117 resultados para Bai f, Lazare de, 1496?-1547.


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Kaluza-Klein teorien planteamendu orokorra aurkezten da, bai ezaugarri onak zein arazoak aipatuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duracin (en horas): Ms de 50 horas Destinatario: Estudiante y Docente

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Egurra, sua; zura, mahaia; larrua, abarka; artila, galtzerdia; burnia, ardatza; altzairua, iltzea; buztina, teila; porlana, pareta; galipota, kaminoa Materialak, tresnak. Zenbat aldiz aipatuak Euskal Herriko eguneroko berbeta, hizketa eta solasaldi arruntetan! Harria, herria, zioen Aresti poetak ere. Teknologiaren alorrari dagokionean, materialen gaia gehienbat metalurgiarekin lotu izan zen mundu osoan eta batik bat gure herrian. XX. mendearen hasieran garapen industrialak egundoko bultzada izan zuen, bereziki automobilgintzaren eta hegazkingintzaren hedapenarekin. Halaber, elektrizitatea arras zabaldu zelarik, etxetresnen kontzeptua bera ere aldatu egin zen. Horrela, tresna eta baliabide berriek gizartearen ohituren eta izaera beraren aldaketa sakonak erakarri zituzten. Baina, hori guztia material berriak sortu eta garatzeari zor zitzaion: polimeroak, metal eta zeramika berriak, estaldura sintetikoak, etab. ezinbestekoak bilakatu ziren. Orduan ikusi zen materialek arlo berezi bat merezi zutela zientziaren eremuan. Eta horrela, premiak eraginda, Fisika eta Kimika oinarrizko zientzietatik abiatua eta ingeniaritzaren gorpuzkera sendoaz hornituta, Materialen Zientzia sortu zen. Materialen Zientzia eta Teknologia euskaraz, beranduago etorriko zen. Askoz lehenagokoak dira Pisia eta Kimia, 1935 inguran Jauregi apaiz karmeldar aitzindariak idatzitako liburuak. Eta gero, iluntasunean bidexka ia ezinezkoak jorratuz, Elhuyar Taldea 1972an, Udako Euskal Unibertsitatea 1973an eta UZEI 1977an sortu ziren; euskara irakaskuntzara, unibertsitatera eta zientziara jalgi zedin. Hurrengo urtetan emaitzak gauzatzen hasiak ziren, bai eta Materialen Zientzia eta Teknologiaren arlo berrian ere. Izan ere, mugarria da, besteen artean, Nafarroako Unibertsitateko Donostiako Goi Mailako Injineru Eskolan 1979an Jon Nazabalek aurkeztu zuen Zenbait mekanizapen errazeko altzairuren berotako erresistentzia mekanikoa eta duktibilitatea doktoretzatesia. 1991ko uztailean, Udako Euskal Unibertsitateak Materialen ezagutza teknika ezberdinen bitartez topaketa antolatu zuen Iruean, bertan 30en bat zientzialari euskaldun bildu ginelarik. Gaur egun, Euskal Herrian baditugu hainbat ingeniari, fisikari, kimikari eta biologo euskaldun, Materialen Zientzia eta Teknologia garatzen ari direnak, bai unibertsitate, bai zentro teknologiko eta enpresetan. Pertsona horien interesak, ikuspegiak eta lorpenak euskaraz azaltzeko antolatu zen 2012an Arrasaten Materialen Zientzia eta Teknologia I kongresua, ehunen bat pertsona bilduz. Orain dela bi urte hartutako konpromisoari helduz, eta harian haritik jarraituz, aurten Materialen Zientzia eta Teknologia II kongresua UPV/EHUko Polymat institutuak antolatu du. Aldez aurretik, mila esker dagoeneko parte hartzeko izena eman duten guztiei eta gure esker onenak erakunde laguntzaileei: Euskal Herriko Unibertsitatea, Kutxa, CicNanogune eta Elhuyar. Zientziak eta euskarak elkartzen gaituzte. Eta bietan badago elkartze gune bat: kinka larrian daudela beti. Ez baitago zientziarik zientzialariaren zalantzarik gabe, ez eta euskara euskaldun bakoitzaren nahi pertsonalik barik. Antxon Santamaria, Batzorde Antolatzailearen izenean

