21 resultados para sekuentzia didaktikoak
Resumo:
[EU]Gradu Amaierako Lan honetan offshore presiopeko hodien (gasa nahiz petrolioa garraiatzen duten hodien) brida bidezko loturetako torlojutze sekuentziak aztertuko dira. Aplikazio hauek suposatzen duten inbertsio ekonomikoa dela eta, ihesak ekiditeko asmoz, ezinbestekoa da brida hauek elkarri lotzeko dituzten torlojuen kargak uniformeki bananduta egotea torloju guztietan, interakzio elastikoak eta pibotamendu mugimenduak helburu hori zailtzen badute ere. Gaur egun torlojutze sekuentziak ASME-k araututa baldin baditu ere, ez dira batere erosoak, torloju guztiak ordena zehatz batean estutu behar direlako, eta estutze hauek ez direlako egoerarik erosoenetan egiten, denbora asko galduz. Horregatik, sinpletasuna lortzeko eta denbora eta dirua aurrezteko, torlojutze sekuentzia horiek optimizatzea izango da helburu nagusia. Aipaturiko lana aurrera eramateko, bi brida modeloren torlojutze analisiak egin beharko dira, berauek parametro batzuen menpe jarrita, estutze sekuentzietan duten eragina ikusi ahal izateko.
Resumo:
219 p.
Resumo:
FMDV 2B biroporinak duen egitura eta funtzio aztertzeko helburuarekin, peptidoetan oinarritutako analisiak egin dira. Modu honetan, 2B proteina ezestrukturalak bi transmintz domeinu agertu ditu, II motako biroporina dela bermatuz. FMDV 2B biroporinaren aminoazido sekuentziak pikornabirusen 2B aminoazido sekuentziekin homologia erakusten du, 2B4 peptidoari dagokion sekuentzia gehigarria kontuan hartu gabe. Sekuentzia gehigarri hau bigarren domeinu litiko bat da, birus familia honetan deigarria dena. Jakinik birusek haien bizi zikloa aurrera eramateko behar-beharrezkoa den material genetikoa baino ez dutela, bi domeinu litiko izateak ebolutiboki zein funtzionalki garrantzia handia duela onar daiteke.
Resumo:
136 p.
Resumo:
[EU]XX. mendearen azken bi hamarkadetatik hona jendartean gertatu diren aldaketek, Lanbide Heziketaren (lan merkatura bideratzeko langileen prestakuntza oinarri duen heziketaren epe gisara ulertuta) planteamendua birpentsatu beharra ekarri dute. Dinamikoa eta aldakorra den jendarte honetan, Lanbide Heziketari bere hezkuntza jardueraren gaineko gogoeta egin beharra suertatu zaio, eta baita zer eta nola irakatsi lanbidea garatzea helburu duten ikasleei bezalako galderei erantzuna eman ere. Ingurumari honetan konpetentzia kontzeptua eta haren inguruko esperientziak eta metodoak garatu dira hala nazioartean nola Euskal Herrian. Master Bukaerako lan honetan Lanbide Heziketan aurrera eraman den irakasleen etengabeko prestakuntza programa baten azterketa egin dugu. Horretarako, berrikuntza eta kalitatea sustatzeko zeregina duen Tknika zentroak zuzendu eta gidatutako Ikaskuntza Agertoki Berriak prestakuntza programan parte hartu duen Tolosaldeko Lanbide Institutua aukeratu dugu, kasu azterketaren ikuspegia erabiliz. Azken xedea, laburki, irakasleei konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza aukera didaktikoak eskaini eta haiei buruzko gogoeta egitea da, gero praktikara eraman ditzaten. Gure ikerlanaren helburua, berriz, programa horren asmoak praktikan nola ebazten eta gauzatzen diren ikustea da, prozesuan engaiatuta dauden pertsonen bizipenetatik abiatuta. Hurbilketa kualitatibo eta interpretatibo honetatik lau irakasle elkarrizketatu ditugu eta haien igurikapen, kezka eta bestelakoak jasotzen saiatu gara. Ondorio nagusienak, honakoak: (i) konpetentzien bidezko irakaskuntza-ikaskuntzaren potentziala oso nabarmena dela ikusten dutela elkarrizketatuek, (ii) gogo eta motibazio handia dutela, (iii), ikastetxean, euren egunerokoan, zailtasun eta oztopo andana topatzen dutela, (iv) zailtasunak kasu batzuetan metodologia berari dagozkion arren beste askotan ikasleak eurek ez dutela aldaketarako borondate handirik atzematen da.
Resumo:
64 p. : il. - E-mail de la autora: maddijuaristi@gmail.com