17 resultados para Puerto Pizarro


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Hiriko ekosistemak garrantzi handiko gune berdeak bilakatzen ari diren honetan, geroz eta gehiago dira eremu naturalen kudeaketarako estrategiak garatzeko biodibertsitatearen eta ekosistemen zerbitzuen balioa kontuan hartu behar dela uste dutenak. Ekosistemen zerbitzuen (gizakiak ekosistematik eskuratzen dituen onurak) kudeaketa jasangarria garatzeko, zerbitzuon eskaintza eta eskaria kontuan hartzen dituzten aspektu biofisiko, sozio-kultural eta ekonomikoak ezagutzea beharrezkoa da. Ikerketa honetan, hiritarrek Bilboko Eraztun Berdeko ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan duten pertzepzioa ezagutu nahi da, jendeak eskaintzen diren zerbitzu guztiak hautematen dituen jakiteko. Horretarako, ikertutako arean ekosistemen hiru zerbitzu kartografiatu dira (aspektu biofisikoa) eta 111 pertsona inkestatu dira euren iritzia ezagutzeko (aspektu sozio-kultural eta ekonomikoa). Hala, ikusi da hiritarrek naturak ongizaterako duen garrantzia ezagutzen dutela, nahiz eta ekosistemen zerbitzuen kontzeptua ez ezagutu. Dena dela, ekosistemak egoera onean mantentzeko prest daude, bereziki garrantzitsuak iruditzen baitzaizkie erregulaziozko zerbitzuak (airearen kalitatea) eta zerbitzu kulturalak (lasaitasuna, aisia, eta naturarekin kontaktua). Beraz, emaitza hauek kontuan hartu beharko lituzkete Bilboko Eraztun Berdeko ekosistemen kudeaketaz arduratzen diren agintariek, etorkizun hurbilean zerbitzuen eskaintza eta eskariaren arteko kudeaketa orekatua garatzeko.