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Komunikabide elektronikoak, multimedia eta elkarreragileak, errealitate bihurtu dira duela zenbait urte. 1993-1994tik orain arte milaka komunikabide,aldizkari, irrati edo telebisten bertsio birtual asko eta, era berean,zibergunerako berariaz pentsatutako informazio-bide berriak Internet sarean atzitu ahal dira. Bizitza laburra badu ere, kazetaritza elektronikoak komunikabide berriez hitz egitea ahalbidetzen duten joera batzuk agertu ditu dagoeneko. Modulu honen bitartez komunikabide elektronikok garatzen ari diren ezaugarrien eta kazetaritza elektronikoari aplikatu ahal zaizkion eta aplikatzen zaizkion ikerketa-eremu akademikoen berri jakinarazi nahi da soil-soilik; horrez gainera, erreferentzia bibliografiko batzuk (bai fisikoak, liburu eta artikulu inprimatuak, bai birtualak, helbide elektronikoak, informazioa aurkitzeko) emango dira, gaia interesatzen zaienei laguntzeko asmoarekin. Azken batean, ziberguneko kazetaritzaren barrura sartzeko balio digun aferaren egoera hutsaz ari gara.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Txikiegia, agian. Euskarazko Kazetaritzaren mundua oraindik ere txikiegia izan daiteke, bai behintzat inguruan dituen erdarazko kazetaritzekin alderatuz gero: ur tanta apala ozeanoaren erdian, kimu txiker laoa basoaren handitasunean. Handiak zeharka begiratu izan dio beti txikiari, eta txikiak, inbidiaz, handiari. Txikitasunetik datozkio arazo gehien Euskarazko Kazetaritzari. Hala ere, bere txikitasunean handia da, eta maitagarria. Unibertso zabala biltzeko gai izan da, itsasoak eskaintzen duen kolore-aniztasunaren pareko, basoak opa digun joritasunaren kideko. Itsasoan eta basoan, ordea, den-dena ez da eder eta kolore bizi. Batean zein bestean, alde ilun eta ezezagun ugari daude, baita mehatxu franko ere. Esku artean duzun liburua dibertsitate horren isla da, lagun. Horixe du helburu, behintzat. Alde horretatik, oso pozgarria da ondorengo orrialdeetan bildu diren adituen ekarpenen maila zein jasoa den egiaztatzea. Euskarazko Kazetaritzaren inguruan ez da inoiz horrenbeste gogoetarik egin, ezta ere horrenbeste iritzi eta azterketarik bildu testu bakar batean. Mundu hau dezente aldatu dela azken hamarkadetan. Duela hogeita hamar bat urte, esaterako, Euskal Herrian oso gutxi ziren euskaraz jarduten zuten profesionalak. Orduko kazetari euskaldunek oso aukera gutxi zeuzkaten: Herria, Zeruko Argia, Anaitasuna, Goiz Argi, Herri Irratiak eta ezer gutxi gehiago. Gaur egun, ordea, Euskarazko Kazetaritza Euskal Herri osoan presentzia duen errealitatea da: 700 profesional inguru eta 250etik gora hedabide dira horren lekuko. Baditugu Euskal Herri osoan eta euskaraz diharduten egunkari, atari elektroniko, astekari, irrati eta telebistak. Horretaz gain, badugu, herriz herri, eta sektorez sektore, osatzen joan den hedabide txiki berri eta ertainen sare zabala: zortzi herri telebista, 30 irrati, 60 herri aldizkari, 61 aldizkari espezializatu, 60 berripaper, 34 eskoletako argitalpen eta hamarnaka hedabide elektroniko. Hori guztia 779.788 hiztun dituen komunitate batean. Bistan denez, Euskarazko Kazetaritza izugarri hazi da, oso handia baita mundu honek berezkoa duen indar-sortzailea. Errealitate hori makina bat