3 resultados para coralli, Mediterraneo, malacologia, biodiversità
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
Traducido por Iñaki Villoslada Fernández
Resumo:
Material plastikoen kontsumoak izugarri gora egin du azken mendean. Hori dela eta, material hauek erabiltzearen ondorioz sortutako hondakinak asko handitu dira. Europar Batasuneko herrialdeetan 250 milioi tona baino gehiago hiri - hondaki n solido ( RSU ) sortzen dira urtero, urteko %3ko hazkunt zarekin. K antitate honen %7a plastiko hondakinei dagokie, hots, 17.5 milioi tona. Itsasoko uretan ere aurki daitezke plastikoak, urtero sei milioi tona eta erdi botatzen baitira itsasora, mediterraneo itsasoa izanik munduko plastiko biltegirik handiena. Itsasoan 90 urteraino iraun dezake te eta urte hauetan zehar distantzia handiak egin ditzakete aldatu gabe. Horregatik esaten da plastikoak iraunkorrak direla. Egun, hondakin plastikoen portzentaia txiki bat bakarrik birziklatzen da eta bai biltegiratzea bai erreketa bidezko eliminazioak ingurumen arazoak dituzte . Gainera, plastiko gehienak degradaezi nak dira, urte luzez ingurugiro kalteak eraginez . Hori dela eta, material hauen balorizaziorako teknologia berrien sustapena beharrezkoa da, eskala handian eraginkorrak, ekonomikoki bideragarriak eta ingurugiroa errespetatuko dutenak. Hondakin plastikoetatik abiatuz hidrogenoa lortzeko prozesua interesgarria eta bideragarria da, hidrogenoaren kontsumoaren igoe ra kontuan hartuz. Gaur egun erregai fosilen prozesaketatik lortzen da hidrogenoa, CO 2 - a ren emisio handiak sortzen direlarik. Emisio hauen murrizketa beharrezkotzat hartu da. Hau guztiagatik, Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia plastikoen balorizazio a ikertzea da, konkretuki hiri - hondakin solidoetan aurkitzen diren plast ikoena . Pirolisi eta ur baporearen bidezko erreformatua erabili dira hidrogenoa lortzeko, azken hau balio handiko produktua izanik. Horretarako lehenengo etapa iturri ohantze konikoan, 500 ºC - tan, buruturiko pirolisia izan da eta bigarrenik ohantze fluidizatu batean ur baporearen bidezko erreformatua burutu da , 700 ºC - tan . Helburu nagusi hau betetzeko bestelako helburu zehatzak ezarri dira, hiri - hondakin solidoetan aurkitzen diren HDPE, PP, PS eta PET plastiko nahaste baten bideragarritasuna aztertu delarik aurrez aipatutako bi etapen bidez: Plastiko nahastearen pirolisian sorturiko konposatu hegazkorren erreformatua era jarraian burutzea. Zero denboran e rreakzio indizeak (konbertsioa et a etekinak) eta lortutako gasaren konposizioa determinatze a . Erreformatuan erabilitako katalizatzailearen desaktibatzeak erreakzioa ren konbertsio eta etekina n duen eragina aztertzea.
Resumo:
161 p.