2 resultados para Self-care, Health - Australia
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren erabilera azken bi hamarkadetan handiagotuz joan da. Gero eta pertsona gehiagok, medikuntza mota honetan oinarritzen diren metodoak eta produktuak erabiltzen dituzte beraien osasuna sustatzeko, mantentzeko edo gaixotasunak tratatzeko. Beraz, medikuntza honen erabilera handiagotuz joan dela esan daiteke. Hala ere, historikoki medikuntza konbentzionala oinarritzat izan duten herrialdeetan, osasun sistematik kanpo egon ohi da bere eraginkortasuna, segurtasuna eta metodologiaren oinarriak kolokan jarri direlako. Lan honen bidez, Medikuntza Osagarri eta Alternatiboak gure osasun sistemarentzat baliabide bat ea izan daitekeen aztertu nahi da. Horretarako, Medikuntza Osagarri eta Alternatiboen bilaketa bibliografiko bat burutu egin da, gaur egungo osasun zerbitzuetan izan dezakeen eraginkortasun maila zein den ikusteko. Osasun erakunde internazional eta nazional ezberdinak ere kontsultatu dira eta datu base ezberdinetan bilaketa egin da. Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren hainbat teknika eta produktuentzat eraginkortasuna aurkitu egin da. Hala ere, ikerketen metodologiaren hobekuntza, ikerketa berriak burutzeko eremu berriak eta, batez ere, medikuntza honek, ebidentzia zientifikoan oinarritutako metodoetan barneratzearen beharra azalean geratuko da. Guzti honetarako funtsezkoa izanik, osasun goi mailako instituzioen parte hartzea, beharrezko neurri legal eta baliabide ekonomikoak ezartzeko Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren inguruan.
Resumo:
Zeinu Hizkuntza (ZH) da Gor kulturaren bereizgarri nagusiena, baita mundu entzulearekin komunikatzeko traba handiena suposatzen duena. Gorrek hainbat arazo aurkitzen dituzte Osasun Sisteman entzuleekin komunikatzeko, nahiz eta zerbitzu publikoek komunikazio erraztasunak ahalbidetu behar dizkietela araututa egon. Helburua: Gorren ezaugarri kulturalak ezagutu, Osasun Sisteman dituzten zailtasunak identifikatu eta erizainek Gorren beharrei erantzuteko estrategia eraginkorrak zehaztu. Metodologia: Errebisio bibliografiko honetan, PIO estruktura erabili da. Barneratze eta baztertze irizpideak finkatuta, Biblioteca Virtual de la Salud, PubMed eta Scopus-en burutu da bilaketa, 2005-2010 urte tarteko artikuluak aztertuz. Emaitzak: Gortasuna ikuspuntu medikotik bereizten du Gor kulturak, izan ere, beraien ezaugarri naturaltzat dute. Gorrek komunitate bat eratzen dute, beraien artean elkar identifikatu eta kulturaren garapenean laguntzen dutelarik. Hizkuntza ezberdina darabiltenez, Osasun Sisteman zailtasunak aurkitzen dituzte, honek ezaguera ezera eta gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagora eramanez. Arrazoietako bat, profesionalek kultura hau ezezagun izatea da, heziketa gabeziagatik, batik bat. Gainera, ez dute pazientziarik, honek Gorretan konfiantza eza eta beldurra eraginez. Horrenbestez, funtsezkoa da erizainak Gor kulturaren inguruan heztea, pertsona hauekin eraginkorki komunikatzeko nahiz arreta kalitatea ahalik eta hoberena izateko. Halaber, ezinbestekoa da Gorrentzako informazioa egokitzea. Ondorioak: Osasun Sisteman komunikazio zailtasunak dituzte Gorrek eta ondorioz, osasun gaietan ezaguera baxuagoa dute, gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagoarekin bat. Horregatik, sentikorra den informazioa ahalbidetu behar zaio biztanleria honi. Halaber, profesionalek Gor kulturaren inguruko heziketa jaso behar dute, baita komunikazio eraginkorrerako erraztasunak ahalbidetu ere.