801 resultados para Jarduera fisikoa bularreko minbizia izan ostean


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Betidanik egin du lan gizadiak. Gizakiaren bizimoduaren oinarrizko elementua izan da lana. Lanean oinarriturik antolatu dira komunitateak, eta hauen ezaugarria izan da lanbideak bereiztea. Lana dela bide izadiarekin "mintzatu" da gizakia, harekin harremanetan jarri da, hura eraldatu eta bere mendera jarri du. Lana dela bide taxutu dira gizonak eta emakumeak, etengabe berritu dute beren buruaz zuten iritzia eta harremanetan jarri dira elkarrekin. Hori horrela izan da betidanik, baina XVIII, mendea arte gizadiak ez zuen aintzat hartu lana bere gizarte antolabidearen gitzarri zelako ideia. Dudarik gabe, horregatik, lana izan da harrezkero giza zientzien -hasi soziologiatik eta, ekonomiatik eta politikatik pasa ondoren, historiaraino-arretagunea erakarri duen gai kutuna.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Aurkibidea: - Hitzaurrea (Salvatore Aricò). - Aurkezpena (Miren Onaindia, Iosu Madariaga, Igone Palacios eta Xabier Arana). - Mezu gakoak. - Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian proiektua: sarrera, helburuak eta kontzeptu orokorrak. - Zer zerbitzu ematen dizkigute Bizkaiko ekosistemek? - Nola banatzen dira lurraldean ekosistemen zerbitzuak? - Zer joera izan dute Bizkaiko ekosistemen zerbitzuek azken hamarkadetan? - Azterketa-kasuak: Bilboaldeko ingurune berdea, Urdaibai Biosfera Erreserba, Lea ibaiaren arroa eta Urkiolako Parke Naturala. - Murriztu daiteke lurraldeak kanpo-ekosistemen zerbitzuekiko duen mendekotasuna? - Nolakoa nahi genuke izatea Bizkaia 2050. urtean? - Zer erantzun-aukera ditugu eta zer erabaki har ditzakegu? - Bizkaiko ekosistemen zerbitzuen katalogoa. - Bizkaiko Ebaluazioarekin lotura duten argitalpenak. - Bizkaiko Ebaluazioarekin lotura duten webguneak. - Glosarioa.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Datuen analisi kuantitatiboa egin behar duen edonork, gaur egun, aukera zabala du. Programa ugari daude, komertzialak zein doakoak, edozein analisi mota, sinpleena zein konplexuena, egiteko. Programa komertzialen artean, SPSS, SAS, STATISTICA, Systat, Stata edo GenStat aipa daitezke. Programa horiek merkatu osoaz jabetu dira, eta Europako eta Amerikako unibertsitateetan analisi-tresna moduan erabiltzen dira. Programa horiek joan dira, lehenengo bertsioetatik gaurkoetaraino, interfaze grafikoak hobetuz (GUI Graphical User Interfaces) eta analisi-eredu gero eta konplexuagoak erantsiz. Leihoen kudeaketan oinarrituriko testuinguru-menuen eta goitik beherako menuen garapenari esker, programak erabilerrazagoak dira, eta analisi zein eredu formal konplexuenekin lan egiteko aukera izan du erabiltzaileen komunitateak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gero eta informazio gehiago eskatzen da kontsumitzen ditugun elikagaiei buruz, eta, gaur egun informazioa eskuratzeko dagoen erraztasunarekin, gero eta garrantzitsuagoa da informazioa argi eta egiazkotasunez zabaltzea. Hori dela eta, herritarrei bermatu nahi zaie informaziorako sarbidea izan dezatela, ahalik eta modu neutroenean eta zehatzenean, ulertu eta interpreta dezaten, eta beren iritzia era dezaten. Elikagaien Segurtasunaren arloan ezinbestekoa da Komunikazio Estrategia bat izatea, oinarri hartuta jarrera proaktiboa. Estrategiak bete egin behar ditu irekitasunaren, gardentasunaren eta independentziaren oinarrizko printzipioak. Hain zuzen ere, horien araberakoa izango da herritarrek Elikagaien Segurtasunari buruz duten pertzepzioa. Hori dela eta, nahitaez ezagutu behar da komunikabideek Elikagaien Segurtasunarekin lotutako gaiei ematen dieten tratamendua, erabili ohi diren informazio-iturriak, albisteen kalitatea eta zehaztasuna, eta elikagaien arriskuei eta alertei ematen dieten ikuspuntua. Informazio hori ezagutzea ezinbestekoa da kudeatzaileek Elikagaien Segurtasunaren Komunikazio Estrategia bideratu ahal izateko. Aurten, hirugarrenez egin da “Elikagaien