206 resultados para Guatemalako azterketa
Resumo:
Helburuak. Distrofia miotonikoan ematen diren sintomarik esanguratsuenak bildu, gaixoen eta senideen bizi-kalitatea aztertu eta osasunaren aldetik eman daitezkeen esku hartzeak aztertzea. Metodologia. Pubmed, Cochrane, ScienceDirect, Canadian Journal of Neuroscience Nursing (CJNN) eta hainbat erakunderen web orrialdeetan burututako bilaketa bibliografiko baten bidez, eta erreferentziazko pertsonekin kontaktuan jarriz, 14 artikulu, tesi bat, bost liburu eta hainbat web orrialderen bilaketa egin da. Konklusioak. Beharrezkoa da gaixotasun honen inpaktuaren azterketa sakonago bat burutzea. Alde fisiopatologikoa nahiko garatua dagoen arren, gaixotasuna pazienteen ikuspegitik aztertzeak atentziorako datu garrantzitsuak eman ditzake. Gaixotasun honen jarraipenerako gidak garatzen ari diren arren, oraindik asko dago gai honen inguruan egiteko.
Resumo:
[EU]Proiektu honen helburua fabrikazio prozesu bat sakonki aztertzea da, dauden arazoak identifikatu eta hauei soluzioa bilatzeko helburuarekin. Horretarako, lehendabizi, prozesua nola burutzen den azalduko da. Horretarako, kooperatiba elkartea bisitatuko da prozesuaren nondik norakoak hobeto ezagutu ahal izateko eta dauden arazoak bertatik ezagutu ahal izateko. Gero, denboren neurketa burutuko da, eta datu hauek eskuratu ondoren, beharrezkoak diren parametro guztiak kalkulatuko dira, bisitan ikusi diren arazoak benetan gertatzen diren arazoak direla frogatu ahal izateko. Honetaz aparte, arazo hauen ondorioz enpresak galtzen duen diru kopurua ere kalkulatuko da. Amaitzeko, identifikatu diren arazoei irtenbidea emateko, soluzio posible batzuk planteatuko dira, hauei esker lortu daitezkeen onurak identifikatuz, bai eta, soluzioetako bakoitzak dituen abantaila eta desabantailak azalduz.
Resumo:
[EU]Honako dokumentua ekoizpen prozesu baten plangintza eta ekoizpen errealaren arteko desbideratzeek, baita biltegiratze sistemek, dakarten kostu inplizituen identifikazioan datza. Behin identifikaturik daudela, hauen azterketa sakonagoa egiteko. Ezarritako xedea lortzeko, plangintza dokumentuetatik abiatu eta ekoizpen bolumenekin parekatuko dira. Era honetan, desbideratzeak nabarmendu, adierazle bidez kausa ezberdinetan sailkatu eta ekoizpen zein biltegiratze kostu eratorriak ondorioztatuko dira. Aurretik aipatu den kostua enpresarentzat ez onartutako gastu tazitoa denez, berau konpontzeko hobetze proposamenak ere proposatuko dira; azterketa osatu ondoren.
Resumo:
Azken hamarkadan irakaskuntza eta jarduera fisikoaren arteko erlazioetan egindako ekarpenak azaleratzen ari dira. Heziketa Fisikoaren Espainiako panorama haratago joan nahi du metodologia ezberdinak baliatuz. Orregatik, Aukerako Heziketa Fisikoaren metodoen arteko bilaketa sistematiko bat behartzat jotzen da. Horretarako, aurrekariak bilatu dira eta egungo egoera aztertu eta definitu. Bukaeran emaitzen aldaera eta arrazonamenduekin amaitzeko. Aukerako Heziketa Fisikoak barneratzen dituen metodologiei buruzko hurbilketa eta ideia edo pentsamendu ezberdinen hausnarketa bat da.
