373 resultados para eta invariant


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan Chimparra Gneisak izeneko milonitak aztertuko dira, gradu eta presio altuko metamorfismoa jasan duten jatorri bolkanosedimentariodun arrokak. Bilatzen den xede nagusia Chimparra Gneisen petrologia eta mikroegiturak deskribatzea da; alde batetik, deformazio faseak ezberdintzeko eta arrokak jasandako presio eta tenperatura baldintzak ezagutzeko, eta bestetik, milonitizazio faseari buruzko informazioa lortzeko: mineralen orientazio preferenteak bilatzea, mineral ezberdinek kristal barneko deformazioan aktibatutako irristatze-mekanismoak ezagutzea eta lineazio eta zizaila motak argitzea. Horretarako, landa eta laborategi lana egin izan da, ikerketa bibliografikoaz gain. Mikroskopio optikoan azterketa petrologikoa burutu, eta EBSD teknika berria erabili da datu petrologiko osagarriak eta datu mikroestrukturalak lortzeko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honen helburua pirolisi prozesuan plastiko errealek daukaten portaera aztertzea da, polimero puruen pirolisiarekin eduki dezaketen aldeak ikusteko, aldagai desberdinek prozesuari zelan eragiten dioten jakiteko eta prozesuaren baldintzak optimizatzeko. Horretarako CDS Analytical Inc.-en Pyroprobe 2000 pirolisirako ekipoa erabili da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

FMDV 2B biroporinak duen egitura eta funtzio aztertzeko helburuarekin, peptidoetan oinarritutako analisiak egin dira. Modu honetan, 2B proteina ezestrukturalak bi transmintz domeinu agertu ditu, II motako biroporina dela bermatuz. FMDV 2B biroporinaren aminoazido sekuentziak pikornabirusen 2B aminoazido sekuentziekin homologia erakusten du, 2B4 peptidoari dagokion sekuentzia gehigarria kontuan hartu gabe. Sekuentzia gehigarri hau bigarren domeinu litiko bat da, birus familia honetan deigarria dena. Jakinik birusek haien bizi zikloa aurrera eramateko behar-beharrezkoa den material genetikoa baino ez dutela, bi domeinu litiko izateak ebolutiboki zein funtzionalki garrantzia handia duela onar daiteke.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Hediste diversicolor poliketo espeziearekin burututako eta dietarekin lotutako azterketa esperimental bat azaltzen da. Baita poliketoaren populazio basati batean eta haztegiko populazioan egindako azterketa biokimiko eta histologikoak eta hauen arteko desberdintasunak.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu Amaierako Lan honekin hidrogenoaren ekoizpena ikertu nahi da, biomasaren pirolisi eta jarraian buruturiko lurrun bidezko hegazkorren erreformatze bidez. Helburu nagusia biomasaren pirolisiko produktuen erreformatzearen operazio baldintzak optimizatzea da nikelezko katalizatzaile komertzial bat erabiliz, eta horretarako: Tenperaturak erreformatuko produktuetan duen eragina aztertzea; Erreformatze etaparako denbora espazial optimoa zein den aztertzea; eta Ur/biomasa erlazioak erreformatuko produktuetan duen eragina aztertzea.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Mytillus galloprovincialis muskuilua gazitasun ezberdinetara jarri da aklaramendu tasan honek duen efektua ikusteko asmoz. Erabilitako gazitasunak ur gazia %100ean, %70ean eta %40an izan dira eta hiru esperimentu ezberdin jarraituz atera dira ondorioak. Hiru esperimentu hauetan muskuiluen aklaramendu tasak neurtu dira baldintza desberdinetan eta hirugarren esperimentuan NPS kontzentrazioaren neurketa kolorimetrikoa ere egin da. Ikusi da %70ko diluzioak ez duela aklaramendu tasan eraginik sortzen kasu guztietan eta %40ko diluzioak ere ez duela eraginik sortzen soilik aldaketa graduala bada. %40 gazitasunean, aldaketa gradualik gabe, mantendu diren muskuiluen berehalako erantzuna balbaren itxiera izan da, aklaratzeari utziz, baina denborarekin aklaratzeko gaitasuna berreskuratu dute. Aklimatazio horren arrazoia aurkitzeko asmoz, azkeneko esperimentuan NPS edo aminoazido askeen determinazioa egin da, bai brankian bai muskulu abduktorean. Gazitasuna jaisten denean NPSen kontzentrazioa behera egiten duela ikusi da muskuiluetan, bolumen zelularra erregulatuz. Efektu hau muskulu abduktorean adierazgarritasun handiagoarekin nabaritu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskaintzen den Fisikako Graduko irakas-materialetatik abiatuta, Optika irakasgaiko terminologia erreala detektatu eta hiztegi eleaniztun bat osatu da Terminologia Zerbitzurako Online Sisteman (TZOS) kontsultagai jartzeko. Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programarako garatuta- ko metodologia erabili da horretarako. Bestetik, sortutako hiztegia, eskura ditugun ohiko kontsulta-baliabideekin erkatu da, Optika irakasgaiko terminologiaren presentzia zenbaterainokoa den jakiteko. Azkenik, hiztegi eleaniztuna osatzen duten terminoen azterketa linguistikoa ere egin da, Optika irakasgaian erabilitako terminoen esanahiaren eta formaren profila irudikatzeko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Hepacivirus eta Pestivirus generoen artean antzekotasun handia dago, bai genomaren egituran zein erreplikazio mekanismoetan. Antzekotasun hau ez da ematen aldiz, Flavivirus generoko birusekin. Hepacivirus zein Pestivirus generoko birusek euren RNA poliproteina aitzindari bakar batera itzultzen dute; jarraian, birus beraren zein ostalariaren proteasa espezifikoek aitzindari honen prozesamendu proteolitikoa burutuko dute, era honetan, birusaren infekzioa aurrera eraman ahal izateko proteina estruktural eta ez estrukturalak lortuz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Proiektu honen helburua esterasaren lorpena aztertzeaz gain, lorpenerako erabilitako Pseudomona putida mikroorganismoaren hartzidura aztertzea da, ondoren mikroorganismo horri dagokion parametro zinetikoak lortzeko eta erreaktore baten diseinua egin ahal izateko. Horrekin batera, hartziduran eragin dezaketen faktoreak aztertuko dira (tenperatura, aparra, aireztapena, pH …) kontrol eta monitoriazioan kontutan izateko. Horrez guztiaz gain eta prozesua erreaktorean aztertzeaz gain, matrazeetan ere aztertu da, ondoren bi sistemetako hazkuntzak konparatzeko eta aztertzeko helburuarekin. Hartzidura prozesuaren ostean, esterasa proteina lorpena mintzen bidezko prozesuetan oinarrituko da. Proiektu honetan mintzak duten eraginkortasuna kalkulatuko da, baita lortutako emaitzen inguruko hausnarketa bat egin ere.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

