2 resultados para teoria dei giochi motivazione scuola secondaria secondo grado sperimentazione
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
Lan honen helburua , Howard Gardner - rek proposatutako Adimen Anitzen Teoriaren inguruan hausnarketa eta ike rketa egitea izan da , baita hezkuntza eremuan ezartzearen aukera aztertzea ere. Proposamen honek, adimena bakarra eta orokorra denaren paradigma tradizionala apurtu zuen, adimena anitza dela azpimarratuz. Hortaz, teoria honen ezarpena eskoletan, aldaketa s akona suposatzen du. Izan ere, ikasteko dauden modu desberdinak errespetatuz, pertsona guztiei erantzun egokia ematea lortuko litzateke, modu honetan, eskola zein gizarte inklusiboa lortzeko ateak zabalduz.
Resumo:
Hasteko, lehenengo Kapituluan Talde Teoriako oinarrizko kontzeptuak gogoratuko dira. Baita, garrantzi handia duen finituki sortuak diren talde abeldarren egitura teorema estudiatuko da. Memoria honen Bigarren Kapituluan, Sylow-en Teoremen ezagutza aztertuko da eta Sylow-en Teoremen ondorio interesgarri bat guztiz garatuta aurkeztuko da, aplikazio gisa. Orain, Hirugarren Kapituluan guretzat guztiz berria den gai bat aztertuko da: talde nilpotenteak, hain zuzen ere. Azkenik, lanaren Laugarren Kapitulua hiru zatitan banatuko da: alde batetik, talde ebazgarrien oinarriak, Pi-taldeak eta bukatzeko, talde ebazgarri finituen Hall-en Pi-azpitaldeak.