21 resultados para Mínimos cuadrados.
Resumo:
[ES]Este Trabajo consiste en diseñar un robot de cinemática paralela de dos grados de libertad partiendo de unos requisitos mínimos necesarios que habrán de verificarse. A continuación, se fabricará siguiendo dicho diseño para finalmente montarlo sobre unas guías lineales constituyendo así una máquina de cinemática paralela, objetivo final conjunto de este Trabajo añadido al mencionado control de las guías. Resulta de especial interés su particular arquitectura, aspecto clave cuando se pretende un sistema preciso y reducir las vibraciones.
Resumo:
[EU]Proiektu honetan bihotz-biriketako berpizte masajearen bular-sakadek elektrokardiograman eta bular-inpedantziaren seinaleetan eragindako interferentziaren azterketa egiten da. Helburu nagusia bi interferentzia hauen arteko erlazioa aztertzea da, horretarako tresna garatuz. Erlazio hau definitzeak interferentziaren eragina txikitzeko modua aurkitzen lagunduko luke, eta honek berpizteko aukerak handituko lituzke. Proiektua gauzatzeko ospitalez kanpoko geldialdien erregistro multzo batetik abiatuta datu-base propioa garatu da ezarritako irizpide batzuk jarraituz. Datu-base berri hau 37 pazienteren 237 mozketak osatzen dute, 10 segundotako luzera minimoarekin non pazienteek asistolia bitarteko kanpoko bular masajea jasotzen duten. Bestalde, interferentzia ezaugarritzeko interfaze grafiko bat garatu da, elektrokardiograma eta bular-inpedantziaren seinaleak denboran eta maiztasunean erakutsi eta hauen parametro esanguratsuak automatikoki zein eskuz ateratzeko aukera ematen duena. Parametroak seinaleen sakada bakoitzeko maximo eta minimoak, beraien kokapenak eta oinarrizko maiztasuna, bere harmonikoak eta hauen anplitudeak dira. Tresna hau erabiliz aipatutako datu-baseko episodioen prozesaketa egin da. Bukatzeko, lortutako emaitzak tratatzeko bigarren interfaze grafiko bat garatu da, non emaitzen banaketa estatistikoa eta hauen arteko erlazio lineala aztertzen diren. Proiektuaren ekarpen nagusia, beraz, bihotz-biriketako berpizte masajeak eragindako interferentzia aztertzeko tresna ahaltsuaren garapena da, jatorri desberdineko bestelako berpizte episodioak aztertzeko ere balio duena.
Resumo:
[EU]Ezagutzaren gizartean aurkitzen gara eta informazioak enpresa munduan hartu duen garrantziak garapen berriak ekarri ditu bai ikerketan bai informazio eta komunikazio teknologietan (IKT). Beraz, enpresek informazioa era sistematiko batean kudeatu beharra dute ez badute lehiakortasuna galdu nahi. Egoera honetan, zaintza teknologikoak paper garrantzitsu bat betetzen du informazioa lortzeaz, gordetzeaz eta transmititzeaz arduratzen den sistema baita. Baina sistema honen irispena mugatuta egongo da erabiltzen diren baliabideengatik. Gainera, muga hori garrantzi handiagoa hartzen du ETEtan, Euskal Herriko ekonomia-ehunaren oinarria, non baliabideak minimoak diren eta enpresa handiagoekin lehiatu behar diren. Egoera honi aurre egiteko, 2.0 tresnak aurkezten dira, zaintza teknologikorako baliagarriak diren tresnak, kostu eta denbora minimoak eskatzen dituztenak. Horrela, lan hau Euskal Herriko ETEtan zaintza teknologikoaren egoera aztertzera eta bere beharretara egokitzen diren soluzio teknologikoak planteatzera zuzenduta joango da, 2.0 tresnak oinarri moduan daudela.
Resumo:
El objetivo de este artículo es reflexionar sobre cómo está impactando la crisis actual a la población del estado español, en el marco europeo, desde un enfoque de género. Con este fin, se intentan analizar los efectos que la crisis y las políticas que se están tomando para afrontarla, están teniendo en la vida y en los trabajos de las mujeres y los hombres, a partir de las estadísticas disponibles. Así, se reflexiona sobre los efectos más evidentes que esta crisis está teniendo tanto sobre la esfera mercantil como sobre los trabajos no mercantiles. El artículo finaliza con una serie de propuestas de mínimos para avanzar en la superación de esta crisis desde una perspectiva feminista.
Resumo:
[EU]Hortzetako protesi osoek edentulismo partzial edo osoa jasaten duten pertsonentzat soluzio alternatibo bat suposatzen dute hortz bakarreko inplanteen aurrean, goialdeko edo behealdeko hortz guztiak (edo batzuk) pieza bakarrarekin ordezkatuz [11]. Protesi sistema hauen pieza bakoitzaren fabrikazioak zehaztasun handia eskatzen du eta aztertu beharreko hainbat faktore daude, amaiera produktuaren funtzionamendua egokia izatea nahi bada. Hauetako aspektu asko aurretik gauzatuak izan diren lanetan jorratu dira jadanik, tolerantzia gap-a eta torlojutze sekuentzia bezalako aldagaiei buruz hainbat ikerkuntza eginez [1]. Lan honen bidez, bi faktore hauez gain hezur erlaxazioaren eragina kontuan hartu nahi da, All On Four sistema batean edukiko duen irismena neurtzeko. Horrela, protesiaren fabrikazio edota ezarpenerako baldintza onargarri minimoak ezagutzea espero da, erabiltzailearentzat protesia egokia suerta dadin.
Resumo:
246 p.