LLRF sistema baten deskribapena eta simulaketa

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Biomedikuntzan gero eta material polimeriko gehiago aplikatzen dira. Metalezko inplanteekin alderatuz, ekoizterako orduan azkarragoak eta merkeagoak baitira beste hainbat ezaugarriren artean. Baina onurak ekartzearekin batera, erradio-opakotasun eza ere badakar. Eta ezaugarri hau gabe, inplantearen jarraipena behin giza gorputzean ezarrita dagoenean ezinezkoa da, X izpiekin ezin baita ikusi. Beraz, arazo horri aurre egiteko, proiektu honetan matrize polimerikoari kargak gehitzea proposatzen da. Lortutako material konposatuak, polimeroak soilik dituen ezaugarriak berdintzea edo hobetzea espero da. Hau da, erradio-opakotasuna lortzeaz gain, propietate mekanikoak behintzat mantentzea espero da. Giza gorputzean aplikatzen diren inplanteetarako erabiliko den material konposatu bat lortzea duenez helburu proiektu honek, matrizea polimero biobataragarria eta biodegradagarria izango da. Biodegradagarria izanik, inplantea kanporatzeko bigarren ebakuntza bat ekiditen da. Zehazki, poli(D-laktida) (PDLA) polimeroa matrize moduan eta karga moduan bismuto oxidoa (Bi2O3) erabiliko dira, medikuntza arloko inplanteetan erabili izan ohi dira eta.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Energia berriztagarria iturri naturaletatik sortzen den energia mota da. Energia lortzeko erabiltzen diren baliabide naturalak asko dira, eguzki-energia, haizea, ura… Energia berriztagarrien artean, eolikoa da zabalkunde handien lortu duena; batez ere ingurumen-inpaktu urriagatik eta bere kostuak gero eta txikiagoak izateagatik. Honen ondorioz, energia garbi, lehiakor eta ekonomikoki bideragarria da gaur egun. Hala ere, aerosorgailu hauen ekoizpen prozesuak desabantaila nabaria aurkezten du palen ontze prozesuan. Tenperatura igoeraren ondorioz material konkretu baten degradazioa dela eta. Ikerketa lan honetan, aerosorgailu palen karakterizazioa egingo da eta ontze prozesuan, “polikloruro de binilo” (PVC)-ak jasaten duen degradazioaren azterketa.