801 resultados para Jarduera fisikoa bularreko minbizia izan ostean


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburu nagusia, legediak komunikazioen interbentzioen inguruan izan duen bilakaera aztertzea izango da, batez ere eman den azken aldaketaren ikuspuntutik (hau da, 13/2015 LO), eta horrekin batera, hausnarketa egitea, puntu bateraino behintzat (kontutan izanda erreforma honen berritasuna eta ondorioz, oraingoz izan duen eragin txikia praktikan). Gizakiontzat, elkarren artean komunikatzeak beti izan du oinarrizkoenen diren beharren artean postu garrantzitsu bat. Komunikazio zantzu sinpleenak praktikan jarriak izan zirenetik, beti izan da gure helburua, elkarren arteko komunikazio metodoa erraztea eta azkarragoa egitea, nahiz eta distantzia fisikoak izugarriak izan. Horrela izan da hain zuzen, jatorrizko komunikazio metodo errazenetik, gaur egungo baliabide elektroniko garatuenetaraino.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

2012ko otsailean onartutako Lan Erreformak, 3/2012 Errege Dekretu bidez sortua eta urte bereko uztailean berretsia 3/2012 Legearekin, helburu nagusi bezala, lege beraren arrazoien azalpenak dion bezala, lan-harremanetan gestio efikaz bat izan dadin lagunduko duen esparru argi bat ezartzea izan du, eta lanpostuak sortzeko erraztasunak jarri, beti ere, enpleguaren egonkortasuna bermatuz. Erreforma, indarrean sartu zenetik, kritika ugari jaso izan ditu, garai zail batean sartu zen arren, neurri aproposenak ez zirela pentsatzen zuten jende ugari azaldu zen. Nahiko adierazgarria da, prentsan ikusi dezakegun moduan, ia partidu politiko guztiek aldatu nahi dutela lan erreforma hau, krisia gainditzeko erabat desegokitzat joz. Beraz, nahiko gai gatazkatsu baten barrena sartuko gara, zeinak alde guztietako iritziak dituen, ahalik eta objektiboen izaten saiatuko garelarik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

123 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

2015eko ekainaren 25ean, Konstituzio Auzitegiak (KA aurrerantzean) farmazeutiko baten kontzientzia-eragozpenari buruzko lehenengo epaia eman zuen. Epai gatazkatsua izan zen. Izan ere, jurisprudentzia konstituzionalak ez zuen farmazeutikoaren kontzientzia-eragozpena aztertu lehenago. Bestetik, batzuen ustez, KAri aukera ematen zion kontzientzia-eragozpenari buruz zenbait argibide emateko. Hala ere, epai honen garrantzia ez zetorren bi arrazoi horiengatik bakarrik, egon ziren desadostasunengatik baizik. Izan ere, hori adierazten dute epaiari egindako hiru boto partikularrek.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Tesi hau Solarus AB enpresaren konzentratzailedun eguzki kolektore fotovoltaiko termikoei (C-PVT) buruz doa eta bi helburu nagusi ditu. Lehena Solarus-eko oraingo diseinuaren alderaketak diseinatzea da, MaReCo (Maximum Reflector Collector) diseinuaren eta parabola puruaren alderaketa batzuekin batera. Diseinu hauetan eguzki zelulen ebaketa berriak daude barruan eta 4 busbar-eko eguzki zeluletan oinarritua dago. Honi esker analisi sakon bat egin ahalko da hargailu eta estruktura diseinuak konparatuz. Bigarren helburua Solarus AB-k Gävleko unibertsitatean (HiG) kokaturik dituen kolektoreen errendimendu elektriko eta termikoa aztertzean datza. Datuak simulazio eta software espezifikoen bidez lortu dira eta ondoren Microsoft Excel®-en aztertu. Bi proiektu txikiagoak egin dira ere enpresan, bata eguzki kolektore fotovoltaiko termikoen merkatuaren ikerketan datza eta bestea eguzki kolektoreen produkzio prozesuaren gida batean. Hargailuen eta estrukturaren diseinu berriak preparatuta utzi dira prototipoen hurreneko eraikuntzarako eta proiektuarekin jarraitzeko etorkizuneko lan bat planeatu da. Unibertsitateko instalakuntzaren analisiari dagokionez, errendimendu elektriko eta termikoa estimatuena baino nabarmenki txikiagoak izan dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]"Arku fazial birtualaren balidazioa eta optimizazioa". Odontologian eta, oro har, medikuntzan, prozesu birtualek geroz eta indar handiagoa hartzen dabiltza, bai espezialista baita pazienteei erraztasuna emateko asmoz. Ildo horretatik jarraituz, protesien eta hortz-errestaurazioen kasuan, ikerketa sakonak burutu dira, prozesuaren ahalik eta zatirik handiena digitalizatzeko. Digitalizazio prozesu honetan CAD/CAM sistemaren aurrerapenek ere zeresan handia izan dute; izan ere, protesi eta errestaurazioen prozesu tradizionala ordezkatzea ahalbidetu du. Prozesu digitalek hainbat onura suposatu arren, zein fidagarriak diren konprobatzea ezinbestekoa da, prozesuarentzat metodologiarik egokiena aukeratu ahal izateko. Horretan zentratzen da hain zuzen proiektu hau. Protesien diseinu birtuala egin ahal izateko, beharrezkoa da horzduren kokapen birtuala lortzea, artikulagailu birtualean kokatu ahal izateko. Horretarako arku fazial birtuala erabiliko da, baina oraindik ez da metodologiarik egokiena zein den konprobatu. Beraz, proiektu honen helburua arku fazial birtual egokiena zein den zehaztea da, horretarako metodologia ezberdinak konparatuko direlarik bai modelo ez-erreala erabiliz (in vitro) baita paziente errealekin (in vivo). Horrela, prozesu ezberdinen zehaztasuna zein den konprobatu ahal izango da, bakoitzaren egiazkotasuna eta doitasuna aztertuz. Emaitzetan oinarrituz, arku fazial birtual gisa metodologiarik egokiena zein den ondorioztatu ahal izango da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gradu Amaierako Lan honetan esparru hauek uztartu dira: bertsolaritza, hedabideak eta Genero Ikasketak. Hiru esparru horien bidegurutzean, 2016ko Bertso Egunaren genero-irakurketa bat egitea du helburu ikerlanak. Genero-azterketa egiteko, bertso-emanaldiaren hiru alderdi nagusi aztertu dira: batetik, antolakuntzak hartutako erabakiak aztertu dira; bestetik, bertsolarien bertso-jardunaren inguruko gogoeta egin da; eta azkenik, EITBk eginiko ikus-entzunezko ekoizpena izan da hizpide. Alderdi horien analisia egiteko lau urrats nagusi egin dira: lehenik, Bertso Egunaren inguruko dokumentazio-lana osatu da; bigarrenik, bertso-egoeren, bertso-jardunaren, eta ikus-entzunezkoaren deskripzioa egin da; hirugarrenik, deskripzioan xehaturiko ezaugarrien interpretazioa egin da, atalez atal; eta laugarrenik, atal guztien ezaugarriak kontuan harturik, ondorio orokor zenbait garatu dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Krisi garaian gaude eta ordezkatze-sistemei higadura zantzu nabariak azaleratu zaizkie. Beraz, erakundeen rola birdefinitzeko erronkaren aurrean gaude eta horretan gobernu irekiaren estrategia baliagarria izan daiteke. Testuinguru horren baitan, ikerketa honek gobernu irekiaren nondik norakoak ezagutu eta Euskadiren kasu konkretuko egoera analizatu nahi du, batez ere, parte-hartzearen dimentsioa jorratuz.