23 resultados para ikas komunitateak

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Egungo informazioaren gizartean, etengabeko aldaketa sakonak jasaten eta sortzen ditugu, halaber gure gizabanako harremanetan ere. Hala ere, hezkuntzak oraindik ez du aldaketa handirik egin, izan ere, nahiko estatikoa izaten jarraitzen du eta bertan ematen diren harremanak zeharo hierarkikoak dira. Honengatik guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, Ikas-Komunitateak eta honen barruan dagoen Etxebarriko KUKULLAGA LHI (Bizkaia) aztertzea izango da. Horrez gain, eskolarekin batera diseinatu dudan proiektua aurkeztuko dut, zeinean Ikas-Komunitateen bi jarduera burutzen diren: irakur-laguna eta solasaldi dialogiko literarioak. Bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta 5 urteko ikasleek parte hartu dute. Aipatzekoa da lortutako emaitzak guztiz baikorrak izan direla eta epe-laburrerako ezarritako helburuak lortu direla. Horrez gain, epe-luzerako helburuak hein handi batean beteko direla aurreikusten da. Beraz, argi dago, zentroetan antolakuntza egoki bat ematen bada, Ikas- Komunitateen proiektuarekiko inplikazioa badago eta komunitatearen kohesioa lortzen bada, hezkuntza sistema hein batean alda daitekeela. Hori gertatuz gero, edozein motatako pertsonak hezkuntza emaitzarik onenak lor ditzake eta baita informazioaren gizarte honetan jarduten ikas dezake ere.

Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Asko dira egungo jendartearen aldaketei buruz idatzi diren ikerketa, liburu eta artikuluak. Asko dira ere egungo jendartearen beharrei erantzuteko asmoz jaio edota eraldatu diren eskola eta proiektuak. Horien artean Ikas Komunitateak informazioaren jendartearen beharrei erantzuteko asmoz Nazioarteko Komunitate Zientifikoak baieztatutako Arrakastazko Hezkuntza Jardueretan oinarritzen dute euren jarduna. Jarduera hauek ikasle guztientzako eskola arrakasta eta elkarbizitzaren hobekuntza eragiten dutela luze eta zabal ikertua izan da. Ikerketa honen bidez, espezifikoki genero indarkeriaren prebentzioari begira jarduera hauek duten eragina aztertu dugu.

Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Laurogeita hamarreko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Berriztapen Pedagogikoaren Zuzendaritzak eta Bartzelonako Unibertsitateko CREA (Gizarte eta Heziketarako Ikerkuntza Zentroa) ikerkuntza-taldeak Ikas Komunitateen proiektua jarri zuten martxan, elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau zentrotan. Zentro horiek hezkuntza-proiektu berri bat abiatzeko bidea ematen dute; izan ere, porrot akademiko handia izatearren hautatu dira, ikasle-taldeen aniztasunaren egoerari heltzeko arazo ugari dituztelako edota dauden lekuetan gizarte-bazterkeriarekin loturiko arazo anitz daudelako. Aldi berean, proiektuak eraldaketa proposatzen du, bai eskolarena, baita inguruarena ere, eta, horretarako, eskolako partaide guztiak hartzen ditu kontuan. Emaitza onak ikusi ostean, eta, hezkuntza-berriztapenaren alorrean lehentasuna izanik, ekimena zabaltzen hasi zen hastapeneko zentroez bestelako ezaugarri sozioedukatiboak dituzten eskoletara ere. Esperientzia berritzaile horiek aurrera eramateko gogo handiz agertu ziren, baita ere, «praktika on»en paradigma ez zirenak, eta, emaitzei begiratzen badiegu, dirudienez, etekin onak lortzen ari dira zentroetan. Ikas Komunitateen proiektuak berekin daraman gaitasun eraldatzaileak egokitzeko berezko ahala erakusten du. Egokitzapen horretan, eskolaren —inguruarekin batera— eta proiektuaren arteko sinbiosia lortzen da, hezkuntzako arrakasta- ekintzak sustatuz.

Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Burututako ikerketa honen bidez, Ikas Komunitateen proiektuak, Elejabarri eskolan izan duen eragina ikustea bilatu da, eskolan sortu den aldaketa prozesua aztertuz. Horretarako, metodologia kualitatiboa erabili da, elkarrizketa erabiliz, beharrezko datu eta informazio guztiak lortzeko asmoz. Egindako elkarrizketa hauen bidez, ikusi da, Ikas Komunitateen proiektuari esker, aldaketa nabaria egon dela eskolan, aztertutako aspektu edo kategoria guztietan (absentismo maila; ikasle kopurua eta hauen ezaugarriak; ikasleen jarrerak; ikasleen, irakasleen eta familien arteko harremanak eta ikasleek lortutako emaitzak). Hori dela eta, Ikas Komunitateen proiektuak, eskolan eragin handia izan duela ondorioztatu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan, gure artean gutxi ezagutzen diren “Jardueran Oinarritutako Komunitateek” (JOK) enpresa txiki eta ertainetan izan dezaketen eragina aztertzen da. Zehazki, ikergaia hauxe da: organizazio barruan komunikazioa eta ezagutzaren jarioa areagotzea helburu duen tresna hori Gipuzkoako bederatzi enpresa eta erakundetan nola txertatu den eta txertaketa horren ondorioak zeintzuk izan diren erakustea. Bereziki, puntu hauei begiratu zaie: JOKetan aritu diren pertsonen espektatiben asebetetze-mailari, lan taldeen emaitzei, lan taldeen jarduera ahalbideratzen duten faktoreei eta egon diren oztopoei. Jasotako ebidentzia enpirikoa (galdetegia, elkarrizketak) aztertu eta gero, esan daiteke orokorrean emaitzak nahiko positiboak izan direla, efekturik nabarmenenak arlo hauetan lortu direlarik: JOK-ak osatzen dituzten pertsonen parte hartzea areagotzea; Komunikazioa hobetzea (parte-hartzaileen artean eta horien eta zuzendaritzen artean); Pertsona arteko harremanak sendotzea; Ezagutza elkarri zabaltzea; Enpresarekiko asebetetasun handiagotzea. Aitzitik, aurkitu diren oztopo handienak hauexek izan dira: JOK-a behar bezala garatzeko denbora falta eta hasierako inplikazio falta (top-down ezarritako JOK-etan).

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen xedea euskal musika-tresnen irakaskuntzan, batez ere musika eskoletan lantzen diren metodoak aztertzea izan da, gero eremu formalera eramateko. Horretarako, Bizkaian euskal musika-tresna herrikoien egoera zein den ezagutu eta aztertzen da. Ikerketa honen oinarria, egindako elkarrizketa kualitatiboak izan dira. Bertan, metodo etnografikoa eta autoetnografikoa erabiliak izan dira. Emaitzei erreparatuz, hezkuntza formalean euskal musika-instrumentuen presentzia nahiko eskasa da. Nahiz eta irakasleen formakuntzan ere gabeziak egon, musika eskolei esker, euskal musika-instrumentuak jotzen ikasteko eta musika herrikoiaz gozatzeko aukera zabala dago.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Nivel educativo: Grado

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Aldizkariaren sarrera

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Aldizkariaren sarrera

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS]Argudiatzeko orduan izen kohesiorako mekanismoak nola erabiltzen diren aztertzen du lan honek. Horretarako 12 eta 14 urteko ikasleek iritzia emateko idazten dituzten gutunak hartzen dira kontuan, bi alderdi hauei erreparatuz: aurrekaria aurkeztu eta mantentzeko erabiltzen diren adierazpide anaforikoen ezaugarriei, eta adinaren arabera adierazpide horien erabileran egon daitezkeen ezberdintasunei. Adibide batzuen bitartez ikusiko dugunaren arabera, 14 urteko ikasleek estrategia diskurtsibo hobeak erabiltzen dituzte gutunari izen kohesioa emateko, besteak beste testuaren gestio globala eta planifikazioa ere hobeak direlako.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

El V Seminario de "El aula como ámbito de investigación sobre la enseñanza y aprendizaje de la lengua" se celebró en la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), dando continuidad a los seminarios ya celebrados en la Universidad Autónoma de Barcelona, en la Universidad de Valencia, en la Universidad de Valladolid y en la Universidad de Braga (Portugal).

