Adierazpen askatasuna eta terrorismoaren apologia. 578.artikuluaren analisi juridikoa


Autoria(s): Unanue Agirretxe, Helena
Contribuinte(s)

Garro Carrera, Enara

Derecho Público;;Zuzenbide Publikoa

Data(s)

18/07/2016

18/07/2016

18/07/2016

10/06/2016

Resumo

Gaurkotasun handiko gaiak dira terrorismoaren inguruko goraipamena eta justifikazioa, orain kasu ugari baitira notizia komunikabideetan, hots, azkenaldian mugimendu gehien sortu duena titiriteroen kasua izan da zeinetan bi pertsona atxilotu ziren lan honetan jorratuko den artikulua aplikatuta (578. artikulua). Bertan, antzerki baten testuinguruan hainbat adierazpen egin ziren, batzuen ustez terrorismoaren goraipamen gisa kalifikatu zitezkeenak. Honen aurrean, kritika ugari jaso zituen Madrilgo Udalak burutu zuen atxiloketengatik, izan ere, gehiengo batek pentsatu zuen antzerkian zehar eman ziren komentarioak ez zutela portaera tipikoa betetzen. Horren harira, adierazpen askatasunaren esparrua nora arte iristen den zehazten zuten iritzi asko entzun dira. Batzuen ustez, mugagabea da eta, aldiz, beste batzuen ustez mugak zehaztu behar dira oinarrizko eskubidea bada ere. Gehienen ikuspuntua mugak behar dituenarena da, baina bertan ere maila ugari antzematen dira, adierazpenen edukiaren baitan ibilbidea ez baita berdina autoreen arabera.

Identificador

http://hdl.handle.net/10810/18652

Idioma(s)

eus

Direitos

© 2016, el autor

info:eu-repo/semantics/openAccess

Palavras-Chave #terrorismoaren apologia #terrorismoaren gorapena #terrorismoaren justifikazioa #adierazpen askatasuna #apología del terrorismo #enaltecimiento del terrorismo #justificación del terrorismo #libertad de expresión
Tipo

info:eu-repo/semantics/bachelorThesis