3 resultados para Quevedo
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoa (S.I.I.T.) karrerako amaierako proiektu honetan “ELEKTROKADIOGRAFO BATEN DISEINU ETA ERAIKUNTZA” aztertzen da. Sarrera gisa proiektuaren nondik-norakoak eta honen helburuak azalduko dira. Bigarren atalean elektrokardiograma (EKG), bere historia eta berarekin zuzenki lotuta dagoen elektrokardiografoa aztertzen dira. Bihotzaren aktibitate elektrikoak, EKG-rekin duen erlazioa azaltzen da eta azken honen atal desberdinak nola interpretatzen diren bihotzeko hainbat gaixotasunen diagnosia egiteko. Hirugarren atalean elektrokardiografoaren diseinu eta inplementazioa garatuko da lau azpiataletan banatuta. Lehenbizikoa, seinale bioelektrikoa eskuratzeko beharrezkoa den zirkuitu analogikoari dagokio. Bigarrena, seinalea mikrokontrolagailu baten bidez digitalizatu eta konputagailura USB bidez transmititzeko beharrezko zirkuitu digitala eta bere firmwareari. Hirugarrena, mikrokontrolagailutik datuak lortzeko Windows eta Linuxerako softwareari eta azkenik web aplikazio bati, gordetako datuak tratatu eta internet bidez aztertu ahal izateko. Ondorioetan lortutako emaitzak aztertuko dira eta elektrokardiografoaren diseinu eta inplementazioa hobetzeko proposamenak egingo dira. Bibliografian proiektua egiteko erabili diren web orrialde eta softwarera estekak zerrendatzen dira. Proiektuan lagundu didaten pertsona guztiei eskerrik beroenak, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen hau aurrera eramatea. Azkenik eranskinetan CD bat atxikitzen da non garatu diren aplikazio guztiak, beraien iturburu kodea eta lortutako emaitzen datu fitxategiak dauden.
Resumo:
[EU]Honako dokumentua ekoizpen prozesu baten plangintza eta ekoizpen errealaren arteko desbideratzeek, baita biltegiratze sistemek, dakarten kostu inplizituen identifikazioan datza. Behin identifikaturik daudela, hauen azterketa sakonagoa egiteko. Ezarritako xedea lortzeko, plangintza dokumentuetatik abiatu eta ekoizpen bolumenekin parekatuko dira. Era honetan, desbideratzeak nabarmendu, adierazle bidez kausa ezberdinetan sailkatu eta ekoizpen zein biltegiratze kostu eratorriak ondorioztatuko dira. Aurretik aipatu den kostua enpresarentzat ez onartutako gastu tazitoa denez, berau konpontzeko hobetze proposamenak ere proposatuko dira; azterketa osatu ondoren.
Resumo:
Con la elaboración de este Plan de Marketing se busca plantear una serie de objetivos, que conjuntamente impulsen a la pyme española Gaspar Agustín, S.L. (en adelante, “Gaspar Agustín”) y conseguir a largo plazo un aumento de las ventas de la misma, así como una mejora de su posición competitiva. Además, se analizará la situación actual en la que se encuentra la empresa, sus posibilidades de crecimiento y, de acuerdo a las mismas, se recomendarán a la entidad una serie de acciones que Gaspar Agustín pueda llevar a cabo con el fin de lograr sus objetivos de crecimiento y desarrollo. El Plan de Marketing abarcará un periodo de dos años, ya que es el tiempo en el que deben lograrse los objetivos planteados. Para su correcta puesta en marcha y funcionamiento, se requiere de un sistema de control que verifique el cumplimiento de los mismos. Sin embargo, en el caso de que los objetivos no hayan sido cumplidos en el periodo previsto, el Plan de Marketing se podrá prorrogar hasta alcanzar los objetivos propuestos, pudiendo ser necesario, en su caso, la revisión de los mismos.