Resumo:
Futbola talde baten entrenamendu kargen banan-banako azterketa bat egiten da. Entrenamendu kargen inguruko aldagai fisiko ezberdinen azterketa burutuz, entrenamendu saioetan zer egiten den ezagutu eta partiduen inguruan egindako ikerketa ezberdinekin alderatuz.
Resumo:
[EUS] Lan honen abiapuntua, goi errendimenduko emakumezkoen futbol partida batean ematen diren korner errutina ezberdinak aztertu eta horietatik eraginkorrenak diren ekintza eta jokaldiak identifikatzea izan da. Ikerlanean, hiru denboralditan zehar (2012-2013; 2013-2014; 2014-2015), Espainiako emakumezkoen futboleko lehenengo mailako, hau da Superligako taldeek 51 partidutan burututako korner jaurtiketak aztertu dira. Horretarako erabili den metodologia, bideo analisi eta analisi notazionala izan dira. Bideoan jasotako informazioa, aldagai guztiak kontutan hartzen dituen taula berezi batzuetan bildu dira. Horietan, jokatutako partidua, partiduko unea (0’-15’; 15’-30’; 30’-45’; 45’-60’; 60’-75’; 75’-90’), kornerra jaurtitzeko aldea (eskuin edo ezkerra), jaurtiketa gauzatutako hanka (eskuina edo ezkerra), jaurtiketa gauzatzeko modua (luze edo motza), jaurtiketaren helmuga puntua (lehenengo zutoina, erdira edo bigarren zutoina) eta azkenik, jaurtiketaren eraginkortasuna mailakatu da (gola, errematea atera, errematea atetik kanpora, aurkariak urrundu, aurkariak kanpora bota edo jaurtiketa kanpora) aldagaiak bereizi dira. Tauletan jasotako datu guztiak Microsoft Excel eta IBM SPSS statistic 23 programan bildu dira ekintzen deskribapena (bataz besteko eta desbideratze estandarra), frekuentzia (kopuru eta portzentajeak) eta aldagaiek eraginkortasunarekin duten erlazioa ateratzeko. Emaitzek adierazten dutenez, bataz beste 7,88 korner jaurtiketa burutu dira 56 partidutan 2,97ko desbideratze tipikoaz, horietatik bi kasutan bakarrik lortu da jokaldia golean amaitzea eta jaurtiketen %22,89an errematatzea. Gainera, korner jaurtiketen bidez, talde erasotzaileek gol aukera gutxi sortzen dituztela ikusi da. Baita ohiko errutinak luzez jaurtitzea, lehenengo zutoin aldera eta eskuin hankaz direla ere. Emaitzak ikusita ondoriozta daiteke, korner jaurtiketak erasoko egoeran gehiago landu beharko liratekeela eraginkortasun handiagoa lortu eta gol aukera gehiago sortzeko. Hitz gakoak: futbola, emakumeak, goi errendimendua, partidu analisia, kornerrak, analisi notazionala.