Segurtasuna Euskal Autonomia Erkidegoko prentsan” azterlan hau. Horrek, jendeak prentsaren bidez Elikagaien Segurtasunari buruz jasotzen dituen gaiei buruzko informazioa emateaz gain, ahalbidetu egingo digu aztertzea informazio horren tratamenduak zer-nolako joerak izan dituen Euskal Autonomia Erkidegoko prentsa idatzian azken hiru urteotan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egunean Internet jende gehientsuenen eskura dagoen tresna bat denez, edozein une eta testuingururako denbora-pasa perfektua bihurtu da. Honen arrazoia bai smartphone eta antzeko dispositibo elektroniko desberdinen erabilpena gero eta handiagoa denez, sarera konektatzeko erraztasun ikaragarriak ekarrita, gizartearen zati handi bat sare sozial desberdinetara uneoro konektatuta egotea ekarri du. Hau kontutan eta oinarritzat hartuta, AudioP izeneko proiektu honetan sare sozialekin zenbat antzekotasun partekatzen dituen web aplikazio bat sortzea erabaki da. Gainontzeko sare sozialekin alderatuz, argazki pertsonalak igotzeko aukera zein norberaren edo gainerakoen bizitza pertsonaleko informazioa ikusteko aukera eskaintzen dutenetatik alderatuz, web aplikazio honek gure inguruan entzun daitezkeen soinu mota desberdinak biltzeko eta era antolatu batetan bilatu eta erreproduzitzeko aukera eskainiko duen web aplikazio bat izango da. AudioP proiektuaren helburua edozein erabiltzailek, bai profesional arlokoak bai erabiltzaile arruntek, bilatzen ari diren soinu hori behar edo nahi duen momentuan aurkitzeko aukera eskainiko dion web aplikazioa izatea da. Arlo profesionalean hainbat motatako erabiltzaileak izan ditzake aplikazio berritzaile honek, ikus-entzun arloko erabiltzaileak adibidez. Askotan, hainbat bideo produzitzerako orduan, musika eta antzeko osagarriez aparte, interesgarria izaten da irudiarekin erlazionatuta dagoen soinu edo audio klip bat jartzea sortutako lanari osotasun eta profesionaltasuna emateko. Gainera, gaur egunean asko dira ordenagailu bidez sortutako musika edo musika elektronikoa lantzen duten musikariak. Erabiltzaile hauentzat ere egokia izan daiteke web aplikazio hau, erabiltzaile hauek osatzen ari diren abesti edo soinua efektu desberdinen eta oinarri zein base desberdinen bidez goitik behera janzteko aukera izango dutelarik. Erabiltzaile arruntek edo kaleko erabiltzaileek ere AudioP web aplikazio honi probetxua ateratzeko aukera izango dute. Lehen aipatu bezala sare sozialen indarra gaur egungo gizartean ikaragarri handia denez, erabiltzaile asko eta asko dira momentu oro sare sozial desberdinetan unean egiten ari diren ekintzak beste erabiltzaile batzuekin partekatzen dituztenak. Web aplikazioa honek imajinatu ditzakegun soinu guztiak biltzeko aukera izango duenez, erabiltzaileak beste sare sozialetan idatzitako uneko pentsaera edo egoera pertsonalaren publikazioa soinu batekin lagunduta partekatzeko aukera izango du. Horrela, publikatutako mezua ulertzerako orduan hobeto interpretatzeko aukera egongo da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

AL-KO Record S.A. enpresan eta enpresa honetan egindako motelgailuak ensaiatzeko makina baten diseinua burtzea da. Makina honen diseinua burutzeko enpresa honek ekoizten duen motelgailurik erresistenteenaren arabera egingo da. Izan ere, motelgailu honen ezaugarriak kontuan izanik beste motelgailuentzat ere baliagarria izanik. Gauzak horrela GAL honetan makina honen diseinua burutuko da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

65 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Jornada “Educación Intercultural, La Óptica Del Norte. Organiza: Mundubat, Bilbao, 22 de noviembre de 2003

