3 resultados para biomarkatzaileak


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Laburpena: Ikerlan hau itsasoaren kutsaduran zentratzen da, itsasoak arriskutsuak eta kaltegarriak diren substantziak jasotzen dituelako, bai ibaietako ekarpenarengatik, baita zuzeneko karguetatik. Organismo behale gisa ostrak erabiliko dira, izaki iragazleak izanik elikagaien irenstearen ondorioz medio urtsutik kutsatzaileak metatzen dituztelako eta gainera, ingurugiroan dauden mailen gainetik kontzentratzen dituztelako. Ostretan zilarra (Ag) eta kobrea (Cu) bezalako metalen eragina aztertuko da, horretarako, metalen aurreko esposizio biomarkatzaileak erabiliko dira. Besteak beste, autometalografia erabiliko da metalen mailak eta banaketa ostren ehunetan neurtzeko eta metalotioneinen mailak ere neurtuko dira. Ostrek metalekiko izan duten esposizio denborak 0, 6, 7, 13 eta 14 egunetakoak izan dira, bai itsasoko eta bai estuarioko uretan mantenduz. Emaitzak ikusita behatu da estuarioko laginek, normalean, metal kontzentrazio baxuagoak aurkezten dituztela, eta zenbait kasutan kontrolek metalen pean jarritako laginak baino metal kontzentrazio handiagoak erakutsi dituzte aste bat igaro eta gero. Bigarren astean, metal mailen jaitsiera bat behatu da. Beste alde batetik, metalotioneinetan neurtutako indukzio mailak oso baxuak izan dira. Metalen distribuzioa ehun desberdinetan aldez aurretik beste molusku batzuetan deskribatutakoen oso antzekoa izan da ostretan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gaur egun produktu kimiko ugari erabiltzen dira nekazaritzaren produktibitatea emendatzeko eta modu honetan nekazaritza-produktuen etekin eta kalitatea hobetzeko asmoz. Hala ere, produktu kimiko hauek ekosisteman izan ditzaketen hilgarriak ez diren eraginak askotan ez dira kontuan hartzen. Azken urteotan osagai aktibo gisa glifosatoa duten herbiziden erabilera emendatu da. Lan honetan, glifosatoak ingurunean sor ditzakeen eraginak ikertu nahi izan dira, lurzoruan oso ugaria den Eisenia fetida zizarea adierazle biologiko gisa erabiliz. Esperimentuan 10 indibiduo helduz osaturiko 4 populazio erabili ziren, zeinak 14 egunez tratamendu desberdinetan ezarri ziren (kontrola, 50, 500 eta 5000 mg glifosato/Kg lur lehor). Glifosato kontzentrazio desberdinek ez zuten zizareen hilkortasunean edo pisuaren aldaketan eraginik izan. Hala ere, digestio-hodiaren epitelioaren morfologian eta azetilkolinesterasaren jardueran aldaketak behatu ziren. Glifosato kontzentrazio baxueneko ontziko zizareetan digestio-hodiko epitelioaren altueraren uniformetasun falta behatu zen, glifosato kontzentrazio ertaineko ontziko zizareetan orokorrean epitelioaren altuera txikiagoa zen, eta glifosato kontzentrazio handieneko ontziko zizareetan digestio-hodien borobiltasuna eta epitelioaren jarraitasuna galdu zen. Azetilkolinesterasaren jardueraren murrizpena behatu zen glifosatodun lurretan egondako zizareetan. Esperimentu honetan erabilitako glifosato kontzentrazioek zizareengan hilgarriak ez diren aldaketak sortzen dituzte, aztertutako biomarkatzaileak etorkizuneko ekotoxikologia testetan erabilgarriak izan daitezkeelarik.