pertsona, elkarte, gizarte-mugimendu eta erakunderen ahalegin eta elkarlanaren ondorioa izan da. Orobat, hazkunde ikaragarri horrek agerian utzi ditu sektorean dauden hainbat ahulezia: egoera soziolinguistikoa, merkatu txikiak, lan-baldintza makurrak eta dirulaguntza-politika definitu gabeak, besteak beste. Euskarazko Kazetaritza beregaintasuna lortzetik urrun da, oraindik ere. Horretaz guztiaz hitz egiten da liburu honetan. Hemen Euskarazko Kazetaritzaren baitan edo inguruan dabiltzan 50 inguru profesional eta adituk hartu dute hitza beren ikuspuntua plazaratzeko, beren ikerketak azaltzeko, beren kezkak agertzeko eta, etorkizunari begira, planteatzen diren erronkez beren gogoetak egiteko. Iraganari erreparatu zaio, baina indar gehien orainean eta geroan jarri nahi izan dugu. Ondorengo orriotan Euskarazko Kazetaritzaren diagnostikoa egiten da, testu zientifiko batek exijitzen dituen zehaztasun eta zintzotasunez. Lehen atala Euskarazko Komunikazioaren Esparrua definitzeari eskaini diogu, oso garrantzitsua baita zer garen edota zer ez garen hasiera-hasieratik jakitea. Baina ez gaude soilik geure zilborrari begira egoteko. Horregatik txertatu ditugu hemen George Jones galestarrak, Gnther Rautz tiroldarrak eta Logi Bergmann Eisson islandiarrak ekarri dizkiguten ikuspuntuak eta esperientzia aberasgarriak. Bigarren atala -Euskarazko hedabideak izenekoa- da gizenena. Euskaraz diharduten hedabide garrantzitsuenek dute hemen beren esperientziak eta erronkak plazaratzeko agertokia, baita Internet bidez zabaltzen direnek ere. Berton euskarazko publizitatearen inguruan dauden gabeziez ere egiten da gogoeta. Bideak eraikitzeko ahaleginean da hirugarren atalari eman zaion izenburu nagusia. Euskarazko Kazetaritza gaur egun errealitate emankorra bada, neurri handi batean berton diharduten eragileek historikoki elkarlanerako erakutsi duten prestutasun nabarmenari esker izan da. Gizarte-eragile esanguratsuek hartu dute hitza beren ikuspuntuak eta premiak agertzeko, beren kezkak gizarteratzeko. Guztion ahotan gogoeta bera: sinergiak sustatu eta baliabideen erabilera optimizatu egin behar dira. Laugarren atala etorkizunari begira jarri dugu, handiak baitira ate joka ditugun erronka eta jomugak; ez soilik teknologia berriei begira, baita hizkuntza eta kazetari euskaldunon lan-baldintza hobetzeari erreparatuta ere. Azken atalean ondorio nagusiak bildu ditugu. Gure uste apalean, liburu honetatik atera daitezkeen gogoetarik funtsezkoenak dira. Behar-beharrezkoa da horiei arretaz erreparatzea, Euskarazko Kazetaritzak aurrera egin nahi badu behintzat. Mardula da, zalantzarik gabe, esku artean duzun liburua. Hasieran azpimarratu ditugun aniztasuna eta joritasuna islatu nahi izan ditugu hemen. Euskarazko Kazetaritzare

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Geologia Lurra aztertzen duen zientzia da: lurraren osaera, egitura eta jatorria, eta bai arroketan aztarnak utzi dituzten iraganeko edo gaur egungo gertaerak ere. Baina, zergatik du gizarteak geologoen beharra? Hona hemen zenbait arrazoi: - Geologoek lurrazalari eta lurpeari buruzko informazioa bildu, eta interpretatu egiten dute. Informazio horrek guztiak ahalbidetzen du planetaren iraganeko historia, Lurrean aurreikus daitezkeen aldaketak eta gure planetak Eguzki-sistemarekin duen harremana finkatzea. - Gizarteak beharrezkoak ditu baliabide naturalak (metalikoak, ez-metalikoak, ura eta erregai fosilak). Geologoen