1 resultado para Bateria de Artilharia de Campanha

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Eskuartean irakurgai duzu hainbat hilabetetan zehar garatutako proiektua deskribatzen duen memoria. Bateria baten egoera kontrolatzen duen txartel komertzial batentzako driverra eta interfaze grafikoa diseinatzea eta garatzean datza proiektua. Azken finean, programatu beharrekoa serie portutik abiatuta txartel batekin komunikatzeko aplikazioa izan da, eta jasotako datuak interfaze grafiko baten bitartez bistaragarriak bihurtzea. Esan daiteke proiektua bi fase nagusitan antolatu dela. Lehenengoa, USB1 portutik nahi dugun informazioa jaso eta bidaltzeko aukeran oinarritu da. Lehen fase honetan jasotako informazio hexadezimala prozesatzeaz gain, dagozkion balioak erakustea izango da helburua. Bigarren fasea, aurretik jasotako balioak bistaratuko dituen interfaze grafikoari dagokiona da; eta interfaze horrek izango dituen botoiak, informazioa noiz jaso nahi den adierazi ahal izateko.