3 resultados para Foam-mat

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburua: Ikerketa honen helburu nagusia kadete eta jubenil futbolarien arteko ezberdintasunak analizatzea izan zen azelerazio, norabide aldaketa, jauzi bertikal eta jauzi horizontal gaitasunetan. Metodoak: Lagina Romo Futbol Club-aren 34 futbol jokalarik osatu zuten, denak gizonezkoak (16,03 ± 1,22 urte, 1,73 ± 0,07 m, 66,86 ± 7,65 kg, 22,21 ± 1,91 kg.m-2). Lagina bi taldetan banatu egin zen, lehiatzen zuten kategoria kontutan hartuta. 1.taldeak (KAD) Kadeteen Euskal Ligan jokatzen zuen (15,12 ± 0,70 urte, 1,71 ± 0,07 m, 63,06 ± 6,66 kg, 21,48 ± 1,56 kg.m-2), 2.taldeak (JUB) Jubenilen Nazional Ligan egiten zuen bitartean (16,94 ± 0,90 urte, 1,76 ± 0,07 m, 70,65 ± 6,77 kg, 22,93 ± 2,00 kg.m-2). Testak bi egun ezberdinetan burutu egin ziren eta jokalariek ez zuten intentsitate altuko jarduerarik egin frogen aurreko bi egunetan. 1.egunean, asteartea, jokalari guztien datu antropometrikoak hartu ziren eta azelerazio gaitasuna, norabide aldaketa gaitasuna (CODA) eta jauzi horizontala (HJ) neurtzeko testak burutu ziren. 2.egunean, osteguna, salto bertikalari (VJ) dagozkion frogak eraman ziren aurrera. Emaitzak: Azelerazio gaitasunean ezberdintasun esanguratsuak eskuratu ziren kadeteen eta jubenilen artean. Hala ere, MAT testan lortutako emaitzak antzekoak izan ziren bi taldeetan. Ezberdintasun esanguratsuak eskuratu ziren elastizitate indizean (IE) eta efektuaren tamaina altua edo moderatua izan zen VCMJ eta CMJAS frogetan. Ezberdintasun esanguratsuak aurkitu ziren bai HCMJ jauzian zein H3BT jauzian jokalari kadete eta jubenilen artean. Konklusioa: Ikerketa honetan kategorien arteko ezberdintasunak aurkitu ziren (kadete eta jubenil) azelerazio gaitasunean, baina ez norabide aldaketa gaitasunean. Jauzi gaitasunari dagokionez, jokalari jubenilek jauzi horizontal gaitasun handiagoa eskuratu zuten. Hala ere, ezberdintasun hauek ez ziren ikusi jauzi bertikal mota guztietan. Kontra mugimendurik gabeko jauzi bertikal testan (VSJ), emaitzak antzekoak izan ziren adin ezberdinetako jokalarien artean. Emaitza hauei erreparatuz, interesgarria izan daiteke azelerazio (5 eta 15 m), luzatze-laburtze ziklodun jauzi bertikal (VCMJ eta VCMJAS) eta jauzi horizontal (HCMJ eta H3BT) testak erabiltzea errendimendua analizatzeko futbolari gazteetan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Industria mailan, jaki eta elikagaien prozesamenduaz arduratzen den sektorea garrantzi handia hartzen ari da azken aldian. Batez ere, probiotikoak dituzten elikagaiak dira garrantzia hartzen ari direnak, hauek, onura asko ematen baitizkie hartzen dituen os talariari. Horrela, industriak prozesamendu a azkar ra , merkea eta kalitatekoa izatea bilatzen du. Lan honetan, helburu hauek lort zeko, mikrouhinen teknologia proposatu da; prozesamendu denborak laburtzeko eta produktuaren kalitate ona bermatzeko asmoz. Mat eriala termosentsiblea denez, lehorketa tenperaturekiko izan ditzake en arazoak saihesteko, kapsulen barruan sartzea erabaki da; horrela, biltegiratze orduan eta prozesamendu orduan produktuaren kalitatea mantentzeko. Aurreko guztia kontsideratuta, Sacchar omyces cerevisiae legamiaren mikrouhinen bidezko lehorketa burutzera abiatu da. Prozesuaren zinetika, balorazio energetikoa, deshidratazioaren kalitatea eta mikroorganismoen bideragarritasuna izan dira aztertu diren faktoreak. Esperimentuak burutu ondoren lehorketa prozesurako estrategia optimoa aukeratu da, prozesu guztian operazio aldagaiak k ontrolatuz , produktuaren lehorketa maila eta masa galera azter tuz eta tenperaturen jarraipena eginez.