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Euskaraz: Gaur egun, munduan ingeles hizkuntzaren garrantzia dela eta, hainbat herrialdeen lehen hezkuntzan, bigarren edo atzerriko hizkuntza bezala, ikasten den ikasgaia da. Hala ere, herrialde guztietako biztanlerian ez da gaitasun berdina lortzen. Hizkuntza ikas estrategien erabilerak, xede-hizkuntzaren gaitasunak lortzeko erabakigarriak izan daitezkeela kontuan izanda, lan honen helburua, ingelesa ikasterakoan, testuinguru ezberdinak duten bi lurraldeen (Norvegia-Bodø eta Euskal Autonomia Erkidegoa) ikas-estrategien erabilera aztertzea izan da, lehen hezkuntzako bi taldeetan, metodo deskriptibo konparatiboa erabiliz. Emaitzek erakutsi zuten, norvegiar taldeko ikasleek euskal taldekoek baino maizago ikas-estrategiak erabiltzen zituztela. Honekin, testuingurua eta ikas estrategiak erabiltzearen arteko korrelazio posible bat iradoki daiteke.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Español-> En esta investigación bibliográfica hemos analizado el trabajo de las tres Comunidades Autónomas en el tema de las bibliotecas escolares y hemos conocido el programa principal para su fomento utilizado en cada una de ellas. Para ello, hemos partido de lo que la IFLA/UNESCO y el Estado Español en su legislación y diferentes normativas establecen acerca de las bibliotecas escolares. Además, se ha realizado una comparación entre los tres programas de bibliotecas escolares de las Comunidades Autónomas seleccionadas: Andalucía, Catalunya y País Vasco. Finalmente, hemos conocido mediante los trabajos de diversos autores, los objetivos que para el futuro deben cumplir las bibliotecas escolares.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

XX. mendearen amaierako “Teknologia berrien” agerpena da “Iraultza Digitala” deritzonaren jatorria. Hezkuntza sistema ez da honetatik kanpo egon, geletan erantsi dituelarik, landa eskoletan aipagarri suertatzen den modura. IKTek elementu berriak txertatu dituzte hezkuntzan, transformazio sakon bat eraginez, bai ikuspuntu teknologikotik, eta baita pedagogikotik ere. Nafarroako herri txiki ezberdinetako testuinguari erreferentzia eginez, landa eskoletan egiten den IKTen erabileran oinarritzen da ikerketa hau. Ikasleek teknologia berriak modu eraginkor eta esanguratsuan erabiltzen dituzte, auto-ikaskuntza bultzatuz; modu honetan, IKTak baliabide praktiko, erabilgarri eta baliogarriak bihurtzen dira irakaslearentzat. Horrela, IKTek eskola hauetako ikas-irakas prozesua errazten dutela eta, gainera, honen kalitatea hobetzen dutela egiaztatzen da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Aurkezten dugun Gradu Amaierako Lanean (GAL), ebaluaketa ekosistema berritzaile bat proposatzen dugu, irakasleek ebaluaketarekiko eta berrikuntzekiko duten beldurra albo batean uzteko, eta ebaluaketa tradizionala alboratu eta tresna esanguratsuago batzuen alde egin dezaten. Lan honek gainera, ikasle baten ekosistemako agente desberdinak erakarri nahi ditu, parte hartzean oinarritzen diren eskola komunitateak lortzeko. Horrez gain, teknologia berriak integratzen dituen diseinua da, non XXI. mendeko hezkuntzak eskatzen dituen baldintzak betetzen diren. Tresna desberdinen konbinazioz sortutako diseinu berritzaile honekin, errealitateak oraindik bizi dituen arazoei aurre egitea da helburu nagusia.