637 resultados para lan autoritatea
Resumo:
Azken urteetan metamaterialek izugarrizko arreta eragin dute. Material artifizial horiek hainbat aplikazio ezberdin izateko diseinatzen dira eta horretarako, ikerkuntza haien propietate elektromagnetikoak ulertzean zentratu da. Lan honen helburua, hortaz, metamaterialen jokabide elektromagnetikoa ulertzea da. Horretarako, FDTD (Finite Difference Time Domain) metodoa erabiliko dugu Maxwell-en ekuazioak ebazteko. Oinarria ulertzeko, lehenik, uhin elektromagnetikoen hedapena aztertuko dugu ingurune sinpleagoetan eta ingurune desberdinen arteko muga-azalen jokabidea simulatuko dugu. Hori egin eta gero, amaitzeko, uhin elektromagnetikoen hedapena aztertuko dugu errefrakzio-indize negatiboko materialetan (metamaterialetan).
Resumo:
[EUS] Lan honen helburua da DMRen metilazioaren galera partziala duten PHP1B pazienteen alelo bakoitzeko CpG posizio bakoitzaren metilazio maila neurtzea ahalbidetzen duen metodo azkar, erraz eta merke bat diseinatzea, garatzea eta balioztatzea.
Resumo:
[EUS] Nanoantena plasmonikoak antena optikoak dira, hau da, irrati-uhin edo mikrouhin-antenen moduan, espazioan hedatzen den erradiazio elektromagnetikoa energia lokalizatu bilakatzen dute eta alderantziz. Hala ere, antena konbentzionalak ez bezala, antena optikoak espektro ikusgaian eta infragorrian propietate erresonanteak dituzten egitura isolatuak dira, eta ez dira zirkuitu elektronikoen bidez elikatzen. Erresonantzia plasmoiak baliatuz, antena hauek eremu elektromagnetikoak konfinatzeko eta indartzeko ahalmen handia dute, aplikazio desberdinetarako oso interesgarriak direlarik, hala nola nanoeskalako mikroskopia eta espektroskopia optikoa, eguzki-energiaren transformazioa, zirkuitu optikoak, sentsoreak... Lan honetan antenarik sinpleena, nanopartikula esferiko metalikoa, aukeratu da antena optikoen oinarrizko propietateak aztertzeko. Kasu honetan adierazpen analitikoak (Mie teoria) erabil daitezke argiaren sakabanaketa deskribatzeko, baina antena asimetrikoagoen kasuan metodo numerikoak erabili behar dira ezinbestean. Bukaeran MNPBEM metodoa erabili da dimero-antena baten jokabidea simulatzeko.
Resumo:
Lan honetan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskaintzen den Fisikako Graduko irakas-materialetatik abiatuta, Optika irakasgaiko terminologia erreala detektatu eta hiztegi eleaniztun bat osatu da Terminologia Zerbitzurako Online Sisteman (TZOS) kontsultagai jartzeko. Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programarako garatuta- ko metodologia erabili da horretarako. Bestetik, sortutako hiztegia, eskura ditugun ohiko kontsulta-baliabideekin erkatu da, Optika irakasgaiko terminologiaren presentzia zenbaterainokoa den jakiteko. Azkenik, hiztegi eleaniztuna osatzen duten terminoen azterketa linguistikoa ere egin da, Optika irakasgaian erabilitako terminoen esanahiaren eta formaren profila irudikatzeko.
Resumo:
[EUS] Gaur egun nanozientzia zientzia eta teknologia arlo guztietara zabaldu da, gizarte garapenean eragin handia izan du. Ikerkuntza arlo guztietara zabaldu da ezinezkoak ziruditen erronkak argitu eta ezezagunak ditugun ezagutzak garatzeko asmoz. Lan honetan TiO2 nanohagatxoen sintesia burutu da metodo hidrotermala erabiliz. Sintesi baldintzek lortutako produktuaren egituran eta forman duten eragina kontuan harturik, sintesia gertatzeko ezinbestekoak diren pHa, tenperatura eta denbora aztertu dira. Ondoren, tratamendu kimiko eta termiko ezberdinen bidez konposizio eta egitura ezberdinak lor daitezkeela frogatu da. Bereziki, surfaktante eta pHaren arabera egitura ezberdinak lortzen direla ikusirik. Sintetizatutako laginen karakterizazioa burutzeko X izpien difrakzioa, transmisio bidezko mikroskopia elektronikoa, infragorri espektroskopia, eta termograbimetria teknikak erabili dira. Hauen bidez NaTi3O6·(OH)x·(H2O)y , (TiO2)x(H2O)y , anatasa eta rutilo faseak identifikatu dira, eta nanohagatxoen lodiera eta morfologia ezberdinak ikusi dira.
Resumo:
Lan honetan, kobre(II) katioiak zenbait estekatzaile organikoekin eratzen dituen haize-errota (paddle-wheel) itxurako egiturak aztertuko dira. Entitate hauek sistema solidoari zurruntasuna ematen diote eta koordinazio-polimeroaren hazkundearen norabideak finkatzen dituzte.
Gorputz adierazpena eta emozioak lantzen ikerkuntza-ekintzaren bidez: irakasle talde baten ibilbidea
Resumo:
391 p.