8 resultados para Pedagogia ativa
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
[eus] Ikerketa honek Walt Disney konpainiak ekoiztutako hainbat filmetan agertzen den edukia eta pertsonaiak analizatzen ditu. Pelikulak balorez eta aspektu ideologikoez beteta daude eta gizarte-ikaskuntzaren teoriaren arabera, izugarrizko eragina daukate haurren jarduteko moduan. Ideia horiek oso lotuta daude emakumezkoak gizartean hartzen duen irudiarekin, gizartean dagoen familiaren esanahiarekin eta gure gizarteko sistema politiko eta ekonomikoarekin. Beraz, animaziozko filmen aurrean umeen kritikotasuna garatzeko Lehen Hezkuntzako gelarako baliabide metodologikoa proposatzen da, umeek pantaila handian ikusten dutenaz hausnar dezaten.
Resumo:
[eus] Lan honen helburua, Bizkaiko Ikastola batek, bi urte aurrerago jarritako metodologia berritzaile baten diagnostiko partziala burutzea izan da. Metodologiak ezarritako printzipio guztietatik, “Ikastola, familiarekin eta komunitatearekin komunikazioan” printzipioa hartu da. Diagnostikoa burutzeko, elkarrizketa erdi estrukturatuaren bidez informazioa bildu da, eta ondoren, kategoria sistema baten bitartez emaitzak atera. Emaitza hauetatik, ikastolako kideen eta gurasoen esperientziak alderatu dira beharrizanak identifikatuz. Parte hartzaileen artean orokorrean bat etorri badira ere, adina, hizkuntza eta denbora ezak eragina dutela ondorioztatu da komunikazio eta parte hartze egoki bat mantentzerako orduan. Azkenik, beharrizanak esku artean izanda, esku hartze baten diseinua proposatu da behar hauei erantzuteko asmoz.
Resumo:
240 p.
Resumo:
LABURPENA: Aurrerapen zientifikoek aurrera egin ahala, lehen haurtzarorako begirada eraldatu egin da, bereziki garapen motorraren alorrean. Haurtxoa izaki pasibo bezala ikusten zuten ikuskerek, subjektuaren konpetentzia goiztiarren aurrean begiruneko jarrerak gartu dituzte. Lan honetan kalitatezko hezkuntza eredu instituzionalizatua garatu zuen Emmi Pikler-en ekarpenak aztertuko ditugu. Eredu honek printzipio pedagogiko zehatz batzuen arabera jaioberria eta haurtxo txikia ikusteko beste era bat eta hezitzaile bezala zaintzen dugun ume bakoitzarekiko betetzen dugun rolaren eraldaketa proposatzen du. Honek hezitzailearen jardunbide tradizionala birplanteatzera bultzatzen gaitu, haurrenganako maitasuna eta begirunea oinarritzat duen hezkuntza sistema bat eraiki ahal izateko.
Resumo:
Lanak planteatzen duen galdera, hezitzaileek bere eginbeharraren inguruan hausnartzera bideratuta dago. Egungo sistema kapitalistaren barruan hezkuntzak duen erabilera desestali nahian, bizi dugun egoera aztertu egin da eta erabiltzen diren kontrol mekanismoak. Egoera honen aurrean, behar den hezkuntza erantzuna zabaldu nahi da, Paulo Freireren pedagogia eragilearen (problematizatzailearen) ildoan. Horretarako, aspektu teoriko nagusiak zehaztu dira eta ikuspegi kritikoa praktikan jartzeko esperientziak aurkeztu. Gure pedagogia erresistentziaren pedagogia izan behar du, egun kapitalismoak isiltasunera eta deshumanizaziora bultzatzen dituen pertsona horiek hitza berreskura dezaten. Lan hau beraz, ekarpen didaktikoa da hezitzailearen eginbehar konplexu eta arduratsuan laguntzeko, bere erantzukizun soziala gain har dezan.
Resumo:
Laburpena: Emmi-Pikler eta Pikler-Lóczy Institutuaren hezkuntza eredu arrakastatsua oinarritzat harturik, 2 urteko haurren jarduera autonomoaren bilakaera behatu da. Jarduera autonomoari lekua eskaintzen ez zitzaion ekintza batean lekua utziz, hezitzaileok esku hartze zuzena txikituz eta haurrei lekua eginez. Jantokira joateko atontze unean brusa jantzi, botoiak lotu eta adurretakoa janzteko izan duten gaitasuna behatu da. Azterturiko arlo guztietan haurrek izandako bilakaera positiboa eta sortu den lankidetza giroa ikusirik jarduera autonomoak fruituak eman dituela esan dezakegu. Hezitzaile eta helduon esku dago haurrak jarduera autonomora bidean lagundu eta berau garatzeko baldintza egokiak sortzea, lorpenak aitortzea, etengabeko feedback positiboan. Haurrek ezarritako helburu eta erritmo desberdinak onartuz.
Resumo:
[EUS] Ikerketa lan honen helburua urte biko gela batean ematen diren egoera gatazkatsuak eta horietan burutzen diren esku-hartze mota desberdinak aztertzea izan da. Horretarako, bi alditan banandu da ikerketa honen zeregina: fase esploratzailean eta fase zientifikoan, hain zuzen. Lehenengoan, gaiari buruzko hausnarketa teoriko sakon bat gauzatzearekin batera, ikerketaren behaketa esparruak zehaztu dira, hala nola, zer, noiz, non eta nola behatuko den. Orduan, goizeko une gatazkatsuenak behatzea erabaki da; saio kolektiboa, txokoak eta batzeko unea, hain zuzen. Ondoren, fase zientifikoan, hiru esparru horietan behatutako datu guztiak bildu eta hainbat taula eta grafiko eratu dira. Lortutako emaitzen arabera, argi gelditu delarik eskolan biolentzia erabiltzea nahiko ohikoa dela; autoritarismoa, diziplina inposaketa eta boterearen erabilera bortitza. Hori dela eta, batetik garatutako lan enpirikoan eta bestetik Pikler-Lóczy eskolatze goiztiarraren hezkuntza-eredu arrakastatsuan oinarritutako hausnarketa egin da, gatazka egoeretan erabili daitezkeen baliabide nahiz esku-hartze mota kalitatezko eta egokiagoak eskaintzeko asmotan.
Resumo:
[EUS] Gizarteak jasandako aldaketak direla eta, eskolatze goiztiarrak nabarmen egin du gora azken urteotan. Haurrak bere biziko lehen hilabeteetan gurasoengandik aldendu eta haur eskolara joan beharra dauka. Hala ere, lehen haurtzaroko edo 0-3 urte bitarteko haurren premiak ez dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko haurren beharrizanen berdinak eta, ondorioz, gure hezkuntza sistema egoera berri horretara egokitzen jarraitu beharra daukagu. Lan honetan haurra behatu eta tratatzeko eredu ezberdin bat aurkeztuko da, Emmi Pikler pediatrak sortutakoa eta Lóczy-n aurrera eramaten dena. Horretarako, Pikler-Lóczy pedagogia horretako atal batean, hots, eguneroko zaintzetan murgildu eta horiek sakon aztertzeari ekingo diogu. Eredu hori gure eremuko haur eskolakoetatik aldendu arren, gure jardunbidea birplanteatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.