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Errekalde egun, aukera handiko eraldaketa unean aurkitzen da. Trenbidearen lurperatze lanak abian dira eta autobidearen eraispenak oraindik bide luzea badu ere, agintarien esku orrian dagoela ematen du. Banaketa funtzioa izan duten azpiegituren desagerpenak Errekalderen berantolaketa planteamendu baten ateak irekitzen ditu. Abagune honetan Errekalderen papera berpentsatu beharra dago, auzo mailako eraldaketaz gain Bilbo mailako eragina izan dezakeen estrategiak martxan jarri baitaitezke. Auzoa errotik alda dezakeen espazioa berreskuratuko delako alde batetik eta Bilboko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) berrikuste prozesuan delako.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

124 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan azken urteetan EAEn maskulinitateen inguruan sortu eta garatu diren diskurtsoak aztertzen dira. Horretarako abiapuntu bezala gizon taldeetan (sexismoaren aurka egiteko elkartzen diren gizonen kolektiboak) eta horren inguruko ekimen instituzionaletan ekoiztu diren testu batzuk diskurtso analisi kritiko feministaren bidez aztertzen dira. Honela, teoria feministaren ikuspegitik (identitatea, subjektibotasuna eta feminismoaren subjektu politikoaren auzia kontutan hartuz) gizonok gai feministetan izan dezakegun inplikazioaren nondik norakoak aztertzen dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Balneoterapia ur mineromedizinalen erabileran oinarritzen den antzinako terapia da, historian zehar bilakaera gorabeheratsua izan duena. Balneoterapiaren erabilerak osasunarekin harremana duenez, baliteke erizaintza-zainketa holistikoetan lagungarria izatea. Helburua: Pertsona helduei zuzendutako erizaintza-zainketetan balneoterapiak duen erabilera aztertzea. Metodologia: Hurrengo datu-iturriak erabiliz burututako errebisio narratiboa da: Biblioteka Virtual de la Salud, Tripdatabase, Pubmed, Dialnet, Cuiden, Euskal Herriko Unibertsitateko Biblioteka, osasun-sistema publikoen web-orriak eta NNNConsult plataforma. Bilaketaren mugak identifikatu eta irizpideak zehaztu dira, helburura hurbiltzeko xedearekin. Emaitzak: Guztira 65 publikazio (datu-baseetan 58, bibliotekan 1 eta osasun-sistemetan 6) eta erizaintzako 8 ekintza aukeratu dira. Publikazioen artean, 10 errebisio sistematiko eta 6 Praktika Klinikorako gida bildu dira. Balneoterapiaren kontzeptuak aho-bidea, arnas-bidea edota bide topikoaren bidezko ur mineromedizinalen erabilerari egiten dio erreferentzia eta teknika ezberdinen bitartez, efektu fisiko, kimiko eta psikosozialak eragiten ditu. Asaldura ezberdinak dituzten pertsonengan efektu onuragarriak dituela ikusi da, batez ere asaldura erreumatiko eta kardiobaskular kronikoen kasuetan. Egun, Europako ekialdeko herrialdeetan balneoterapiak indar handia du, baina erizaintza-zainketekin duen lotura ahula da orokorrean. Eztabaida eta ondorioak: Balneoterapiaren inguruko ikerketa gehiago eta protokoloak behar dira, balneoterapia osasunaren mantentze edota berreskuratze prozesuan erabilgarria izan baitaiteke. Pazientearen osasunaren alde, erizaintza-zainketetan balneoterapia gehitzea faktore aberasgarria izango litzateke; horretarako, terapiaren inguruko ezagutzen hedapena beharrezkoa izanik. Ekarpen pertsonalak: Alde batetik, osasunaren promozioan eta prebentzioan balneoterapiaren erabilera aztergai interesgarria da; bestetik, erizaintza-zainketetan erabilgarria izan daiteke, kronikotasunarekin harremana duelako eta baliabideak eskuragarri daudelako gure inguruan. Horretarako, formakuntzan eta gida internazionaletan balneoterapia barneratzea lagungarria izango litzateke.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Afasia, garuneko lesio baten ondorioz sortzen den lengoai edo mintzamenaren asaldura da, espresio eta ulermen arazo larriak sortzen dituena. Mintzamena gizaki interakzioaren, esku-hartze sozialaren eta komunitatearen instrumentu garrantzitsuenetako bat da. Hortaz afasiak eragin negatiboak sor ditzake pertsonaren zein gertukoen egoera psikosozialean. Honen aurrean planteatu den helburua, afasia eta honen ondorio psikosozialak ezagutu eta afasiadun paziente helduen ongizate psikosoziala hobetzeko erizainak egin beharreko rola zehaztea izan da. Bilaketa bibliografiko bat eraman da aurrera, ondoren errebisio narratiboa garatzeko. Informazioa