1 resultado para plugin
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
Gradu amaierako proiektu hau software produktu-lerroen testuinguruan kokatzen da, GitLine aplikazioan funtzionalitate batzuk gehituz. GitLine, Onekin ikerketa taldean [13] garatua, GitHub-en funtzionalitate gehigarriak eskaintzen dituen Firefox-eko plugin bat da. Plugin honek SPL produktu eraikitzaileari laguntza eskaintzen dio ezaugarri biltegiak eta produktu biltegiak sortu eta beraien arteko sinkronizazioa mantentzeko. Sinkronizazio hori hobetzeko, ikasleak hiru funtzionalitate berri inplementatu ditu. GitLine-en inplementatuta dagoen productFork funtzionalitateari, hau da, ezaugarri biltegi batetik aukeratutako ezaugarriekin produktu biltegia sortzeko funtzionalitateari, hobekuntza nabarmen bat gehitu dio ikasleak: baliozkoak diren produktu biltegiak bakarrik sortzen direla ziurtatzen du (balioztaketa). Hobekuntza honi esker, produktu biltegiak erabat sinkronizatuta daude ezaugarri biltegiarekin. Ezaugarri biltegi baten bizi-zikloa handitzeko, ikasleak ezaugarri biltegian ezaugarri berriak txertatzeko aukera inplementatu du (ezaugarria txertatu). Gainera, hasieran aipatutako ezaugarri biltegi eta produktu biltegien arteko sinkronizazio hori bermatzeko, ezaugarri berriak txertatzerakoan, ezaugarri berri horiek sortuta dauden produktu biltegietara hedatzeko aukera inplementatu du ere (ezaugarria hedatu).