parte-hartzea erabakigarria da hobi berriak aurkitzeko eta ingurumena zaintzen duten baliabide naturalen ustiapen eta kudeaketarako irizpideak ezartzeko. - Kartografia geologikoen bidez arrisku-eremuak identifikatu eta lurzoruaren erabilerak mugatzen dira. Geologoak beharrezkoak dira, beraz, lurraldearen planifikaziorako eta garapen iraunkorrerako estrategiak garatzeko. - Geologiaren ezagutzak eta informazio geologikoaren erabilera egokiak laguntzen dute bizitzak salbatzen eta lurrikarak, tsunamiak, erupzio bolkanikoak, uholdeak eta lurjausiak bezalako katastrofe naturalek eragindako diru-galerak murrizten. Halaber laguntzen dute eraikuntza-proiektuak, herri-lanak eta abar garatzen ere. Proposatutako jardueren bitartez, Zientzia Geologikoen adar desberdinen oinarrizko zenbait alderdi ezagutzera eman nahi ditugu. Horretarako, lau saio antolatu ditugu Paleontologia, Mineralogia, Petrologia eta Tektonika arloetan murgiltzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egunean Internet jende gehientsuenen eskura dagoen tresna bat denez, edozein une eta testuingururako denbora-pasa perfektua bihurtu da. Honen arrazoia bai smartphone eta antzeko dispositibo elektroniko desberdinen erabilpena gero eta handiagoa denez, sarera konektatzeko erraztasun ikaragarriak ekarrita, gizartearen zati handi bat sare sozial desberdinetara uneoro konektatuta egotea ekarri du. Hau kontutan eta oinarritzat hartuta, AudioP izeneko proiektu honetan sare sozialekin zenbat antzekotasun partekatzen dituen web aplikazio bat sortzea erabaki da. Gainontzeko sare sozialekin alderatuz, argazki pertsonalak igotzeko aukera zein norberaren edo gainerakoen bizitza pertsonaleko informazioa ikusteko aukera eskaintzen dutenetatik alderatuz, web aplikazio honek gure inguruan entzun daitezkeen soinu mota desberdinak biltzeko eta era antolatu batetan bilatu eta erreproduzitzeko aukera eskainiko duen web aplikazio bat izango da. AudioP proiektuaren helburua edozein erabiltzailek, bai profesional arlokoak bai erabiltzaile arruntek, bilatzen ari diren soinu hori behar edo nahi duen momentuan aurkitzeko aukera eskainiko dion web aplikazioa izatea da. Arlo profesionalean hainbat motatako erabiltzaileak izan ditzake aplikazio berritzaile honek, ikus-entzun arloko erabiltzaileak adibidez. Askotan, hainbat bideo produzitzerako orduan, musika eta antzeko osagarriez aparte, interesgarria izaten da irudiarekin erlazionatuta dagoen soinu edo audio klip bat jartzea sortutako lanari osotasun eta profesionaltasuna emateko. Gainera, gaur egunean asko dira ordenagailu bidez sortutako musika edo musika elektronikoa lantzen duten musikariak. Erabiltzaile hauentzat ere egokia izan daiteke web aplikazio hau, erabiltzaile hauek osatzen ari diren abesti edo soinua efektu desberdinen eta oinarri zein base desberdinen bidez goitik behera janzteko aukera izango dutelarik. Erabiltzaile arruntek edo kaleko erabiltzaileek ere AudioP web aplikazio honi probetxua ateratzeko aukera izango dute. Lehen aipatu bezala sare sozialen indarra gaur egungo gizartean ikaragarri handia denez, erabiltzaile asko eta asko dira momentu oro sare sozial desberdinetan unean egiten ari diren ekintzak beste erabiltzaile batzuekin partekatzen dituztenak. Web aplikazioa honek imajinatu ditzakegun soinu guztiak biltzeko aukera izango duenez, erabiltzaileak beste sare sozialetan idatzitako uneko pentsaera edo egoera pertsonalaren publikazioa soinu batekin lagunduta partekatzeko aukera izango du. Horrela, publikatutako mezua ulertzerako orduan hobeto interpretatzeko aukera egongo da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Jornada Educacin Intercultural, La ptica Del Norte. Organiza: Mundubat, Bilbao, 22 de noviembre de 2003

