1 resultado para balneology

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Balneoterapia ur mineromedizinalen erabileran oinarritzen den antzinako terapia da, historian zehar bilakaera gorabeheratsua izan duena. Balneoterapiaren erabilerak osasunarekin harremana duenez, baliteke erizaintza-zainketa holistikoetan lagungarria izatea. Helburua: Pertsona helduei zuzendutako erizaintza-zainketetan balneoterapiak duen erabilera aztertzea. Metodologia: Hurrengo datu-iturriak erabiliz burututako errebisio narratiboa da: Biblioteka Virtual de la Salud, Tripdatabase, Pubmed, Dialnet, Cuiden, Euskal Herriko Unibertsitateko Biblioteka, osasun-sistema publikoen web-orriak eta NNNConsult plataforma. Bilaketaren mugak identifikatu eta irizpideak zehaztu dira, helburura hurbiltzeko xedearekin. Emaitzak: Guztira 65 publikazio (datu-baseetan 58, bibliotekan 1 eta osasun-sistemetan 6) eta erizaintzako 8 ekintza aukeratu dira. Publikazioen artean, 10 errebisio sistematiko eta 6 Praktika Klinikorako gida bildu dira. Balneoterapiaren kontzeptuak aho-bidea, arnas-bidea edota bide topikoaren bidezko ur mineromedizinalen erabilerari egiten dio erreferentzia eta teknika ezberdinen bitartez, efektu fisiko, kimiko eta psikosozialak eragiten ditu. Asaldura ezberdinak dituzten pertsonengan efektu onuragarriak dituela ikusi da, batez ere asaldura erreumatiko eta kardiobaskular kronikoen kasuetan. Egun, Europako ekialdeko herrialdeetan balneoterapiak indar handia du, baina erizaintza-zainketekin duen lotura ahula da orokorrean. Eztabaida eta ondorioak: Balneoterapiaren inguruko ikerketa gehiago eta protokoloak behar dira, balneoterapia osasunaren mantentze edota berreskuratze prozesuan erabilgarria izan baitaiteke. Pazientearen osasunaren alde, erizaintza-zainketetan balneoterapia gehitzea faktore aberasgarria izango litzateke; horretarako, terapiaren inguruko ezagutzen hedapena beharrezkoa izanik. Ekarpen pertsonalak: Alde batetik, osasunaren promozioan eta prebentzioan balneoterapiaren erabilera aztergai interesgarria da; bestetik, erizaintza-zainketetan erabilgarria izan daiteke, kronikotasunarekin harremana duelako eta baliabideak eskuragarri daudelako gure inguruan. Horretarako, formakuntzan eta gida internazionaletan balneoterapia barneratzea lagungarria izango litzateke.