2 resultados para behe tentsio


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Egunerokotasunean aurrera eramaten ditugun jarduerek mundu juridikoan erreflexua dute modu oso anitzean. Azken hamarkadan jabetza intelektualaren aurkako delituen inguruan eztabaida sakona sortu da, hain zuzen aurrerapen teknologikoek, eta bereziki Interneten globalizazioak ondasun juridiko honen babesean tentsioak sortu dituelako. Teknologia berriek, eta Interneten masifikazioak aukera berriak ireki ditu autoreek beren obrak garatzeko eta publiko handiagoa lortzeko, baina autore edo eskubideen titularrentzat aukera bat dena gehiegikeriaz obrak esplotatzeko bide ere bihurtu da. Honela, Internetek kultura kontsumitzeko modu ezberdin eta berehalakoa sortu du, gure kontsumo ohiturak aldatuz eta eskaintza kultural handiago bat sortuz. Dena den honek gatazka argi bat sortu du kontsumitzaile hauen eta jabetza intelektualaren eskubideen titularren artean, kontsumo kulturala normalean titularren eskubideak errespetatu gabe egiten baita. Tentsio honek bere isla eduki du mundu juridikoan, honen azterketa egingo delarik lan honetan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektuaren helburua Irulezo enpresaren instalazio elektrikoa eraberritzea da. Egungo behe tentsioko koadro nagusia “smart panel” batetan bilakatuko da, bere kokapena beheko pisuko biltegitik jangelara pasaraziz. Horrela, jangelan behe tentsioko koadro berri bat sortuko da, gaur egun dagoen bigarren mailako koadroa integratuz eta ordezkatuz.