4 resultados para Sexism

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honekin bilatu nahi izan dugun helburu nagusia Lehen Hezkuntzako umeek gizarteak transmititzen dituen genero rol eta estereotipoak zenbateraino barneratuta dituzten aztertzea izan da. Horretarako, hainbat adituren hitzak kontuan hartuz, gizartean genero rol eta estereotipoak transmititzen dituzten esparru ezberdinak behatu eta errealitatearen diagnostiko txiki bat egin dugu Lehen Hezkuntzako ikasgela batean ikerketa parte-hartzailea metodotzat hartuta. Ikasgelako esku-hartzean lorturako emaitzetan oinarrituta eta hasieran planteatutako galderei erantzuna emanez ondorioak atera ditugu; lan hau, aurrera begira, oinarri gisa, lagungarria izango delakoan hezkuntza hezkidetzailea eta parekidetasuna lortzera bidean. EUSKARA.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu amaierako lan honetan, “Utxintxa 4 urte” testuliburuaren azterketa egin da. Ikerketaren helburua: generoaren trataera ikertzea testuliburuko ikonografian eta idatzizkoan. Alde batetik, Haur Hezkuntzako testuliburuetan, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunari erreparatu zaio. Eta, horretarako, marrazkiak, argazkiak eta bertan agerturiko testu idatziak izan dira kontuan hartuak, besteak beste, emakumezkoen eta gizonezkoen presentzia eta maiztasuna, pertsona eta pertsonaien garrantzia eta orrialde mistoen agerpena. Bestetik, testuliburuan agertzen diren lanbideei dagokienez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, lanbide motak eta lan eremua aztertu dira. Azkenik, generoari loturiko testua ikertu da. Horiek horrela, haurren ikasketa prozesuan testuliburuek daukaten garrantzia kontuan hartuta, nabarmendu da, eta nahitaezkoa ikusten da, batetik, edukien eta balioen eguneratzea eta, bestetik, aldaketarako urratsak ematea, testuliburuen bidez sexu bazterketarik eman ez dadin.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Resumen: El presente estudio ha intentado conocer la perspectiva que tienen las y los adolescentes de Santurtzi sobre el sexismo, eligiendo la adolescencia por su carácter fundamental en el desarrollo vital. Partimos de una investigación cualitativa llevada a cabo con 17 adolescentes a través de grupos de discusión sobre sexismo, patriarcado y alternativas de construcción personal, como son el movimiento feminista y el movimiento de nuevas masculinidades. Hemos podido corroborar el desconocimiento que todavía existe en materia de igualdad y la necesidad de intervenciones socioeducativas que de ello se desprenden, para así continuar con la lucha contra el patriarcado y contra la discriminación hacia la mujer, desde la perspectiva que nos aporta el sexismo ambivalente.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaztetxeetan nesken eta mutilen arteko harremanak nolakoak diren eta zelako ekintzak ematen diren ikus-lehioa izango da ikerketa. Askotan teoria eta praktika ez datoz bat. Beraz gaztetxeek antolamendu horizontala dute, antitaurinoak, antisexistak… dira baina gero eguneroko funtzionamenduan heziketak inposatutako hainbat rol sexistak errepikatzen dira. Eta nahiz eta errealitatea aldatzen ari den gaztetxeetan edo asanbladetan gai hauek ateratzea oso zaila da. Gehienetan arazoa ez delako identifikatzen. Horregatik, hausnarketa bultzatzea eta aldaketak eragitea du helburu ikerlanak.