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Azken urtetan biztanleriaren zahartzearekin batera, dementzia kasuek gora egin dute. Honek, zentro gerontologikoen erabilera handiagoa izatera eraman du eta bertan euste fisikoen erabilera egiten da. Euste fisikoak pertsonen segurtasuna bermatzeko erabiltzen diren arren, ikusi da hainbat ondorio kaltegarri sorrarazten dituztela. Gradu amaierako lan hau egiteko, azken hamar urtetako artikuluak aukeratu dira, zentro gerontologikoetako 65 urtetik gorako dementzia duten pertsonak aztertzen dituztenak. Helburua euste fisikoek zentro gerontologikoetan bizi diren eta dementzia duten zaharretan dituzten ondorioak aztertzea da. Honetarako, aukeratu den metodologia PubMed, Cuiden, Biblioteca Virtual en Salud eta Dialnet datu baseetan errebisio bibliografikoa egitea izan da. Emaitzek erakusten dute euste fisikoen erabilera %20 ingurukoa dela Espainiako zentro gerontologikoetan eta %40ra heltzen dira zifrak dementzia duten pertsonetan. Ikerketa batzuk larrialdi kasuetan, erorketen prebentzioan eta pertsonaren autonomia hobetzerako garaian emaitza onak ematen dituztela erakutsi duten arren, orokorrean pertsonaren alor fisiko naiz psikologikoan ondorio kaltegarriak dituztela ikusi da. Azken urtetan aldaketa ematen ari da eusterik gabeko zainketak lortu nahian eta bestelako hainbat aukera proposatu dira. Hala ere, hainbat dira oraindik aldaketa mugatzen duten faktoreak, haien artean, legedia falta, erizainen heziketa eskasa eta familiaren eta kulturak zainketatan duen eragina. Eusteen inguruan oraindik alor asko lantzeko daude, hauen artean eusteen definizioa, oraindik ez baitago definituta zein gailu diren eusteak eta zein ez. Gainera, eusteen erabiliak izateko oso argumentu positibo gutxi aurkitu dira, ikerketa gehienek eusteen ondorio kaltegarriak azpimarratzen baitituzte. Hau ikusirik ezinbestekoa da aldaketa ematea euste fisikorik gabeko zainketak lortzeko. Ikusirik erizainen heziketak ez dituela beti zifrak jaisten, bestelako faktoreekin ere lanean hasi behar da, hauen artean beste profesionalak, familia eta orokorrean gizartea hezten. Ondorioztatu da euste fisikoak beste aukerarik ez dagoen kasuan erabili behar direla. Ezinbestekoa da hasia den aldaketarekin jarraitzea eta honetarako heziketa eman behar zaie bai profesionalei, bai familiari eta orokorrean gizarte osoari. Zainketa kultura aldaketa honetarako legedia espezifiko bat beharrezkoa da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egun hain erabilia den Twitter aplikazioak badu euskarazko bertsioa, baina bertan idazten diren txioak oraindik ezin dira euskaraz atzitu, ez badira euskaraz itzultzen. Beste hizkuntza nagusietan ordea, Twitter aplikazio berak aukera ematen du hizkuntzaz aldatzeko txioen testua, bere elementu eta propietateak mantenduz. Hori da proiektu honen helburua. Txioetan idatzitako testua euskarara itzultzea, txioen formatua mantenduz. Horretarako Twitterren API-a erabiliko dugu, txio eredu ezberdinak jasotzeko, eta ondoren bertako elementuak desberdindu eta itzultzeko, beharrezkoa den heinean. Besteak