Resumo:
Proiektu hau Udarregi Ikastolako inklusibitate mailaren ingurukoa da. Lanaren zergatia ulertzeko arazoaren muinera joan behar dugu, hau da, baztertzearena. Inklusio falta horretan batez ere, arazoak eta urritasunak dituzten pertsonak dira eragin handiena jasaten dutenak. Heziketa Fisikoan ere, sarritan gaitasun jakinak dituzten ikasleak baztertzera jotzen da, eta proiektu honekin hori ekiditea lortu nahi dugu aldaketa txiki batzuk eginaz. Proiektuaren lehen pausua baztertuak dauden haurrak edota inkluituak ez daudenak identifikatzea da, eta horretarako behaketaren metodoa erabili dugu. Taula baten bidez ikasle bakoitzaren inklusio maila aztertu dugu, eta kaltetuenak suertatzen diren haurrei laguntzea erabaki dugu inklusiorako prozesu honetan. Haur hauek ez daude zeharo baztertuak, baina uste dugu beharrezkoa dela inklusio osoa ematea, ikasketa prozesu bateratua eta progresio egoki bat izan dezaten. Ariketa moldagarriak planteatzen ditugu, klaseko ikasle guztien ezaugarrietara egokituta eta batez ere inkluituak ez dauden ikasle hauen ezaugarrietan fokatuz. Klase horretan ematen den bazterketatik abiatuta, berak jasotako bazterketa eta ez gaitasun maila moldatu dezakegu gero gizartean aplikatu ahal izateko. Interesgarria da, ikasle guztiei ohartaraztea, ariketa eta une jakin batzuetan edonor aurki daitekeela muga edota zailtasun baten aurrean, ez gaixotasun edo urritasuna dutenak bakarrik. Azken finean, batez ere heziketa fisikoan eta jarduera fisikoan trebea sentitzea integrazio eta sozializazio tresna bat da. Horregatik, arazoak dituzten ikasleentzako nolabaiteko moldaketak egiten badira saioaren barruan, hauen motrizitatearen garapena eta inklusioa bultzatuko dira. Beraz, hasteko, behar bereziak dituzten haurrei buruzko informazioa emango dugu eta zer den lortu nahi dugun inklusioa azalduko dugu. Ondoren, behin lortu nahi duguna jakinik, ikasleen azterketarekin jarraituko dugu, horrela, egin beharreko aldaketak zein diren jakingo dugularik. Azkenik, jasotako esperientzia ikusita, ikasle hauentzat programa pertsonalizatu txiki batzuk sortu ditugu. Hemen dituzten zailtasunak kontuan izanda, klaseetan egin beharreko aldaketak aipatzen ditugu. Behaketa hau aurrera eramateko ikastolako langileen laguntza ezinbestekoa izan da, beren laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen behaketak behar bezalakoak izatea. Irakasleak prest egon dira une oro laguntza eskaintzeko eta beren saioetan behaketa lanak egiten uzteko. Gainera, beren atseden uneetan ere nire dudak argitzeko prest agertu dira eta honek asko lagundu dit lanarekin jarraitzeko orduan.
Resumo:
2014/2015 ikasturteko Olabide Ikastolako azterketa pedagokioan eta heziketa fisikoaren arloan batez ere zentratzen den ikerlan bat da. Zuzeneko behaketa, elkarrizketa eta esperientziaren bitartez eta lehenik eta behin zentroaren bare planifikazioa ezagututa, heziketa fisikoaren jarduera eta edukien azterketa eta hauen ebaluatzeko erabiltzen den sistema ezagutuko dugu.
Resumo:
Lan honetan, Bergarako Ipintza ikastetxearen azterketa pedagogikoa egiten da eta honen helburua, gorputz hezkuntzaren irakasgaiaren proiektu kurrikularra eta ezkutukoa ezberdintzea izango da. Horretarako gorputz hezkuntzaren jardueren barne logika aztertu da, kanpo logikarekin batera. Honez gain, ikastetxearen hezkuntza proiektua, irakasleak izan beharko dituen ezaugarriak eta nerabezaroaren etapa ezberdinak azalduko dira.
Resumo:
[EU] Lan honen jorrapenarekin enpresen erantzukizun sozialaren definizioa finkatzeaz gain, honi lotutako funtseko hainbat puntu argitzea izan da nire nahia. Gizarte erantzukizun honen aplikazioak enpresengan ez du beti garrantzi berdina izan, horregatik izandako eboluzioaren jarraipena burutu da, historian zehar jasandako etapa desberdinak antzemanez. Eboluzio iraunkor horren errudunaren bila ere aritu naiz, maila internazionalean hedapen maila handiena izan duten ekimenen garapena ikertuz; horien artean: Munduko Ituna, ISO eta “Global Reporting Initiative” (GRI). Ikerketan gizarte erantzukizun mundu honetan komunikazioak izan duen garrantzia ikusi da eta hau dela medio, GRI erakundeak argitaratutako giden azterketa egitea ere ezinbestekoa izan da. Ekimen honen lanketan Espainia gainerako herrialdeengandik bereizten dela nabarituz, eragin esanguratsu hori sorrarazi duten arrazoien bila ere aritu naiz lanean zehar. Horretarako lehenbizi Espainiako enpresen erantzukizunaren garapena aztertu da; alde praktikoari dagokionez, ordea, herrialde horretan zerbitzuen sektorean diharduten bi enpresek argitaratutako jasangarritasun txostena eredu moduan hartuz bien arteko konparaketa bat eraman da aurrera. Lanari amaiera emateko aurrez aipatutako ikerkuntza guztietatik ateratako ondorio orokorren aipamena egiten da, kalitatezko gizarte erantzukizunaren garapenerako beharrezkoa dena azpimarratuz.
