4 resultados para galdetegia
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
Lan honetan, gure artean gutxi ezagutzen diren “Jardueran Oinarritutako Komunitateek” (JOK) enpresa txiki eta ertainetan izan dezaketen eragina aztertzen da. Zehazki, ikergaia hauxe da: organizazio barruan komunikazioa eta ezagutzaren jarioa areagotzea helburu duen tresna hori Gipuzkoako bederatzi enpresa eta erakundetan nola txertatu den eta txertaketa horren ondorioak zeintzuk izan diren erakustea. Bereziki, puntu hauei begiratu zaie: JOKetan aritu diren pertsonen espektatiben asebetetze-mailari, lan taldeen emaitzei, lan taldeen jarduera ahalbideratzen duten faktoreei eta egon diren oztopoei. Jasotako ebidentzia enpirikoa (galdetegia, elkarrizketak) aztertu eta gero, esan daiteke orokorrean emaitzak nahiko positiboak izan direla, efekturik nabarmenenak arlo hauetan lortu direlarik: JOK-ak osatzen dituzten pertsonen parte hartzea areagotzea; Komunikazioa hobetzea (parte-hartzaileen artean eta horien eta zuzendaritzen artean); Pertsona arteko harremanak sendotzea; Ezagutza elkarri zabaltzea; Enpresarekiko asebetetasun handiagotzea. Aitzitik, aurkitu diren oztopo handienak hauexek izan dira: JOK-a behar bezala garatzeko denbora falta eta hasierako inplikazio falta (top-down ezarritako JOK-etan).
Resumo:
Baliabide hau oso erabilgarria izan daiteke Erdi Mailako Makroekonomia irakasgaia ikasten dutenentzat. Irakasgai hau Euskal Herriko Unibertsitatean indarrean dagoen Ekonomian Graduko bigarren kurtsoan ematen da. Baliabide honen edukia aukera anitzeko galderen zortzi kapituluz osatutako bilduma batean datza. Erabiltzaileak erantzun zuzena proposatu behar du, eta tresnak galdetegia zuzenduta itzultzen dio, bere aukerak zuzenak diren konprobatu ahal izanez. Baliabide honen ezaugarri nabarmenetariko bat hurrengoa da: tresna irakasgaia UPV/EHU-n ematen den hiru hizkuntzetan (gaztelania, euskara eta ingelesa) dago eskuragarri.
Resumo:
[EUS] Lan honen helburua egoera posturala eta bizkarreko minaren pertzepzioaren azterketa sakonagoa egitea da. Bizkarreko min zein desoreka posturalek gaur egun duten nagusitasuna ikusita, egoera azaleratu eta honen kausak zeintzuk diren ezagutu nahi dira. Honetarako UPV-EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikasleen (n=25) postura-aldaketak zein bizkarreko minaren magnitudea eta pertzepzioa nolakoak diren aztertuko ditugu. Egindako analisia longitudinala izan da. Ikasketetan sartu zirenean lehenengo neurketa egin zitzaien eta ikasketen azkeneko urtean azken neurketa. QPS-200 Shekel Posture Analyzer erremintari esker pisuaren banaketaren datu numerikoak lortu ditugu. Bizkarreko mina eta pertzepzioari dagozkienez, NASS osasun galdetegia erabili izan da. Posturaren neurketek erakutsi dutenez, bariazio handiena pertsonen artekoa da. Hetereogeneotasun handiena aurre-atze banaketak azaleratu duelarik, gehienbat lehenengo neurketan (2012: DS=9,33 begiak zabalik eta DS=9,99 begiak itxita; 2014: DS=7,37 begiak zabalik eta DS=7,94 begiak itxita). Aurkitu den efektu signifikatibo bakarra (p<0.05), bestalde, neurketa data da. Bizkarreko minaren pertzepzioak gora egin du urteak aurrera joan ahala (subjektuen %64 2012an; subjektuen %72 2014an) baina egunerokotasunean minak sortzen dituen zailtasunak behera egin du (%28 2012an; %20 2014an).
Resumo:
[EU]Lana hasi baino lehen argi neukan interneti buruzkoa egin nahi nuela, gainera blog desberdinetan idatzi izan dut 2008. urtetik eta ikasle autodidakta naiz betidanik, horrela nire esperientzia hori marketinera bideratzea nahi nuen hasiera batetik. Beraz, gaur egun internet duen garrantzia goraipatu dut lan osoan zehar, bai ikuspegi akademiko batetatik zein profesional batetatik. Hasiera batean, gaur egun erabiltzen diren ikasteko modu desberdinei buruz hitz egiten hasi nahiz, batez ere Bolonia Planaren ostean garatutakoak hala nola, ikasketa parte hartzailea, learning by doing, etab. Gero autodidakta izateari buruz idazten hasi nintzen, zer den, bere abantailak, desabantailak eta unibertsitateak autodidakta izateko dituen mugei buruz. Ondoren, marketinari buruz ikertzen hasi naiz, batez ere honek 2.0 munduarekin duen garrantzia erakusteko eta munduaren eboluzioarekin batera, marketina ikusteko beste modu bat garatu zelako. Eta marketinean gero eta garrantzi gehiago duten erremintak blogak direnez, hauei buruz idaztea pentsatu nuen, zer diren eta ikuspegi akademiko batetatik izango luketen garrantzia ikusiz. Amaitzeko, lanari ukitu pertsonal bat eman nahi izan nion. Horretarako, Sarrikoko ikasleen erantzuna jakitea oso garrantzitsua zela pentsatu nuen, eta horretarako 3 motatako inkestak garatu nituen, 1etik 10era puntuatzekoa, 1etik 7ra ordenatzekoa eta galdetegi ireki bat ikasleek zer uste zuten graduko konpetentziak era autonomo batean lantzeko marketineko blog baten eraketari buruz.