119 resultados para eleanitz proiektua


Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

Laburpena: Ingelesaren Sarrera Goiztiarrari dagokion Ikastolen Elkarteak sortutako Eleanitz Proiektua aztertu nahi izan da. Proiektuak testuinguru zehatz batean, Iñigo Aritza Ikastolan, teoriatik praktikara izan ditzakeen aldeak zehaztu nahi izan dira. Irakaslea jarri da ikerketaren erdigunean, egunerokotasunean Haur Hezkuntzako mailetan proiektuari loturiko materialak garatzerakoan egon daitezkeen hutsune edo zailtasunak zehaztu asmoz. Horretarako, ikerketa kualitatiboa gauzatu da, tresna ezberdinak erabili direlarik. Horien artean, hutsuneak zehazteko elkarrizketa erdi egituratua esanguratsuena izan da. Ikerketa gauzatu ondoren, ikusi da; alde batetik irakasleek materialen balorazio positiboa egiten dutela; bestetik, proiektuari loturiko zailtasunak baino, proiektua ezarri den testuinguruari loturiko baldintzatzaileak direla irakasleen kezka nagusia.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Nivel educativo: Grado

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Euskal Lexikografia irakasgairako prestaturiko gida-liburua da. Atalak: "Lexikografia" zer den, noiz eta zergatik bihurtu den iker-arlo, eta nola aztertu ohi den (§ 1). Euskal Lexikografia bera iker-arlo gisa nola garatu den eta egun zertan den (§ 2). Euskal lexikografia irakasgai modura (§ 3). Helburuak (§ 4). Metodologia (§ 5). Ebaluaketa (§ 6). Ondoko ataletan Euskal Lexikografiaren historia azaltzeko ideia nagusiak garatzen dira garaiz garai.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gure proiektua, medikuntzako kontzeptuak biltzen dituen ontologia eleanitz batetik datu-base bat eraikitzea eta hau ahalik eta azkarren kontsultatzea edota maneiatzea ahalbidetzen duen aplikazio bat inplementatzea da, hiztegi on-line gisa garatua. Horrez gain, IXA taldeak euskararekiko duen konpro- misua izanik, hiztegi hori euskaratu eta aplikazioan integratuko da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

herri txiki baten futbol eskola proiektu proposamena.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Bilboko La Pe??a auzoko pilotalekuaren erabilerarako pilota eskola proiektua

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Ibilgailu industrial (kamioi) baten transmisio sistemaren diseinua burutu da. Motorraren potentzia 238 CV da eta transmisioa mekanikoa da, atzeko trakzioa du eta aurrekoa akoplagarria da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan tostako arraunketako arraunlarientzat formazio proiektu bat proposatu nahi da, euren garapen fisiko zein teknikoa egokia izan dadin. Honela, lanaren lehen zatia teorikoa da, baina funtsezkoa arraunaren gaur egungo egoera ulertzeko. Indoren dator lan praktikoaren garapena. Arraunketa munduan orain artean egin diren prestakuntz-proiektuak azalduko ditut: erabilitako metodoak, plangintza-epeak eta neurketetarako probak. Proiektu hauek aulki mugikorrean egin badira ere, kirolariaren alderdi tekniko zein fisikoa nola landu beharko genukeen azaltzen digutenez, hauetan oinarritu dut nire proposamena. Azkenik, nire proposamena azalduko dut, aulki mugikorrean dauden formazio proiektuetan oinarriturik, tostako arraunketarako baliagarria izan daitekeena.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Getariako itsas kirol etxearen proiektua Getarian malkorbe izeneko hondartzan ur kirol ezberdinak egiteko aukera mundu guztiaren eskura egotea eta horrez gain turismo aktiboaren parte eta hondartzaren erabilera udarara bakarrik ez mugatzea datza

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Menopausia duten emakumeentzako jarduera fisikoko 12 asteko programa baten proposamena da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

2015. urteko Trintxerpe-San Pedro San Silvestre lasterketaren proiektua izango da lan hau. Lasterketa osoa antolatuko da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Bizkaiko ikastetxe batean proiektuak egin izan dira, ikasleriaren interesak kontuan hartu gabe. Interes horiek kontuan izateko, ikaskuntza komunitate birtuala sortzea erabaki zen. Birtuala izanik, teknologia berrien erabilera sustatzea espero zen. Ikaskuntza komunitate birtuala web orrialde batean sortu zen, non partaide ororen artean proiektu bat diseinatzeaz gain, ekintzetan erabiltzeko baliabideak eratzeko aukera ematen zen bertan. Webguneak hasierako zirriborrotik aldaketak izan zituen, aztertzen ziren gabeziak edota beharrak asetzeko. Ikaskuntza komunitate birtuala prest egonda ere, ez zen aurrera eraman denbora faltagatik. Horrela, web orrialdean proiektua diseinatzeko eta partaideek diseinatutako proiektua burutu ahal izateko, ikasturte hasieratik diseinatu beharko litzateke.