Resumo:
Egungo krisiaren egiturazko analasia egin dut ikuspuntu kritiko batetik. Ostean, egun irtenbidea den Ekonomia Sozial eta Solidarioaren afera azaltzen da. Euskara
Resumo:
Inguruko enpresa baten egoera ekonomiko finantzarioa aztertuz, ondoen egokitzen zaizkion finantza baliabide desberdinen azterketa eta hautaketa egitea helburu duen gradu amaierako lana.
Resumo:
[eus] Lan honen helburua Norvegiako haur eskola baten hezkuntza-praktiken proiektu esku-hartzailea egitea izan da. Horretarako, euren metodologia alternatiboaren ezaugarriak aztertu dira, hezkuntzaren alorrean egin litezkeen ekarpenak hedatzeko. Proiektua garatzeko prozesuan, lehenik eta behin, behaketa parte-hartzailea eta jarraia egin da; ondoren, zentroko hainbat profesional desberdinak elkarrizketatu dira; eta azkenik, esku-hartze berritzaile horiengan eragina duten korronte pedagogikoen azterketa sakona gauzatu da. Burututako lanaren emaitza aztertutako hezkuntza praktiken sintesia web orrialde batean jasotzea izan da, horrela, hezkuntza komunitatea erabili ahal izateko eta aberasteko. Era berean, Norvegiako ekintza pedagogikoa eredu hartuta, euskal eskola batera bideratutako proposamen metodologikoa diseinatu da.
Resumo:
[Eus] Lan honetan Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek fisikaren barnean Newtonen mugimenduen legeei buruz zer dakitenaren azterketa kuantitatibo bat egitea izan da. Horretarako, Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolako 94 ikasleri Lehen Hezkuntzako ikasleentzat moldatutako FCI (Force Concept Inventory) testa pasatu zitzaien, ondoren emaitzak aztertzeko. Egindako ikerketan aurkitutako emaitzek, aurretiaz gai honi buruz izan diren lanekin bat egiten dute, generoaren araberako ezberdintasunak baztertuz eta Newtonen legeen artean emaitzen arteko ezberdintasun esanguratsuak azalduz.
Resumo:
[eus] Jakina da eskolan arrakasta izateko hizkuntzaren erabilera aldagai garrantzitsua dela. Hori horrela, lan honetan 4-7 urte bitarteko hamabi neska mutilen jariotasuna eta lexikoaren ezagutza aztertzen dira. Betiere, kontuan izanda haur horien ama hizkuntza ezberdina dela, hots, euskara edota erdara (atzerriko edozein hizkuntza). Helburua herriko hizkera lagunartean (eskolan) bertan gauzatzen dela frogatzea da. Horretarako, haur hauek galdetegi baten bidez elkarrizketatu dira. Jarraian transkribatu eta honen azterketa linguistikoa egin da, jariotasuna eta lexiko aztertuz. Azkenik, konparaketa taulez baliatuz galdetegietako emaitzak aztertu dira eta zenbait haurrek hitz egiterako orduan erakusten duten jariotasuna handitu ahal izateko eskolan lantzeko zenbait proposamen egin dira.