3 resultados para eskalada


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Orain arte eskaladaren inguruan dagoen literaturan, antropometria, heltze indarra eta erantzun psikofisiologikoak aztertu dira nagusiki eta kontraesan ugari aurkitzen dira autore ezberdinen artean. Ikerketa honen bidez, kontraesan guzti hauek argitu nahi dira eta balorazio proba berri batzuen eraginkontarsuna aztertu. Gradu amaierako lan honen helburuak, lau balorazio proba ezberdin diseinatu, gauzatzea (heltze indarra, gauzatze aldagaiak, erantzun fisiologikoak eta RPE neurtuz) eta neurketa antropometrikoak egitea izan dira. Ondoren, maila ezberdineko eskalatzaileen eta bi sexuen arteko ezberdintasunak behatzeko. Ikerketan hiru emakume eta bederatzi gizonek parte hartu zuten, uniformeki maila ezberdineko taldetan banaturik. 1.taldea (6.gradukoak), emakume bat eta bi gizonek osatzen zuten, 2.taldea (7.gradukoak), emakume bat eta hiru gizonek eta 3.taldea (8.gradukoak), emakume bat eta lau gizonek. Diseinaturiko lau balorazio probak honako hauek izan ziren: 1.proba, suspentsio maximoa 1,8mmko regletan; 2.proba, trakzio kopuru maximoa; 3.proba, 7a zailtasuneko bia bat eskalatu akidura arte eta 4.proba, 6a+ zailtasuneko bia bat eskalatu akidura arte. Balorazio proba edo testekin hasi aurretik, atsedenean, bihotz maiztasuna eta tentsio arteriala neurtu eta esperientzia eta kirol praktikaren galdetegi bat pasa zitzaien. Ondoren, balorazio proba bakoitzaren aurretik eta ostean, gauzatze aldagaiak, heltze indarra, erantzun fisiologikoa eta RPE neurtu zitzaien. Erantzunei dagokionez, perfil antropometrikoan, gero eta maila altuagoko eskalatzaileek endomorfia baxuagoa dute eta emakumeek gizonezkoek baino balore altuagoak dituzte aldagai guztietan, gantz portzentaian izan ezik. Heltze indarrean aldiz, ez zen ezberdintasun adierazgarririk topatu hiru taldeen artean eta gizonezkoek emakumezkoek baino balore altuagoak izan arren, indar galera antzekoa dute. Erantzun fisiologikoetan ez zen ezberdintasun adierazgarririk topatu. Suspentsio maximoan (1.balorazio proban), gero eta maila altuagoko eskalatzaileek denbora gehiago irauten dute suspentsioan, trakzio kopuruetan aldiz (2.balorazio proba), ez dago ezberdintasun adierazgarririk. Kirol eskalada bertikalean aldiz (3. eta 4. balorazio probetan), maila altuagokoek distantzia luzeagoak eta mugimendu kopuru gehiago egiten dituzte proportzionalki denbora laburragoan. Ondorioz, helburuetako batzuk neurri handi batean bete dira. Laburbilduz, diseinaturiko balorazio probak erabilgarriak dira azkena izan ezik, eta antropometrian, heltze indarrean, suspentsio maximoan eta 3. balorazio probako gauzatze aldagaietan ezberdintasun adierazgarriak topatu dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Bloke eskalada modalitatea bere osotasunean aztertzea oso erabilgarria izango da entrenamenduaren planifikazioa modu egokian egiteko. Badaude gai honi buruzko zenbait liburu eta artikulu, baina modalitateko eskakizun guztiak batzen dituen eta zientzian oinarritzen den bat faltan botatzen da. Lanean, eskakizun fisiko, tekniko eta psikologikoak aztertzen dira. Bloke eskaladan gaitasun fisikoak dira gehien aztertutako faktoreak, elementu ezberdinen inguruan datuak eskainiko ditut ondorioz. Arlo tekniko eta batez ere psikologikoan datu gutxiago daude, baina ondorio baliagarriak ateratzeko balio izan dit. Ondorio aipagarrienak atera ditut hurrengo atalean, aipatutako informazioak erlazionatuta bait daude. Bukatzeko, bloke eskaladaren entrenamendurako aspektu garrantzitsuenak identifikatzen dira, modalitate honetako entrenatzaileei literatura zientifikoan oinarritutako zenbait entrenamendu helburu eskaintzeko asmoz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Elektroestimulazioak eskaladako test espezifikoetan duen eragina ikusteko, maila ezberdineko Oñatiko bederatzi eskalatzaileri egindako interbentzioa da.