1 resultado para Labor and globalization.

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

80.00% 80.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Gaur egunean bizi dugun krisi ekonomiko, produkzio ereduen transformazio eta globalizazioko testuinguruan, ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) ezinbesteko faktoreak bilakatu dira herrialdeen hazkunde eta enpresen lidergo zein biziraupenerako. Berritasunaren bilatze horretan, egungo merkatuan enpresek etengabe egin beharreko egokitzapen teknologikoak direla eta, berrikuntza teknologikoak, hau da, produktuan edo prozesuan berritzeak, berebiziko garrantzia du. Gainera, oro har, lehiakortasunik ez galtzeko informazio estrategikoaren jabe izatea enpresentzat funtsezkoa bada ere, berrikuntza jarduerak aurrera eramateko oraindik ere gailentasun handiagoa dauka. Informazio estrategikoa iturri ezberdinetatik jaso daiteke eta horietako bakoitzari ematen zaion garrantzia ezberdina da. Lan honen helburua erlazio hori aztertzearena izanik, ondoriozta dezakegu, alde batetik, produktuan zein prozesuan berritzen duten enpresek, berrikuntza teknologikoak aurrera eramateko garaian, enpresa barnetik jasotako informazioari ematen diotela garrantzi gehien. Eta bestaldetik, instituzio publikoetatik, hau da, unibertsitate edo goi-ikasketetako zentroetatik, ikerketako erakunde publikoetatik edota zentro teknologikoetatik jasotako informazioari garrantzi gutxi ematen zaiola.