1 resultado para CURRICULO DE MATEMATICAS
Resumo:
[EUS] Irakurriaren ulermenaren eremu ezin zabalagora hurbiltzeko hainbat arlo ukituko ditugu artikulu honetan. Lehenik eta behin, gai honen gaineko garraztasunak arintzeko Wiki bat diseinatu dugu eta bertan hainbat atal ikuskatuko ditugu. Wiki hau, Lehen Hezkuntzako nahiz DBHko hainbat irakasleekin landu da, beti ere, irakurriaren ulermena eskolan zertan hobetu daitekeen ikusteko. Beraz, artikuluarekin batera wikiaren jarraipena egitea gomendatzen da. Hona hemen helbidea: www.letutaletu.wikispaces.com . Artikulu honek lau atal aski diferente izango ditu. Atal hauen helbururik behiena, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko nahiz DBHko lehenengo zikloko irakasleei zein ikasleei irakurriaren ulermenaren gaineko hainbat lanabes praktiko ematea litzateke. Horretarako, lehen atalean, eskolak irakurriaren ulermenaren gainean diagnosia egin dezan hainbat gogoeta ekarpen gisara planteatuko dira. Bigarrenik, irakasleek klaseetan irakurketa estrategiak lan ditzaten lan eskema bat proposatuko da. Hirugarrenik, azalpen testuek dituzten zailtasunen inguruan hausnartuko da eta zailtasun horiek gainditze aldera irakasleari hainbat erreminta emango zaizkio. Eta azkenik, bibliografiak edota irakurketak errazteko hainbat ekarpen egingo dira.