13 resultados para Asterix Goscinny Uderzo Analisi Traduzione Avesini Chehayed Francese Italiano Arabo


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Ikerlan honetan Euskal Herri osorako et xegint zaren panoramika landu nahi izan da. Horretarako, etxebizitza berriaren eraikuntza za eta bere prezioa hartu dira kontuan. Euskal Herria osat zen duten hiru eremu administratiboen analisi bereizia egin da, bakoit zak bereak dituen ezaugarriak hautemanez. Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza babestuen eta libreen arteko azterketa egin da, Nafarroan egin den modura. Hori Hego Euskal Herriari dagokionean. Ipar Euskal Herriari dagokionez, analisia etxebizitza librearen eta alokairu sozialaren artekoa izan da, hala azalt zen baitute estatistikek, Frantziako (Europa kontinentalean ant zera)etxebizitza-politikak Espainiakoarenarekin duen aldea agerian ut ziz. Hain zuzen ere, Ipar Euskal Herriko et xebizit za libreetan kolektiboak (apartamentuak) eta indibidualak (txaletak) bereizten dira, Iparraldeko lurralde-antolamenduaren ezaugarriei erantzunet. Azken atalean eremuen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ikertu dira, analisi orokorra aurkezte aldera: batetik etxebizitza libreak eta horren prezioak izandako bilakaerak alderatu dira, eta bestetik eskuhartze publikoaren dimentsio orokor zein alderatua irudikatu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko energia elektrikoaren etxebizitzen eskaeraren analisia egitea da, eta azterketa honetatik ondorio zehatzak atera eta hauek azaltzea. Azterketa hau egiteko, ekonomiari aplikaturiko metodo estatitistikoak erabiliko ditugu, konkretuki metodo ekonometrikoak.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Dani Fanori egindako elkarrizketa, Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi aldizkariaren parte-hartzaileetako bat

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan hau, oinbularrarekin egindako fútbol jaurtiketaren analisi zinematikoaren ingurukoa da. Ikerketan jaurtiketa mota bi ezberdintzen dira geldikako jaurtiketa eta baloia gidatu osteko jaurtiketa eta horien konparaketa egin da joko lerro ezberdineko jokalarien artean, orokorrean jaurtiketak antzera egiten dituztela ondorioztatuz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua Distribuidora Internacional de Alimentación S.A. banaketa enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa burutzea izan da 2011-2013 aldirako. Ez hori bakarrik, txikizkarien salmenten sektorearekin alderatu dira analisiko aztergai guztiak, hala DIAren posizionamendua ezagutzeko helburuz. Hau lortzeko tresna egokiei esker, sozietatearen eta merkatuaren inbertsio eta finantza egiturak ezagutu dira, besteak beste. Lortutako ondorioen artean, aipagarriak izango dira epe luzearen garrantzia inbertsio-egituran eta ekitaldiko emaitzetatik diruzaintza bihurtzeko gaitasuna.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU] Lan honen bidez aztertuko dut Espainiako probintzien artean dauden desberdintasunak batezbesteko soldata gordinean. Iparraldeko probintzietan soldata-maila altuagoa izan ohi da, baina Espainiako batezbesteko soldata altuena Madrilekoa da. Desberdintasun horien zergatia jakiteko aldagai multzo bat erabiliko dut eta hauen konbinazio batekin erregresio eredu egoki bat lortuko dut. Lortutako eredua KTA estimatzailearen bidez estimatuko dut, erabiltze duen irizpidea hondarrak minimizatzea delako. Planteatutako aldagaiak estatistikoki deskribatu ditut, soldatan nola eragingo duten antzemateko, baina estimatzerakoan ziurtasunez jakin dut zer-nolako eragina duen aldagai bakoitzak probintzien batezbesteko soldata gordinean. Estimazioarekin lortutako emaitzak interpretatu ditut, eta horrekin ondorio batzuk atera ditut. Lan hau buruta ahal izateko INE datu basea oso erabilgarria izan da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honen helburua, Madrilgo 2010.urteko gizabanakoen soldatetan eragina duten faktoreak zeintzuk diren aztertzea da. Gaur egun, krisi garai honetan, gobernuaren lege berriekin batera soldaten murrizketak eta zergen igoerak, gizartearen kezka handitu du gai honen inguruan. Beraz, sistema kapitalista honetan, nola zehazten diren soldatak oso gai garrantzitsua eta interesgarria da. Horretarako soldatetan eragina duten faktoreak aztertuko dira Instituto Nacional de Estadistica-ra (INE) bitartez eta "Encuesta de Estructura Salarial 2010" inkesta aukeratu da analisia egiteko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan lehenik eta behin automobilgintza sektorearen analisi orokor bat burutzen da,eta ondoren, SEAT S.A enpresaren analisi ekonomiko-finantzariora joko da, enpresaren hazkundea, egonkortasun finantzarioa, likidezia, errentagarritasuna eta arriskua analizatuko dira, batik bat.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu amaierako lan honen asmo nagusia Espainiako hegoaldeko soldatak aztertzea da sexuagatiko diskriminazioa dagoen ikusteko. Hainbat ikerketa burutu dira gaurkotasun handia duen gai hau aztertzeko eta baieztatzeko, eta ikusi da, nahiz eta emakumeak lan merkatuan XIX. mendean barneratu, egungo lan merkatuak sexuagatiko bereizkeria erakusten duela, non lan bera egitean emakumeak eta gizonak jasotzen duten soldata ezberdina den. Egoera honen zergaitiak aztertzen dira, eredu ekonometriko baten bidez.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen ikergaia, Europan emandako gatazka bortitzen, eta zehazki armatuen, analisia izango da. Horretarako, gatazka armatu horien eta mobilizazio zikloen artean dauden harremanak eta zubiak aztertzen saiatuko gara. Analisi hau, 1960 hamarkadaren bukaeran eta 1970 hamarkadaren hasieran zentratuko da, izan ere, denbora tarte horretan eman ziren gatazka bortitzen espresiorik nagusienak, gatazka armatuak alegia. Hori aztertzeko, 4 kasu hartuko dira: ETA Euskal Herrian, IRA Irlandan, Brigate Rosse Italian eta Rote Armee Fraktion Alemanian.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan Chimparra Gneisak izeneko milonitak aztertuko dira, gradu eta presio altuko metamorfismoa jasan duten jatorri bolkanosedimentariodun arrokak. Bilatzen den xede nagusia Chimparra Gneisen petrologia eta mikroegiturak deskribatzea da; alde batetik, deformazio faseak ezberdintzeko eta arrokak jasandako presio eta tenperatura baldintzak ezagutzeko, eta bestetik, milonitizazio faseari buruzko informazioa lortzeko: mineralen orientazio preferenteak bilatzea, mineral ezberdinek kristal barneko deformazioan aktibatutako irristatze-mekanismoak ezagutzea eta lineazio eta zizaila motak argitzea. Horretarako, landa eta laborategi lana egin izan da, ikerketa bibliografikoaz gain. Mikroskopio optikoan azterketa petrologikoa burutu, eta EBSD teknika berria erabili da datu petrologiko osagarriak eta datu mikroestrukturalak lortzeko.