20 resultados para energia rinnovabile, impianto fotovoltaico, analisi testuale, traduzione, addomesticamento


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu amaierako lan honen asmo nagusia Espainiako hegoaldeko soldatak aztertzea da sexuagatiko diskriminazioa dagoen ikusteko. Hainbat ikerketa burutu dira gaurkotasun handia duen gai hau aztertzeko eta baieztatzeko, eta ikusi da, nahiz eta emakumeak lan merkatuan XIX. mendean barneratu, egungo lan merkatuak sexuagatiko bereizkeria erakusten duela, non lan bera egitean emakumeak eta gizonak jasotzen duten soldata ezberdina den. Egoera honen zergaitiak aztertzen dira, eredu ekonometriko baten bidez.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen ikergaia, Europan emandako gatazka bortitzen, eta zehazki armatuen, analisia izango da. Horretarako, gatazka armatu horien eta mobilizazio zikloen artean dauden harremanak eta zubiak aztertzen saiatuko gara. Analisi hau, 1960 hamarkadaren bukaeran eta 1970 hamarkadaren hasieran zentratuko da, izan ere, denbora tarte horretan eman ziren gatazka bortitzen espresiorik nagusienak, gatazka armatuak alegia. Hori aztertzeko, 4 kasu hartuko dira: ETA Euskal Herrian, IRA Irlandan, Brigate Rosse Italian eta Rote Armee Fraktion Alemanian.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan Chimparra Gneisak izeneko milonitak aztertuko dira, gradu eta presio altuko metamorfismoa jasan duten jatorri bolkanosedimentariodun arrokak. Bilatzen den xede nagusia Chimparra Gneisen petrologia eta mikroegiturak deskribatzea da; alde batetik, deformazio faseak ezberdintzeko eta arrokak jasandako presio eta tenperatura baldintzak ezagutzeko, eta bestetik, milonitizazio faseari buruzko informazioa lortzeko: mineralen orientazio preferenteak bilatzea, mineral ezberdinek kristal barneko deformazioan aktibatutako irristatze-mekanismoak ezagutzea eta lineazio eta zizaila motak argitzea. Horretarako, landa eta laborategi lana egin izan da, ikerketa bibliografikoaz gain. Mikroskopio optikoan azterketa petrologikoa burutu, eta EBSD teknika berria erabili da datu petrologiko osagarriak eta datu mikroestrukturalak lortzeko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Denboraren bidezko dentsitate funtzionalaren aurkezpena eta Wannier ekuazioaren erabilpena energia exzitonioak topatzeko GaAs eta GaN solidoetan.