48 resultados para methodologies
Resumo:
[eus] Lan honen xedea euskal musika-tresnen irakaskuntzan, batez ere musika eskoletan lantzen diren metodoak aztertzea izan da, gero eremu formalera eramateko. Horretarako, Bizkaian euskal musika-tresna herrikoien egoera zein den ezagutu eta aztertzen da. Ikerketa honen oinarria, egindako elkarrizketa kualitatiboak izan dira. Bertan, metodo etnografikoa eta autoetnografikoa erabiliak izan dira. Emaitzei erreparatuz, hezkuntza formalean euskal musika-instrumentuen presentzia nahiko eskasa da. Nahiz eta irakasleen formakuntzan ere gabeziak egon, musika eskolei esker, euskal musika-instrumentuak jotzen ikasteko eta musika herrikoiaz gozatzeko aukera zabala dago.
Resumo:
[EUS] Gure gaur egungo gizarte globalizatuak, internazionalki komunikatzeko beharra areagotu du, eta horregatik atzerriko hizkuntzak ikastea ezinbestekoa bihurtu da. Eskola errealitatearen isla denez, behar horri aurre egiteko, gero eta gehiago dira irakaskuntza eleaniztuna garatzeko ikuspegi metodologikoak. Ikuspegi metodologiko hauen artean, CLIL/HEBI eta HTB dira garrantzitsuenetarikoak. HEBIk hizkuntzak eta edukiak batera ikasteari egiten dio erreferentzia, eta HTBk curriculumeko hizkuntzen programazio adostuari. Lan honetan metodologia hauen nondik norakoak aztertzen dira, baita hauek ikastetxe batean nolako ibilbidea izan duten eta nola lantzen diren ere. Azken honetan ikastetxearen eta ikasleen aldetik HEBIrekiko dagoen jarrera aztertzen da, galdetegi batzuen bitartez.
Resumo:
[eus] Ikerketa honen helburu nagusia Euskal Herriko bi ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako umeek problema matematiko ez estandarren aurrean ze nolako erantzun mota ematen dituzten aztertzea da. Horretarako, Laura Jiménezek eta Lieven Verschaffelek egindako lanean oinarrituz, umeei 6 problema (4 ez estandarrak eta 2 estandarrak) dituen froga bat egin diet, ondorio hauek lortuz: Ikasleen %3,29k erantzun zuzena eman dio erantzun gabeko problemari, %7,69k erantzun zuzena eman dio erantzun bat baino gehiago duen problemari, %45,05ek erantzun zuzena eman dio erantzuna enuntziatuan duen problemari eta azkenik, ikasleen %46,15ek erantzun zuzena eman dio datuak soberan dituen problemari. Gainera, nahiz eta ikastetxeen metodologia ezberdina izan, ateratako emaitzak antzekoak dira, beraz, metodologiak ez duela eraginik ondorioztatzen da.