Giza papilomabirusa eta umetoki lepoko minbizia: aldakortasun genetikoa, biomarkatzaileak eta epidemiologia


Autoria(s): Fontecha Urcelay, Nerea
Contribuinte(s)

Cisterna Cáncer, Ramón

Basarás Ibarzabal, Miren

Inmunología, Microbiología y Parasitología;;Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia

Data(s)

20/06/2016

20/06/2016

14/12/2015

14/12/2015

Resumo

148 p.

Giza papilomabirusa (HPV) umetoki lepoko minbiziaren erantzulea da. Minbizi mota honek urtero 270.000 emakumeen heriotza eragiten du. Lan honetan ahalmen onkogeniko altuagoa zuten arrisku altuko HPV genotipoen populazioa baheketaren ondorioz, gure inguruan, genotipo horien intzidentzia % 10,63koa zela behatu zen. Gainera, genotiporik onkogenikoenetarikoa den HPV-16aren aldaera intratipikoen azterketaren bidez aldaera ez-europarrak, hau da, B/C/D leinuetako aldaerak, aldaera Europarrak (A leinuko aldaerak) baino ahalmen onkogeniko altuagoa dute. Bestalde, HPV-16aren banako infekzioa eta infekzio anitzak (HPV-16az gain beste genotipo batzuk kutsatuta dauden pazienteak) ahalmen onkogeniko desberdina dute; infekzio anitzak lesioak sortzeko ahalmen handiagoa zuten, lesio mota hori zuten pazienteen % 42,65ean lesioak detektatu ziren. Azkenik umetoki lepoko biomarkatzaile bilaketan, E6 eta E7 onkogeneen RNA mezulariaren detekzioa biomarkatzaile aproposa dirudi patologiarekin eta lesioen eboluzioarekin aurkeztu zuen adostasunagatik. Hala ere, lan honetan RNA erauzketa metodo desberdinen erabilera RNA mezulariaren detekzioan eragina izan ahal duela behatu genuen; aztertutako hiru RNA erauzketa metodoen artean bat baztertua izan zen lortutako emaitza txarren ondorioz eta beste bien artean, bioMérieux eta Roche etxe komertzialetako metodoen artean, Roche erauzketa metodoa umetoki lepoko minbiziaren bahetzea burutzeko metodo egokiena zirudien bere PPV, NPV eta espezifikotasun balio altuengatik.

Identificador

http://hdl.handle.net/10810/18471

285856

15528

Idioma(s)

eus

Relação

(cc)2015 NEREA FONTECHA URCELAY (cc by-nc-sa 4.0)

Direitos

info:eu-repo/semantics/openAccess

Palavras-Chave #clinical microbiology #microbiología clínica
Tipo

info:eu-repo/semantics/doctoralThesis