako berriz, eskaintza guztia izaera posmaterialistako aktibitateek osatzen dute, konpetizio grinarik gabekoak. Auzoaren eskaintzaren eraikinen artean, polikiroldegia agertzen zaigu eskaintzaren oinarri, eskaintza denbora totalaren kopuru gehienarekin. Ondorioz, udaletxeak bideratutako haurrentzako eskaintzan barietate falta argia ikusten dugu.
Resumo:
Gaur egun, Botere Judizialaren Lege Organikoaren Erreformatik abiatuta -abenduaren 23ko 19/2003 LOren bidez gauzatua-, hainbat erregelamendu eta araudi sortu dira hizkuntza-normalizaziorako prozesu garrantzitsu bat abiarazteko Justizia Administrazioan. Beraz, aipatzekoa da orain arte eginiko ahalegina ez dela nolanahikoa izan, emaitzak desberdinak izan badira ere hainbat gorabehera medio, eta bereziki nabarmentzekoa da Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten pertsonen konpromisoa euskalduntze-prozesuan eta hizkuntzaren erabilera bultzatzeko ekimenetan. Botere Judizialaren Lege Organikoak irismen juridiko handia du zuzenbide publikoaren esparruen multzoan. Hori horrela, eragina du Konstituzio Zuzenbidean -Estatuaren funtsezko Botere bati eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia bezalako organo konstituzional bati eragiten dien aldetik-, Zuzenbide Prozesalean -Epaitegien eta Auzitegien antolakuntza eta funtzionamendua erregulatzen duen aldetik- eta baita Administrazio Zuzenbidean ere -erlazio juridiko administratiboak eta administrazio-izaerako prozedurak barne hartzen dituen neurrian, adibidez, Epaileen eta Magistratuen estatutu-araubideari dagozkionak-. Beste ikuspegi batetik, Botere Judizialaren Lege Organikoa erreferentzia da epaileriaren estatutu juridikoan, «Zuzenbide Judiziala» izenez ere ezaguna, hiru eratako funtsezko alderdiak barne hartzen dituena: alderdi subjektiboak -Botere Judizialaren organoak eta Epaileen eta Magistratuen estatutu-araubidea, baita Idazkari Judizialen eta Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten gainerako funtzionario Kidegoen estatutu-araubidea ere-; alderdi objektiboak -Botere Judizialaren gobernua, Jurisdikzioaren hedadura eta mugak, eta Epaileen eta Magistratuen independentzia-; eta azkenik, alderdi formalak -Organo jurisdikzionalen araubide prozesala, ekinbide judizialen iraupena eta forma, eta hainbat gairi dagozkien prozedurak: hautaketa, lanpostuak betetzea, egoera administratiboak, ikuskaritza eta Karrera Judizialeko kideen diziplinaaraubidea eta ikuskapena-. Botere Judizialaren Lege Organikoaren —dokumentu berez luzea -eta haren ondoz ondoko erreformen itzulpenarekin, UPV/EHUko zuzenbideko irakasle-talde baten lan serio eta zorrotza bururatzen da. Lan horretan, itzulpenean espezializatutako hizkuntzalarien laguntza izan dute, itzulpen fidel eta teknikoena egiteko, termino egokienak hautatu eta erabilita.
Resumo:
103 p.; 102 p.
Resumo:
Ikuspuntu medikotik, hipertermia hitzak gorputzaren ehun zein organo edo organismo osoa- ren tenperatura ohikoa baino handiagoa deneko egoera klinikoari egiten dio erreferentzia. Onko- logiaren ikuspuntutik aldiz, minbizia dagoen tokian bero sorreran oinarritutako tratamenduak adierazten ditu. Tratamendu horiek ondo planifikatzeko eta zeluletan gertatzen diren beroketa mekanismoak ondo ulertzeko berebizikoa da SAR-a. Izan ere, honek adierazten du nanoparti- kulek eremu magnetikotik xurgatutako potentzia (Specific Absortion Rate). Lan honetan burdin oxidoa diren nanopartikula magnetikoen lau lagin karakterizatu dira. Horietako bi lagin uretan daude disolbatuta eta beste biak, aldiz, toluenoan. Karakterizazioa egiteko, VSM eta ZFC-FC neurketak egin dira nanopartikulen tamaina eta anisotropia konstan- te efektiboa lortzeko hurrenez hurren. Behin karakterizazioa eginda, nanopartikula horien SAR-a neurtu da aplikadore elektromag- netiko bat eta AC magnetometro bat dituen gailu batekin. Bertan, eremu magnetiko bat sortzen da nanopartikulak kitzikatzeko eta nanopartikulen kitzikikapen honek tentsio bat induzitzen du begizta batzuetan. Tentsio honetatik lortu da zein den nanopartikulen magnetizazio dinamikoa eremu magnetiko hori aplikatzerakoan. Datu hauek eskuratu eta gero, neurtutako SAR-a erabi- li den ereduarekin, zeina teoria linealean eta Brown-en eta N ́eel-en lasaikuntza mekanismoetan oinarritzen den, alderatu da. Azkenik, nanopartikulen arteko interakzioak aztertu nahirik, lagin bat hartu da eta kontzen- trazio ezberdinetan egin dira SAR neurketak. Esan bezala, neurketa hauetan nanopartikulen magnetizazioa zein den neurtzen da. Beraz, ezaguna da neurgai diren nanopartikulen histeresi zikloa. Histeresi ziklo hau zabaltzen den edo estutzen den aztertuz, nanopartikulen arteko inte- rakzioei buruz informazioa lortu da. Lan honetan ikusi da nanopartikulak ongi karakterizatu direla eta eredu teorikoa bat datorre- la esperimentuetan lortutako emaitzekin. Bestalde, ikusi da nanopartikulen arteko interakzioek ez dutela histeresi zikloa aldatzen neurtu diren kontzentrazioetan. Lan honen lehen bi kapituluetan, ikuspuntu medikotik hipertermia zer den eta zer oinarri fisiko dituen aztertu da. Ondoren, nanopartikulen karakterizazio magnetikoa egin da. Jarraian, SAR neurketak egin dira eta eredu teorikoarekin alderatu dira neurketa horiek. Eta azkenik, lagin baten kontzentrazio ezberdinetan histeresi zikloak neurtu dira.