1 resultado para Shinran, 1173-1263

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Arion ater barea, ingurumeneko kutsaduraren organismo behale moduan erabiltzen da, horregatik, baldintza normaletan liseriketan zehar liseri-guruina nola aldatzen den aztertzea interesgarria izan daiteke; izan ere, liseriketa dela eta ematen diren aldaketak eragina izan dezakete animaliotan neurtzen den hainbat parametrotan. Liseri-guruina, azino deituriko unitate funtzionalez osatua dago eta liseriketaz eta liseriketarako beharrezkoak diren sustantzien jariapenaz arduratzen da. Liseri-epitelioan, hiru zelula mota bereizi dira: liseri-, eskrezio- eta kaltzio-zelulak. Hauen kopuruak, zein epitelioaren lodiera eta argiaren tamaina, liseriketa fasearen arabera aldatzen dira; aldaketa hauek, zelula mota bakoitzaren funtzioarekin erlazionatuak egonik. Honetaz gain, liseriketa aurrera doan heinean, mukopolisakaridoen garraioa dagoela ikusi da; ondorioz, liseri-traktuko, odol hodietako eta liseri-guruineko mukopolisakaridoen kopuruan desberdintasunak agertu dira.