datu-base ezberdinetako 24 artikulutan, 5 liburutan eta 5 web orrialdetan aurkitu da. Emaitzek adierazten dute afasiaren intzidentzia altua dela mundu mailan, kausa nagusia garuneko istripu baskularrak (GIBAS) izanik. Mintzamenean ematen diren asaldurek depresioa zein isolamendu soziala moduko ondorio psikosozialak sor ditzakete. Hauek prebenitzeko, erlazio terapeutikoaren bidez, erizainak identitate berria bilatzen, segurtasuna eskaini, talde terapia sustatu eta inguru soziala zein fisikora moldatzen lagundu beharko dio pazienteari. Honen errekuperazioan, zaintzailea elementu garrantzitsua dela kontuan izan beharko du erizainak. Eztabaidan honakoak izan dira puntu garrantzitsuenak: erizain interbentzioen inguruko ebidentzia falta, afasian zentratutako interbentzio zein balorazio eskalen garapenaren beharra, gaur egun erizainek afasiari buruzko duten ezagutza falta, afasiadun pazienteen abordai psikosozialari begira erizainak duen jarrera desegokia eta osasun profesionalen komunikazio estrategien inguruko heziketa falta. Ondorio gisa ikusi da, pertsona afasikoek bizi dituzten ondorio psikosozialak gutxitzeko erizainak gainontzeko osasun profesionalekin batera errehabilitazio sozialean eta psikologikoan parte hartuz aurrerapenak ikusi daitezkeela. Horretarako, lehenengo pausua osasun profesionalek afasia tratatzeko ikuspuntua aldatzea izango da, ikuspuntu biomedikotik biopsikosozialera aldatuz. Ondoren komunikazio estrategien inguruan trebatu beharko dira, komunikazio eraginkor bat funtsezkoa baita afasikoekin lan egiteko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Azken urtetan biztanleriaren zahartzearekin batera, dementzia kasuek gora egin dute. Honek, zentro gerontologikoen erabilera handiagoa izatera eraman du eta bertan euste fisikoen erabilera egiten da. Euste fisikoak pertsonen segurtasuna bermatzeko erabiltzen diren arren, ikusi da hainbat ondorio kaltegarri sorrarazten dituztela. Gradu amaierako lan hau egiteko, azken hamar urtetako artikuluak aukeratu dira, zentro gerontologikoetako 65 urtetik gorako dementzia duten pertsonak aztertzen dituztenak. Helburua euste fisikoek zentro gerontologikoetan bizi diren eta dementzia duten zaharretan dituzten ondorioak aztertzea da. Honetarako, aukeratu den metodologia PubMed, Cuiden, Biblioteca Virtual en Salud eta Dialnet datu baseetan errebisio bibliografikoa egitea izan da. Emaitzek erakusten dute euste fisikoen erabilera %20 ingurukoa dela Espainiako zentro gerontologikoetan eta %40ra heltzen dira zifrak dementzia duten pertsonetan. Ikerketa batzuk larrialdi kasuetan, erorketen prebentzioan eta pertsonaren autonomia hobetzerako garaian emaitza onak ematen dituztela erakutsi duten arren, orokorrean pertsonaren alor fisiko naiz psikologikoan ondorio kaltegarriak dituztela ikusi da. Azken urtetan aldaketa ematen ari da eusterik gabeko zainketak lortu nahian eta bestelako hainbat aukera proposatu dira. Hala ere, hainbat dira oraindik aldaketa mugatzen duten faktoreak, haien artean, legedia falta, erizainen heziketa eskasa eta familiaren eta kulturak zainketatan duen eragina. Eusteen inguruan oraindik alor asko lantzeko daude, hauen artean eusteen definizioa, oraindik ez baitago definituta zein gailu diren eusteak eta zein ez. Gainera, eusteen erabiliak izateko oso argumentu positibo gutxi aurkitu dira, ikerketa gehienek eusteen ondorio kaltegarriak azpimarratzen baitituzte. Hau ikusirik ezinbestekoa da aldaketa ematea euste fisikorik gabeko zainketak lortzeko. Ikusirik erizainen heziketak ez dituela beti zifrak jaisten, bestelako faktoreekin ere lanean hasi behar da, hauen artean beste profesionalak, familia eta orokorrean gizartea hezten. Ondorioztatu da euste fisikoak beste aukerarik ez dagoen kasuan erabili behar direla. Ezinbestekoa da hasia den aldaketarekin jarraitzea eta honetarako heziketa eman behar zaie bai profesionalei, bai familiari eta orokorrean gizarte osoari. Zainketa kultura aldaketa honetarako legedia espezifiko bat beharrezkoa da.