beste, traolak, erabiltzaileen aipamenak eta RT-eak (berTxioak) duten eragina testuan eta itzulpenean. Txioen testua normalizatzeko aukera desberdinak inplementatu ditugu programan, Matxin web-zerbitzura bidali aurretik eta ondoren lortzen ditugun emaitzak aztertu. Proiektu honek hasiera batetik erakarri zidan, Twitterren API-a erabiltzeko aukera eskaintzen baitu, eta gaur egun lan mundua ikusirik, honelako API ahaltsu bat erabiltzeak asko balio baitu. Bestalde, Gradu amaierako azken urtean izan nuen itzultzaileen funtzionamenduekin lehenengoz harremana, eta ikasgaia aukerazkoa zenez, ez genuen nahi bezain guztia ikusi. Itzultzaileen munduak ere erakartzen zidanez hartu nuen proiektu hau. Amaitu ondoren, esan dezaket nire kuriositatea asetu dudala eta bai itzulpen automatiko bai Twitter API-ekin aplikazioak sortzeko gai naizela. Nire iritzian erabilera handiko produktu bat lortu dugu proiektu honen bidez. Etorkizunari begira, baliabide gehiago inplementatzeko aukerarekin.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Tesina de Master para el Magster en Gnero y Desarrollo, Instituto Complutense de Estudios Internacionales, Universidad Complutense de Madrid. 94 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen xedea izan da Kode Zibilaren 1006. artikuluko delazio-eskubidearen transmisioak eragiten dituen zalantzei aurre egitea, bai ikuspegi teorikotik, bai praktikotik ere. Helburu hori arrakastaz betetzeko, aurrekari historikoen, eta, batik bat, gaur egungo arauketaren azterketa aurrera eraman da. Horrez gain, ezinbestekoz planteatu da nola interpretatzen dituen sortzen diren arazo horiek guztiak doktrinak eta jurisprudentziak. Ondorioztatu da gehiengoak erantzun bera eskaintzen diola gai honen inguruan aurkezten diren zalantza guztiei, eta, beraz, arazo nagusiari ere: teoria klasikoa edo transmisio zuzenaren teoria aplikatuz. Orain arte jarrera hori lehenetsia izan den arren, azken urteotan irizpide aldaketa eragin duten epaiak eta ebazpenak abiapuntu hartuta, lanean zehar doktrinan mantentzen diren bi teorien ondorioz sortzen diren irtenbide desberdinak aztertu dira, horiek praktikan duten zeresana eta garrantzia uneoro gogoan izanik; gehien bat, kontuan izanik praktikotasunean duten esangura. Ikerketaren emaitzen analisia eta interpretazioa egin ondoren, hainbat ondorio eta hausnarketa atera dira, betiere, Kode Zibilaren 1006. artikuluak arautzen duen instituzioaren itzalak argitzeko jomugarekin

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Proiektu honen helburua fabrikazio prozesu bat sakonki aztertzea da, dauden arazoak identifikatu eta hauei soluzioa bilatzeko helburuarekin. Horretarako, lehendabizi, prozesua nola burutzen den azalduko da. Horretarako, kooperatiba elkartea bisitatuko da prozesuaren nondik norakoak hobeto ezagutu ahal izateko eta dauden arazoak bertatik ezagutu ahal izateko. Gero, denboren neurketa burutuko da, eta datu hauek eskuratu ondoren, beharrezkoak diren parametro guztiak kalkulatuko dira, bisitan ikusi diren arazoak benetan gertatzen diren arazoak direla frogatu ahal izateko. Honetaz aparte, arazo hauen ondorioz enpresak galtzen duen diru kopurua ere kalkulatuko da. Amaitzeko, identifikatu diren arazoei irtenbidea emateko, soluzio posible batzuk planteatuko dira, hauei esker lortu daitezkeen onurak identifikatuz, bai eta, soluzioetako bakoitzak dituen abantaila eta desabantailak azalduz.